5.- Otoitza. Arazoak
arazo. Bakarka zein taldeka. Bakea Jainkoagan, poza Espiritu Santuarengan,
Jesus Semearen bidetik.
Mundua eder egin duzulako
abesten dizut, Jauna.
Argia argi egin duzulako
abesten dizut, Jauna.
Erreka garbi egin duzulako,
abesten dizut, Jauna.
Muga gabeko itsasoagatik,
usain gozozko loreagatik,
goiko zeruaren urdinagatik,
abesten dizut, Jauna.
Nire Aita zarelako,
nitaz ezin zarena aspertu,
gaur kitar honek alai abesten du
ta nire hitza hegan dihoakizu,
gaur kitar honek alai abesten du
ta nire hitza hegan dihoakizu.
Gizakia kreatu duzulako
abesten dizut, Jauna.
Dena maitez babesten duzulako
abesten dizut, Jauna.
Gizakion Aita on zarelako
abesten dizut, Jauna.
Eman diguzun maitasunagatik,
pobreak aintzat hartzeagatik,
gure esker txarra barkatzeagatik,
abesten dizut, Jauna.
Gure Aita zarelako,
gu ezin gaituzuna baztertu,
gaur pobre honek alai abesten du,
bere sentimendua zuretzat du,
gaur pobre honek alai abesten du,
Bakea Jainkoagan, poza Espiritu Santuarengan, Jesus Semearen bidetik.
Garizuman bosgarrena
sakondu Jesusen hitza
Jainko Aitak dakarrena
bakea ta poz bizitza.
Arazoak arazo
indarra dogu otoitza.
Sinboloa:
Telefono zenbakia konpartidu badogu, hori berori etxean be jaso geinke, lanean, familian. Astero mezu txiki bat.
Bertso sorta osoa
Garizuma hasi barri
Garizuma hasi barri
Zugana gatoz eskale:
gardendu aho bihotzak
eraldatu alez ale.
Eta egin ga(g)izuz
bakegile, bakezale.
Garizuman bigarrena
neurriz bizi dei zabala,
berbetan neurriz, erropan
edo gastuetan dala.
Eta egin na(g)izu
bihotzez beti apala.
Garizuman hirugarren
ugari dabil negarra,
mundua maite dodanez
gurea jagon beharra.
Eta egin na(g)izu
benetako herritarra.
Garizuman laugarrena
beti ez zintzo jendea,
Zuk eskeini deustazu
eredu elegantea.
Eta lagun na(g)izu
izaten koherentea.
Garizuman bosgarrena
sakondu Jesusen hitza
Jainko Aitak dakarrena
bakea ta poz bizitza.
Arazoak arazo
indarra dogu otoitza.
Doinua: zabaldu
egizuz Jauna.
Garizuma bertso eta bideotan
Telekomunikazinoetan, 5G siglak erabiltzen dira telefonia mobikorreko teknologien bosgarren belaunaldiari erreferentzia egiteko. Abantaila bat abiadura handitzea izango da. Bizkorrago! Goazen? Baina nora?
Garizuma 5G betik garizuma da. Baina bost domekatan, bost hausnarketan, bost tresnakaz bide artezean jarriko gaitu: Jainkoarengana, senidearengana, gure bihotz barrura.
Jainkoa beti dogu deika. Gure askatasuna errespetatuz eta derrigortu barik. Baina deika. Inbitazinoa dogu fedea biziago bizitzeko. Indartsuago. Jainkoarengana hurreratu, senide eta pobrearengana hurbildu, gure bihotz barrura gerturatu.
Telefonogoagaz pasetan jakun antzera batzutan ez dogu bere deia hartzen, erantzuten. Gaur bateria barik, bihar estaldura edo koberturatik kanpo, etzi ezdakit non itxi dodan sakeleko telefonoa. Sarritan beste dei baten entreteniduta, beste bategaz berbetan.
Aprobetxatu daigun garizuma hau Ebanjelioaren deiari zintzo erantzuteko, prest egoteko, adi bizitzeko. Hortxe ditugu ohiko bitartekoak: otoitza, baraua edo neurritasuna eta limosnea edo solidaritza. Bete bateria. Ez galdu mugikorra. Urrundu kobertura edo estaldura bako guneetatik. Adi deiari. Prest erantzuteko.
5 bost pista direlako. G garizumaz egiten dogulako berba.
Entzun eta ikusi bideotxu bat. Zer dinotsu? Bihotz barritzean ze pausu emon beharko neuke?
Hona proposamena:
1.- Bakezalea. Ez erantzun indarkeriaz indarkeriari, guzurraz guzurrari. Baketu bihotza, berbea, burua…
Bakea eta gerra. Bakea eta indarkeria. Bakea eta gatazkak. Batzutan nazioarteko gerrak doguz berbagai. Beste batzutan gure arteko liskarrak. Gitxiago gure barruko bake eza eta tira birak.
Nazioarteko gerrak datorkuz burura lehendabizi. Iran, Gaza, Ukraina, Venezuela, Nigeria... Herri eta talde batzuen tentazinoa besteak menperatzeko. Indarkeria, sufrimendua. Orduak eta orduak hedabideetan, irratian, telebistan, interneten. Bakoitzak bere bandera gustukoena astinduz. Beste batzuk baztertuz edo ahaztuz.
Gure inguruan be hainbat arazo. Etxean, familian, lanean, genero indarkeria, lan istripuetan hildakoak... Tentaldia gainditu behar. Ez erantzun indarkeriaz indarkeriari, guzurraz guzurrari. Ez da erreza. Gure indarrak ahulak dira.
Eta gure barrua baketu behar. Gure kontraesanak. Gure nahi eta ezinak. Gura doguna eta ezin doguna lortu. Gure esku ez dagoena. Tentazinoa okerreko bidetik bilatzeko urtenbidea. Denpora gehiago behar dogu barrua ezagutzen, maitatzen, onartzen. Baketu bihotza, berbea, burua…
Garizuma hasi barri
Zugana gatoz eskale
gardendu aho bihotzak
eraldatu alez ale
eta egin gaizuz
bakegile, bakezale.
Doinua: Zabaldu egizuz Jauna
Las siglas 5G se utilizan en telefonía móvil para referirse a la tecnología de quinta generación. Una de sus
ventajas es la velocidad. Todo va más rápido. ¿Nos lanzamos? ¿Pero hacia dónde?
La Cuaresma 5G (5 por las 5 semanas y G por “Garizuma”, “Cuaresma” en euskera) es la Cuaresma de toda la vida: durante 5 domingos realizaremos 5 pequeñas reflexiones que, mediante cinco herramientas, redirigirán nuestra vida hacia Dios, hacia nuestras hermanas y hermanos, y harán que miremos hacia nuestro corazón.
Dios no se cansa de llamarnos, aunque respeta nuestra libertad y no nos obliga a nada. A pesar de todo, nos llama. Él nos invita a vivir una fe más viva, más firme. Nos acercaremos a Dios, a nuestras hermanas y hermanos que viven en necesidad, y también al fondo de nuestro corazón.
Hay veces, como pasa con el teléfono, que no contestamos a la llamada del Señor: unas veces porque nosquedamos sin batería, otras veces porque no tenemos cobertura, porque no sabemos dónde hemos dejado el móvil, puede haber mil excusas, incluso que estemos hablando con otra persona.
Esta Cuaresma vamos a aprovechar la oportunidad que nos brinda el Señor para responder a la llamada que nos hace desde el evangelio: estemos atentas/os, “al loro”. Tenemos a nuestro alcance las herramientas: la oración, el ayuno o el ser comedidas/os, la limosna y la solidaridad con quien más lo necesita. Todo eso nos carga las “baterías”. No perdamos el móvil, alejémonos de los sitios “sin cobertura”. Toca poner nuestra atención en la llamada, para responder con prestancia.
1.- Ser personas de paz. No debemos responder a la violencia con más violencia, a la mentira con más mentiras. Eso no tiene sentido. Apacigüemos nuestro corazón, calmemos nuestras palabras, nuestra mente…
La paz y la guerra, la paz y la violencia, la paz y los conflictos. A menudo hablamos de las guerras que ocurren a nivel internacional. Otras veces, las disputas ocurren entre nosotras/os. Pocas veces hablamos de que no nos sentimos en paz por dentro o que tenemos sentimientos encontrados.
Recordamos las guerras que vemos en la tele o escuchamos o leemos en otros medios de comunicación: Iran, Gaza, Ucrania, Sudán, Nigeria, Yemen... acuden rápidamente a nuestra memoria. Son las tentaciones de unos países por someter a otros por la fuerza. Solo traen violencia y sufrimiento. Son muchas horas las que se dedican a informar sobre todo ello. Cada cual ondea la bandera que más le gusta. Pero no nos damos cuenta de que despreciamos, marginamos y olvidamos a las otras personas, las deshumanizamos.
Tampoco nos libramos de los problemas que tenemos a nuestro alrededor: en casa, en la familia, en el trabajo, la violencia de género, las personas que mueren en accidentes laborales… Debemos vencer la tentación de responder a la violencia con más violencia, a las mentiras con más mentiras. Eso sería lo fácil. Nos falta la fuerza de voluntad, somos débiles. Para vencer toda esa debilidad, debemos sentir paz en nuestro interior y pensarlo todo por segunda vez. Somos personas con nuestras contradicciones, queremos pero no podemos, hay cosas que no están en nuestras manos. La tentación sería encontrar una salida por un camino equivocado. Necesitamos más tiempo para conocernos mejor interiormente, para querernos, para aceptarnos. Calmar nuestro corazón, nuestras palabras, nuestra mente… Un trabajo para nuestra Cuaresma 5G. Tracemos un plan.
Acabamos de empezar la Cuaresma y venimos a pedirte, Señor, que nos ayudes a cuidar nuestro corazón ynuestras manos de hacer el mal. Haz que seamos personas de paz, pacíficas y pacificadoras.
2.- Apala. Neurriz bizi. Neurriz egin berba. Jantzi, gastatu. Gehiago ahal badot, zergaitik ez egin gitxiago eta konpartitu gitxiago daukienakaz gure dirua, gure baloreak, gure astia…?
Eta laugarren, bihotza. Apaldu. Norberak aukeratuta. Ez ibili beti irabazi gurean. Ez ibili beti ospearen atzetik. Apaltasunak erakarri, batu egiten dau eta harrokeriak banandu, sakabanatu.
Garizuman bigarrena
berbetan neurriz, erropan
edo gastuetan dala.
Eta egin naizu
bihotzez beti apala.
3.- Herritarra. Herria zentzun zabalean. Mundua eta Euskal Herria. Ez gutarrak bakarrik. Ez eliztarrak edo elizabidekoak bakarrik. Danon ona jarri lehenago, aurretik.
Politika eta erlijioa. Zenbat nahaste gure herrian eta mundu osoan. Gizartea gidatzeko tresna da politika. Arazoa da politikea jainkotzen danean edo danon ongizatearen aurretik jartzen danean. Baina nahi eta nahiezkoa da.
Bereiztu behar doguz goi kargudun politikoak eta herri mailakoak. Laster igertzen doguz nortzuk dagozan hor euren interesen alde, talde baten interesen alde edo danon onaren alde. Ez gutarrak bakarrik. Ez eliztarrak edo elizabidekoak bakarrik. Danon ona jarri lehenago, aurretik. Eta eskerrak emon behar doguz politikan dabilzan gizon emakume zintzo on guztienkaitik. Politikan, sindikatuetan, herri erakundetan...
Fededun lez gure herria maite behar dogu. Herria zentzun zabalean. Mundua eta Euskal Herria. Jagon eta zaindu. Hobetu. Euskaldun izan eta bizitzeko ez dogu beste herririk. Penagarria da etxean atzerritar lez sentitzea.
Bestetik, harrera ona zor deutsiegu gurera datozenei lanean, etorkizun hobe baten bila. Eta ez da batere erreza oreka mantentzea. Gure nortasuna galdu barik, zabalak izan eta solidarioak.
Garizuman hirugarrenugari dabil negarra,
mundua maite dodanez
gurea jagon beharra.
Eta egin naizu
benetako herritarra.
4.- Koherentea. Ez da erreza neurri etikoak mantentzea eta emondako berbeari eustea. Horrek sarritan bazterketa eta kritika dakar. Kostu hori onartu egin behar dogu. Leialak eta zintzoak izatearen kostua.
Koherentea. Berbakoa. Zintzoa. Leiala. Bidezkoa. Zentzunezkoa. Ez da erreza neurri etikoak mantentzea eta emondako berbeari eustea.
Gaur egun hau gehiago nahastu da. Egia ezberdinak eskeintzen jakuz. Ez dago kriterio bakarra guztiontzat. Batzurentzak ona eta zintzoa dana, bestearentzat leloa edo ergela da. Eta zelako ona egiten deuskun berbako lagunekaz egoteak! Argiak. Ez asko dakielako. Argi eta garbi berba egin eta portatzen direlako baino. Leialak eta fidagarriak.
Hau ez da inoiz izan erreza. bazterketa eta kritika dakar. Leialak eta zintzoak izateak kostua dakar eta hori onartu egin behar dogu. Baina konbibentzia, alkarbizitza hobetu eta sendotzen dau.
Inork horren eredu garbia emon badeusku, Jesus izan da. Guganako maitasunari leial azken momentura arte. Hil arte. Arazoak arazo. Kurutzera arte.
Garizuman laugarrenabeti ez zintzo jendea,
Zuk eskeini deustazu
eredu elegantea.
Eta lagun naizu
izaten koherentea.




No hay comentarios:
Publicar un comentario