Andrea Riccardi: La Iglesia arde. La crisis del cristianismo hoy: entre la agonía y el resurgimiento, Barcelona, Arpa, 2022
No es un libro recién salido de imprenta. La edición italiana es de 2011. Pero el verano, con su cambio de ritmo, favorece acercarnos a estos libros más profundos, aunque no sean urgentes. Un visión desde la historia sobre la Iglesia católica, su problemas actuales y pistas de solución.
Gustura irakurri dodan liburua da
berau. Udaldiak beti emoten dausku aukerea liburu sakonagoak astitsu
irakurtzeko, gogoeta sakontzeko, elkarrizketa sustatzeko. Hamaika iturri
erabiltzen dauz idazleak eta idatzi dauena baino askoz gehiago jakin dakiela
emoten deust. Hala ere, irakurritakoa bera interesgarria deritzat benetan.
Italiatik idatzita, Europako herri
katolikoak errepasatuz, Ekialdeko Elizak eta Eliza erreformatuak ere aintzat
hartuz, mundu mailako ikuspegi horrek gure begirada zabaltzera animatzen gaitu.
Parisen ere txakurrak ortozik. Eta Bizkaiko Elizan bizitako arazo batzuk ez
direla bertokoak bakarrik ikusi daikegu.
Etorkizunari begira, alde batera
ixten ditu ohiko urtenbide biak: ezer ez aldatu, batikoari eutsiz, edota dana
gaurkotu beharrez, betikoa ahaztu. Bere proposamena, eta ez dot uste nire ideia
danik, ebanjelioan eta pobreengan oinarritzean eskeintzen dau. Behin baino
gehiago aipatzen dau Ebanjelioaren poza (Evangelii gaudium) exortazio apostolikoa.
Bere ustez guztiz zabaldu eta sakondu barik galdu dana. Italian dino, batez ere.
Eta beste Elizbarrutietan?
Beste arlo bitan bidea markatzen dau,
baina ez da ausartzen pausu asko emotera. Bata da, emakumearen zeregina Elizaren
alkartean, gidaritzan etab. Bigarrena da, alkarte eukaristikoa izanik
gurea, zelan bermatu domekako eukaristia herri txikietan, abade kopuruaren
beherakada dala-eta.
Eliza krisian dagoela argi dago,
Eliza katolikoa. Baina sarritan egon izan da. Ezin dogu idealizatu edo ederragotu
Elizaren egoerea mendeetan zehar. Krisia, aldi berean, arragoa ere bada, gure
egitura findu eta gardentzeko aukera paregabea, profetikoa, ebanjelikoa.
Liburu hau zubi ederra litzateke, Ebanjelioaren poza (Evangelii gaudium) exortazio apostolikoaren argitaratzearen
hamar urte betetzen direla eta, idazki hori barriro eskuan hartu, irakurri,
sakontzeko. Ez ezaguna da benetan, oraindino, gure eliz sektore askotan.
Jose Mari Kortazar
Ebanjelioaren
poza eskutitza zabalduz: Koldo Katxo
Evangelii gaudium. Una lectura
Ebanjelioaren poza: Joxe Arregi
Ebanjelioaren
poza: Peio Ospital
La alegría del
Evangelio: textos de la marcha Arantzazu 2014
Ebanjelioaren
poza Evangelii gaudium euskaraz
Poztu eta alaitu arazoak arren
Jesusi jarraitzeak beitu zer
dakarren:
batzuk irain ta guzur, guk
otoitz ta arren
zintzoak azkenean izango
pozarren.
Apal-apal erantzun, zabaldu
bakea,
errukiz bizi eta justizi gosea,
gaixoagaz negarrez, bihotzez
pobrea,
holan batuko dogu Jesusen
taldea.
Poztu eta alaitu umorez
bizitza,
esperantzaz aguantau datorren
ekaitza,
ausardiaz jokatu kemena da
Hitza,
askoz hobe taldean sakonduz
otoitza.
Eskatzeko otoitzak jaso
konfiantza,
hurkoa ahaztu barik horrek
dauka gatza.
Eskertzeko otoitzak dakar
esperantza,
Jauna goratu daigun kanta eta
dantzaz.
Kantaria: Ana Berrizbeitia Hitzak: Jose Mari Kortazar
Lehen kopla biak 3. kapituluari dagokioz.
Hirugarrena 4. kapituluari. Azkena 4. kapituluko 154/155 zenbakiei.
No hay comentarios:
Publicar un comentario