Aupa irakurle!
Berriro gatoz ate joka, HEMEN aleak aldizkariaren bigarren zenbaki ofizial honekin (O. zenbakia kontatzen badugu, hirugarrena).
Ospatu berri dugun Jubileuari eskaini diogu arreta
handia, emakume biren eskutik. Gogoeta bi zein baino zein interesgarriagoak.
Arantxa Jakak barne muinetan sartzera dei egiten digu. Jaunaren Hitzaren
argipean, Jubileu ez dadin gera sakontasunetik, bihotzetik kanpo. Gipuzkoatik
datorkigu ekarpen hau. Lehen aldiko HEMEN aldizkariaren irakurleak ongi
ezagutzen dute bere estilo argia, zuzena. Enkarterrietatik idazten du Elena
Unzuetak gizarte Jubileuaren ikuspegia dakar, egindakoa eta zergatik egin den.
Bizkaiko Caritasen arduradun lez, ondo baino hobeto ezagutzen ditu gaiok.
Ekarpena osagarrik dira. Elkar aberasten dute gogoeta. Jubileuaren poza
Jainkoaren maitasunean oinarritu dezagun eta pobreenganako maitasunaz gauzatu,
lur hartu.
Ohitura den bezala, otoitz bat eskaintzen dizuegu eta bost
liburu eta webgune baten aurkezpenak ere.
Zuen aholku, gomendio, iradokizun eta burubideak onartuak
izango dira. Bizkaian argitaratzen da baina Euskal Herri osora hedatzea
litzateke gure ametsa. Gustukoa izan bazaizu, lagun iezaguzu zabaltzen. Idazle
eta sustatzaileentzat zuen laguntza behar beharrezkoa da-eta.
Ikusi arte, irakurri arte, ondo izan!
Eskatu IDTP 94479 5652 edo idtp@idtp.org

No hay comentarios:
Publicar un comentario