Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 6 de diciembre de 2022

Abenduko 3. domekea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.














ABENDU-ALDIKO III. DOMEKEA - A

OSPATU

 

SARRERAKO OHARRA

 

            Egun on guztioi:

 

             Lehengo domekan  bidea alkarregaz egitea eskatzen jakun. Gaur“Gaudete” izena daroan 3. domeka honetan. “Poztu zaiteze beti Jaunagan”  dira esaten jakuzan lehenengo berbak., beraz, alaitasunerako deia dakarren eguna da gaurkoa. Hurrean dago-ta Jainko Semearen jaiotza.  

            Martxan dagoan VI. Ebanjelizatze Planak OSPATZERA animatzen gaitu. Zer ospatu? Lehenengo ta behin, bai pertsonalki, bai alkarregaz ospatu Jainkoaren neurribako maitasuna. Aldean daroagun guztiaz, emona dogun bizitza  esker-onez ospatu eta Jesukristoren jarraitzaile izatearen poza alkarregaz ospatu.

 

            Hauxe da gaur, GAUDETE domeka honetan, ospatu nahi doguna. Hasi gaitezan alaitasunez, salbatzera datorren Jainkoari abestuz.

 

Alaitasuna lurrean”…

 

BATZARBURUAREN AGURRA

 

          Salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.

 

 HIRUGARREN KANDELEA BIZTEN DANEAN

 

          «Indartu egizuez esku indargetuok,  esan bihotz-bildurtiei: Gora bihotzak! Ez izan bildurrik!». Isaías profetearen berbakaz, eleizak abenduko hirugarren domekeaz gozatzera deitzen deusku.

 

          Hirugarren kandela bizten dan bitartean abesti bat abestu.

                                   “Zatoz, Jauna, gu salbatzera”

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 35, 1-6a. 10:

 

            Lehenengo irakurgai honetan, Isaias profetearen liburuko zati bat irakurriko dogu. Israeldarrak herbestean egozala esandako hitzak dira. Isaiasek hauxe dirautso bere herriari: Jaunaren laguntzaz laister bihurtuko dirala euren aberrira, askatasuna hur dagoala.

 

Erantzun-Salmoa: 145.salmoa

 

            Abestuko dogun salmo honetan, uste osoa Jainkoagan ipinten dogu, eta gu salbatzera etorri dedilla deika gagoz.

 

 "Salbatzailea, zatoz lehenbaitlehen..."

 

 

St 5, 7-10:

 

            Santiago apostoluak esango deuskunez, Jauna laister dator eta itxaropenean sendo iraun behar dogu.

 

Mt 11, 2-11:

 

            Joan Bateatzailea kartzelara sartu dabe eta Jesus Mesias dan ala ez jakin nahi dau. Jesusek, baietza edo ezetza zuzenean erantzun beharrean, Berak egiten dituan egintzak kontetako esango deutse bialduei.

 

            "Aleluia".

 

 

Homili ondoren

 

Ezaugarria:  OSPATU-CELEBRAR

 

Abenduaren kolorea da

eliz barruan morea,

seigarren plana aitzaki dala

bertso sorta dotorea

orlegi, hori, urdina, gorri,

hona gure kolorea

laurok batuta plan bakarra da

hazi behar dan lorea.

 

Abenduaren hirugarrena

gogoan mina, samina,

pandemi honek zabaldu deusku

tristura, kanta ezina.

Jesus umea gugana dator,

hau bai Jainko ez bardina!,

bere pozagaz kanta bihotza,

itxaso, zeru urdina.

 

 


 

 

HERRI OTOITZA

 

          Pozez, Jaungoikoak bere agintzariak beteko dituala-ta, egin dagigun otoitz.

 

 Frantzisko Aita Santuaren,  Joseba Gotzainaren eta eleiz zerbitzari guztien alde: gizaki guztiei Ebanjelioaren Barri Ona iragartera deituak diran ezkero, hitzez eta egitez bete dagiela euren eginkizuna. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

 Lurreko herri guztietako agintarien alde: beti guztien onaren alde eginez, pobreen mesedetan ibili daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

Saminez bizi diranen alde, fededunok euren ondoan aurkitu gagizala samariar onaren antzera. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

Eukaristia  ospatzen gagozanon alde,  gure inguruan poza, alkartasuna eta Jesusek dakarren Barri Ona zabaltzen saiatu gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

          Jainko Jauna, behartsuen eta baztertuen Aita, entzun egizu gure otoitza, erakutsi egiguzu zure ontasuna eta emoiguzu bihotz zabala Salbatzailearen bidea errezteko. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Eukaristia amaitu dogu eta, orain, elizatik kanpora goaz. Ez dagigula ahaztu hemen ospatu doguna. Geure ekintzetatik igarri deiskuela Mesiasen jarraitzaile gareana: geure ingurukoak pozten ahalegindu gaitezala. Agur eta egun on bat igaro dagizuela guztiok.

 

            "Jaun ona, mundua salbatzera..."







ABENDU-ALDIKO III. DOMEKEA – A

OSPATU-CELEBRAR

 

SARRERAKO OHARRA

 

            Egun on guztioi

           

             Lehengo domekan  bidea alkarregaz egitea eskatzen jakun. Gaur“Gaudete” izena daroan 3. domeka honetan. “Poztu zaiteze beti Jaunagan”  dira esaten jakuzan lehenengo berbak., beraz, alaitasunerako deia dakarren eguna da gaurkoa. Hurrean dago-ta Jainko Semearen jaiotza.  

 

            “GAUDETE. Estad siempre alegres en el Señor “ Es la invitación que se nos hace en este 3er domingo de adviento, y en esa misma sintonía el Plan Diocesano de Evangelización nos invita a CELEBRAR en el encuentro personal con Jesucristo, que nos llama a seguirle en una comunidad eucarística y samaritana. Si, celebrar personal y comunitariamente el inmenso amor del Señor para con nosotros, celebrar el don gratuito de la vida con todo lo que encierra, celebrar con toda la creación, celebrar con los que nos han dejado, celebrar con los que sufren, celebrar con toda la humanidad.

 

            Hauxe da gaur, GAUDETE domeka honetan, ospatu nahi doguna. Hasi gaitezan alaitasunez, salbatzera datorren Jainkoari abestuz.

 

          Alaitasuna lurrean”…

 

 

BATZARBURUAREN AGURRA

 

          Salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.

 

 HIRUGARREN KANDELEA BIZTEN DANEAN

 

          «Indartu egizuez esku indargetuok,  esan bihotz-bildurtiei: Gora bihotzak! Ez izan bildurrik!». Isaías profetearen berbakaz, eleizak abenduko hirugarren domekeaz gozatzera deitzen deusku.

 

          Hirugarren kandela bizten dan bitartean abesti bat abestu.

 

“Zatoz, Jauna, gu salbatzera”

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 35, 1-6a. 10:

 

            Lehenengo irakurgai honetan, Isaias profetearen liburuko zati bat irakurriko dogu. Israeldarrak herbestean egozala esandako hitzak dira. Isaiasek hauxe dirautso bere herriari: Jaunaren laguntzaz laister bihurtuko dirala euren aberrira, askatasuna hur dagoala.

            Isaías anuncia a su pueblo Israel, que con la ayuda de Dios, pronto volverán del destierro

 

 

Erantzun-Salmoa: 145.salmoa

 

            Abestuko dogun salmo honetan, uste osoa Jainkoagan ipinten dogu, eta gu salbatzera etorri dedilla deika gagoz.

            El salmista canta a Dios creador, fiel, justo y misericordioso que acude en ayuda de los más necesitados.

 

 "Salbatzailea, zatoz lehenbaitlehen..."

 

St 5, 7-10:

 

            Santiago apostoluak esango deuskunez, Jauna laister dator eta itxaropenean sendo iraun behar dogu.

            “Manteneos firmes, porque la venida del Señor está cerca”, escucharemos en esta carta de Santiago. Esperemos con el labrador la lluvia. Dios no falla.

 

Mt 11, 2-11:

            Joan Bateatzailea kartzelara sartu dabe eta Jesus Mesias dan ala ez jakin nahi dau. Jesusek, baietza edo ezetza zuzenean erantzun beharrean, Berak egiten dituan egintzak kontetako esango deutse bialduei.

            Jesús manifiesta ser el Mesias a través de una vida de signos: ama, perdona, cura e invita a todos.

            "Aleluia"

 

Homili ondoren

 

Ezaugarria:  OSPATU-CELEBRAR

 

Abenduaren kolorea da

eliz barruan morea,

seigarren plana aitzaki dala

bertso sorta dotorea

orlegi, hori, urdina, gorri,

hona gure kolorea

laurok batuta plan bakarra da

hazi behar dan lorea.

 

Abenduaren hirugarrena

gogoan mina, samina,

pandemi honek zabaldu deusku

tristura, kanta ezina.

Jesus umea gugana dator,

hau bai Jainko ez bardina!,

bere pozagaz kanta bihotza,

itxaso, zeru urdina.

 

 

 


 

HERRI OTOITZA

 

          Pozez, Jaungoikoak bere agintzariak beteko dituala-ta, egin dagigun otoitz.

 

Frantzisko Aita Santuaren,  Joseba Gotzainaren eta eleiz zerbitzari guztien alde: gizaki guztiei Ebanjelioaren Barri Ona iragartera deituak diran ezkero, hitzez eta egitez bete dagiela euren eginkizuna. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

 Por quienes, en medio de la dureza de la vida, saben transmitir a su alrededor esperanza, alegría y confianza. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

Por las personas que menos tienen, por los que sufren, por los que se sienten marginados, para que en este tiempo de Adviento, seamos solidarios  y sepamos compartir  lo que somos y tenemos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

Eukaristia  ospatzen gagozanon alde,  gure inguruan poza, alkartasuna eta Jesusek dakarren Barri Ona zabaltzen saiatu gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

          Jainko Jauna, behartsuen eta baztertuen Aita, entzun egizu gure otoitza, erakutsi egiguzu zure ontasuna eta emoiguzu bihotz zabala Salbatzailearen bidea errezteko. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

AZKEN AGURRA

           

            Eukaristia amaitu dogu eta, orain, elizatik kanpora goaz. Ez dagigula ahaztu hemen entzun eta ospatu doguna. 

            Que a lo largo de la semana sepamos como Jesús vivir en actitud abierta y llena de amor.

            Agur eta egun on bat igaro dagizuela guztiok.

 

                        "Jaun ona, mundua salbatzera..."














ABENDUALDIA  III. DOMEKEA  A



Is 35, 1-6a. 10:



Isaias Profesaren liburutik

Hauxe diño Jaunak:

Poztuko dira basamortua ta lur agorra,

alaituko dira basa-lurrak, eta lorea lez loratuko;

loratu ta poztuko dira irrintziz saltoka.

Libano baizen zoragarri

eta Karmel eta Sarion baizen eder biurtuko dira;

ikusiko dabe Jaunaren aintza,

gure Jainkoaren edertasuna.

Indartu egizuez esku indargetuak,

sendotu belaun koloka horreek; esan bihotz-bildurtiei:

«Gora bihotzak! Ez izan bildurrik!

Badator Jaungoikoaren bengantzea,

Jaungoikoaren saria.

Bera etorriko da, eta salbauko zaitue».

Orduan, itsuen begiak edegi egingo dira,

eta gorren belarriak zabaldu.

Orduan, errenak basauntzak lez salto egingo dau,

eta mutuaren miiñak oihu egingo pozez.

Jaunak salbatuak biurtuko dira handik,

Sionera biurtuko dirá pozez kantari.

Aurretik, betiko poza;

atzetik, poza ta alaitasuna.

      Kezkak eta negarrak alde egingo dabe.



ERANTZUN-SALMOA

 145.salmoa

 "Salbatzailea, zatoz lehenbaitlehen..."



Leiala da betiren beti,

emoten deutse eskubidea zapalduei,

ogia gose diranei.  



Atzilotuak Jaunak askatzen ditu,

itsuen begiak Jaunak argitzen ditu.

Okertuta dagozanak Jaunak ditu zutik

jarten,zintzoak Jaunak ditu maitatzen.

 

Arrotzak Jaunak ditu zaintzen,

umezurtz eta alargunak laguntzen,

gaiztoen asmoak eragozten.

Errege izango da Jauna sekuletan,

zure Jainkoa, Sion, menderen mendetan



BIGARREN  IRAKURGAIA




St 5, 7-10:

Santiago Apostoluaren epistolatik

Senideok: Iraupena izan egizue, Jaunaren etorrera arte. Begira zelan egoten dan nekazaria, lurrak dakarren uzta ederraren zain, goiz-euria eta berant-euria itxaroten dituala iraupenez. Izan egizue, beraz, zuok ere iraupena; egon sendo, Jaunaren etorrerea urrean dago-ta.

Senideok, ez ibili marmarrean alkarren kejaz, epaitu ez zagiezan. Begira, epailea ate-ondoan dago. Senideok, neke ta eroapenetan hartu egizuez ikasbidetzat Jaunaren izenean berba egin eben Profetak.





EBANJELIOA





Mt 11, 2-11:



          "Aleluia".

Jaunaren Espiritua Nigan dago,

behartsuei barri ona emotera bialdu nau.





  Jesukristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik

Aldi haretan, Joanek kartzelan Kristoren egiteak entzunik, bere ikasle bi bialdu eutsozan, itandutera: «Zeu zara etortekoa, ala besteren baten zain egon behar dogu?»Jesusek erantzun eutsen: «Zoaze eta esan Joani entzuten eta ikusten dozuena: itsuak ikusten dabe, eta elbarriak badabiltz; legenardunak garbi gelditzen dira, eta gorrak entzuten dabe; hildakoak biztuten dira, eta behartsuei barri ona iragarten jake. Eta zorionekoa, Nigandik jauspiderik hartzen ez dauana!»

Hareek alde egitean, Jesus Joanen ganean berba egiten hasi jakon jenteari: «Zer ikusteko urten zenduen basamortura? Haizeak astintzen dauan kaiñabera bat? Ala, zer ikusteko urten zenduen? Apain jantzitako gizonen bat? Apain jazten diranak errege-jauregietan egoten dira. Zertako urten zenduen, bada? Profetaren bat ikusteko? Baietz diñotsuet; eta profeta baiño gehiago dan bat. Horrentzat dago idatzita:

«Begira, hor bialtzen dot Nik

neure Albistaria zure aurretik,

zuri bidea gertatzera».

Egi-egia diñotsuet: Ez da sortu amaren semerik, Joan Bateatzailea baiño handiagorik. Halan ere, zeruetako erreinuan txikiena, ha baiño handiagoa da»












No hay comentarios: