Abenduko kanta: Belenen jaio jaku

martes, 23 de noviembre de 2021

Pobreen V. Eguna: 9.000 euro Elurra programaren alde Caritas Arratia dona 9.000 euros



Una nota de Susana Martín en el DEIA de hoy.




Gaur, domekaz, Diman, Caritaseko boluntarioek 9.000 euroko txekea emon deutsoe ELURRA programaren arduradunari, Pobreen V. Egunean batutako diru kopurua, hain zuzen be. Argazkian: Bizkunde Auzmendi, Rosa Mari Atutxa eta Consuelo, Dimako Caritaseko boluntarioak, Esther Barrero, ELURRA programaren koordinatzailea eta Maribel Salcedo, Caritas Arratiako arduraduna.Azken bost urteotan, Arratian Pobreen Eguna osaptu da. Sensibilizazinoaz gain, jasotzen dan dirua Bizkaikoprograma baten erabiltzen da, pobrezia arinduteko eta justizia zabaltzeko.
 
Hoy domingo, en Dima, voluntarias de Cáritas han entregado un cheque de 9.000 euros a la  responsable del programa ELURRA, cantidad recaudada en la celebración del V. Día de los Pobres. En la foto: Bizkunde Auzmendi, Rosa Mari Atutxa y Consuelo, voluntarias de Cáritas de Dima, Esther Barrero, coordinadora del programa ELURRA y Maribel Salcedo, responsable de Cáritas Arratia.

En los últimos cinco años se ha celebrado el Día de los Pobres en Arratia. Además de la sensibilización, el dinero que se recauda se utiliza en beneficio de un programa de Bizkaia para paliar la pobreza y extender la justicia.




Hasi dira banatzen Pobreen V. Eguneko sariak. Horra argazkian Bego Gorostiaga, Arteakoa, eta Itziar Etxebarria, Caritaseko boluntarioa. Begok esan deusku "egundo ez dot ezer irabazi" eta pozik eroan dauz Garena jatetxeak oparitutako txakolin eta olio kajatxoa.

Maider Etxebarria zeanurikoa da baina Igorren bizi da. Senarrak erosi eban zenbakia eta horra saria: Dimako jatetxe baten asteburuko menua pertsona birentzat. Pozik hartu dau saria Jose Mari Kortazar bere parrokoaren eskutik. 



Frontoi bete alkartasun!


46 argazki, kronikea eta zenbaki saridunak. 46 Fotos, crónica y números premiados en el frontón de Dima. 9.012 euro batu ditu Jaialdiak.



Dimako frontoian 300 lagun ingurubatu dira Pobreen V. Eguna dala-eta, Caritas Arratiaren deialdiari jarraituz. Programa bizkor eta ondo prestatuari esker, atoan igaro dira jaialdiaren ordu t'erdiak, gero txokolate beroa hartzeko aukera eta lagunak agurtzeko astia egonik ere.
Joseba Segura Bilboko Gotzaiak egin dau agurra, holako berbakaz:

Arrastion guztioi! Gaur ez nator zuei berba luzerik egitera, zuekaz batera jaialdi solidario hau ospatzera baino. Aita Santuak deituta, gogoan izan daigun, pobreak beti egongo direla gure artean. Poetak esan ebanez: “negarra eta samina ez dauz inork aditzen, entzuten”. Ez gaitezen holakoak izan. Zabaldu daiguzan gure belarriak pobrearen garrasiari. Holan gure bihotza errukiz jantziko da eta gure eskua zabal luzatuko senidearen alde.

Eskerrik asko Dimako herriari eta Caritas Arratiari, holako ekintza solidarioa eratu eta gauzatzeagaitik. Eredu zarie gure Bizkaiko Eleizean. Jarraitu holan, gogotsu eta alaitsu, alkartasuna eta errebeindikazinoa josiz.

Bertan izan dira Dimako alkatea Gorospe jauna eta Aldundiko Kultura ahalduna dan Lorea Bilbao. Arratiako herrietatik bialdutako 150 marrazki be ikusgai izan dira, gaurko gaia iruditan agertuz. 

9.012 euro batu da ekintza honetan, eta oso-osorik,  Bilboko Errekalde auzoan kokatzen dan ‘Elurra’ egitasmorako izango da. Ekimen honen bitartez, gurasobakarreko familietako amei laguntzen deutse, normalean bitarteko gitxi dabezan amei, heziketa eskainiz lana lortzeko eta gizarteratzeko aukera izan daien. Hogeta hamar urtetik gora daroez egitasmo hau garatzen eta hiruhileko batean 300 lagun ingururi eskaintzen deutse arreta. Boluntarioen lana ezinbestekoa da egitarau hau eten ez daiten.

Eskerrik asko!




Zenbaki saridunak Números premiados

1570 Baltzola jatetxean asteburuko menu bi
2607 Garena jatetxeko txakoli eta olio botilak
2890 Ugatxa jatetxean asteburuko menu bi
3915 Axlor tabernan gozari bi
3997 Antzasti museorako sarrera bi
4439 Eguzkin ogi dendan 40 euroko produktoak
4652 Antzasti museorako sarrera bi
4904 Eskulanez egindako kojin bi
5742 Zuazo janari dendan 40 euro produktotan
5878 Baltzola jatetxean asteburuko menu bi
5886 Antzasti museorako sarrera bi

Oharrak: hilebeteko epea dago sariak batzeko, deitu 672006360 telefonora
Hay un plazo de un mes para recoger los premios llamando al número de arriba.



Jornada Mundial de los Pobres en Arratia


Una noticia en la revista diocesana "alkarren barri" de noviembre


La revista Noticias Obreras de Madrid se hace eco de la jornada


Más de 50 artistas participarán en el festival del día de los pobres en Arratia

Noticia en El Correo Español

Umeak ere pobreziaren aurka


Arratiako umeak ere parte hartzen dabiz Pobreen V. Eguna dala-eta. Eskola eta katekesian, marrazkiak eta argazkiak egin eta konpartitzen dabiz egunari dagokion gaiari jarraituz: "Pobreak zuen artean". Holako irudi eta marrzaki asko ikuskagi izango dira Dimako Frontoian datorren zapatuan, 18:30etan.. Goiko argazkian Lemoako artisten lan batzuk. Erdu!

También participan niños y niñas de Arratia con motivo del V Día de los Pobres. En la escuela y catequesis hacen y comparten dibujos y fotografías siguiendo el tema del día: "Pobres entre vosotros". Muchas de estas imágenes y dibujos estarán presentes en el Frontón de Dima el próximo sábado, a las 18:30 horas.. En la fotografía de arriba algunas obras de artistas de Lemoa. ¡Ven!


Maribel Salcedo: 'Jaia eta konpromisoa buztartzen doguz'


Pobreen V. Eguneko Jaialdia zemendiaren 13an egingo da, zapatuan, Dimako frontoian, 18:30ean. Egitarauari jagokonez, 50 artista inguruk Dimako frontoia beteko dabe pobreziaren kontra: bertsolariak (Ibon Iza eta Xabier Etxebarria), Bihotz Gorospe kantaria, Dimako korua, musikea, Antzerki musikala eta EALEko Jantzariak. Amaitzeko txokolate beroa emongo jake hurreratzen diranei. artean.

Irakurri alkarrizketa osoa hemen



Dima y Cáritas Arratia se unen en el Día de los Pobres


Una crónica de Susana Martín en el DEIA del domingo

Pobreen Eguna 2021: Diman dogu hitzordua


Nos vemos en Dima

Azaroaren 13an, zapatuz, Pobreen Eguneko V. jaialdia ospatuko da. Berrogeta hamar artista inguruk jardungo dabe euren artea eta alkartasuna eskainiz arratsaldeko seiak eta erdietatik aurrera. Apurka-apurka ezagutuz goaz jaialdiaren zehaztasunak eta zozketa solidarioan banatuko diran sariak.

Ibon Iza eta Xabier Etxebarria bertsolariek, Bihotz Gorospe abeslariak, Dimako abesbatzak jardungo dabe, musika emonaldia, musika antzerkia eta EALE dantza-taldearen saioa be izango dira. Amaitzeko, bertaratutako guztiek txokolate beroa hartzeko aukera izango dabe.



Arratiako Caritasek azaldu dauanez, pobretasuna ez da eleiztarren edo sinistedunen arazoa bakarrik eta herritar guztiek arduratu beharko leukie horretaz. Horregaitik, beste urte batez, Pobreen Egunez Arratiako herritar solidario guztiak batzea proposatzen dau, jaia eta gizarte zuzenagoaren aldeko konpromisoa buztartuz.

 

Bosgarren urtez jarraian ospatuko da egun hau Arratian. Lehenengo hirurak Igorren izan ziran, iazko ekitaldia Zeanurin ospatu zan eta aurton Dima aukeratu dabe. 2020an, 9.000 euro baino gehiago batu ziran eta diru hori bakarrik etorten diran gazte atzerritarrentzat Arratian dagozan egoitza bietara (Bedian eta Areatzan) zuzendu zan.

 

Aurton batu daiten dirua Bilboko Errekalde auzoan kokatzen dan ‘Elurra’ egitasmorako izango da. Ekimen honen bitartez, gurasobakarreko familietako amei laguntzen deutse, normalean bitarteko gitxi dabezan amei, heziketa eskainiz lana lortzeko eta gizarteratzeko aukera izan daien. Hogeta hamar urtetik gora daroez egitasmo hau garatzen eta hiruhileko batean 300 lagun ingururi eskaintzen deutse arreta. Boluntarioen lana ezinbestekoa da egitarau hau eten ez daiten.

 

La cita es en Dima

 

El sábado 13 de noviembre, el frontón de Dima acogerá el Festival del V. Día de los Pobres, en el, que más de 50 artistas “Km.0” unirán arte y solidaridad en el frontón de Dima, a parir de las 18:30. Poco a poco, se van conociendo los detalles y concretando el programa del Festival, así como los premios del sorteo solidario. Actuarán los bertsolaris Ibon Iza y Xabier Etxebarria, la cantante Bihotz Gorospe, el Coro de Dima, actuación musical, teatro musical y el grupo de baile EALE. Para finalizar se obsequiará un chocolate caliente a todos los asistentes. 

Cáritas Arratia ha difundido que el tema de la Pobreza no es sólo un problema de los feligreses o creyentes, sino que debería ser responsabilidad de todos los ciudadanos. Por ello, un año más, el Día de los Pobres propone una nueva acción a los ciudadanos solidarios de Arratia, uniendo la fiesta y el compromiso por una sociedad más justa.

 

Es el quinto año consecutivo que se celebra esta jornada en Arratia. Si los tres primeros años se han celebrado en Igorre, el año pasado culminó en Zeanuri y este año será en Dima. En 2020 se recaudaron más de 9.000 euros, destinados para ayudar  a las dos residencias de jóvenes extranjeros no acompañados ubicadas en Arratia, una en Bedia y la otra en Areatza. 

 

El dinero recaudado este año irá a favor del programa Elurra que se asienta en el barrio bilbaíno de Rekalde. Esta iniciativa ayuda a madres de familias monoparentales y de bajos recursos en su formación para obtener trabajo y su inserción social. Este programa lleva funcionando más de 30 años y colabora, cada trimestre con unas 300 personas. El voluntariado y su trabajo son necesarios para no interrumpir la marcha de este programa.

 

 

Pobreen V. Eguna. Caritas Arratiaren gonbidapena

Asteon egin dabe Caritas Arratiako boluntarioek ohiko batzarra, eta beste puntu batzuen artean, dei berezia egiten dabe Dimako Frontoira joateko, azaroaren 13an, zapatuan, Jaialdi solidarioan parte hartzera. Batan batek gura badua lagundu baina ezin bada bertaratu, O filako sarrerak dagoz salgai euro bitan.
Esta semana se ha celebrado la asamblea ordinaria de voluntarios de Cáritas Arratia, en la que, entre otros puntos, se hace un llamamiento especial para acudir a Frontón, en Dima, el 13 de noviembre,  sábado, a participar en el Festival Solidario. Si alguna persona quiere ayudar pero no puede acudir, las entradas de la Fila 0 ya están a la venta por dos euros.

Pobreen V. Eguneko Jaialdiko programa eta sariak

 Astiro astiro, azaltzen eta zehazten doaz Pobreen V. Eguneko Dimako Jaialdiko egitaraua eta zozketa solidarioaren sariak.

 

Egitaraua dala-eta: 



Bertsolariak Ibon Iza eta Xabier Etxebarria), Bihotz Gorospe kantaria, Dimako korua, Bertsoak, Musika saioa, Antzerkia eta EALEko Dantzariak. Amaitzeko txokolate beroa bananduko da.

Antzerkiaren aurretik, zozketa solidarioko sariak baanduko dira: asteburuko lau menu Baltzola jatetxean, Gozariak Axlor tabernan, menu bi Hermo jatetxean, erosketa bonoa Eroskin, Otzara bete produktu okindegian, Garena jatetxeak oparitutako boteila bete kutxa (txakoli eta orioa), Artaungo Antzasti museorako sei sarrera, etab. luze bat.



Poco a poco, se van conociendo y concretando el programa del Festival de Dima del V Día de los Pobrese Dima y los premios del sorteo solidario.

Programa:

Bertsolaris, la cantante Bihotz Gorospe, Coro de Dima, Bertsos, Música, Teatro y Dantzaris. Para finalizar se obsequiará un chocolate caliente.

Antes del teatro, se conocerán los premios del sorteo solidario: cuatro menús de fin de semana en el restaurante Baltzola, Desayuno especial en el bar Axlor, dos menús en el restaurante Hermo, bono de compra en Eroski, cesta llena de productos en la panadería, caja de botellas del Restaurante Garena (txakoli y aceite), seis entradsa para el museo Antzasti eta Artaun, etc.




Kartela eta kanta prest Diman ospatuko dan Pobreen V. Egunerako

Caritas Dimako taldeak zabaldu dauz iadanik Pobrearen V. Egunerako kartela eta kanta.

Kartelean aspaldiko Dimako autobusa agertzen da plazan. Plazatik Frontoira joango gara egitarau zabal eta solidario bat gozatzera, azaroaren 13an, zapatu arratsaldean. O filako sarrerak salgai dagoz ia, euro bitan.

El grupo de Cáritas Dima ya ha difundido el cartel y la canción para el V Día del Pobre.

En el cartel aparece el antiguo autobús de Dima en la plaza. De la plaza al frontón para disfrutar de un amplio y solidario programa, el sábado 13 de noviembre, por la tarde. Las entradas de la Fila 0 ya están a la venta, a dos euros.

Dimako Frontoian ospatuko da Pobreen V. Eguneko Jaialdia


Caritas Arratiak zabaldu dauenez, Pobreziaren gaia ez da eleiztar edo fededunen arazoa bakarrik, herritar guztion ardurea izan beharko litzateke. Hori dala-eta, aurten ere, Pobreen Eguna datorrela ekintza barri bat proponiduten deutsie Arratiako herritar solidarioei, jaia eta konpomisoa buztartuz, gizarte zuzenago baten alde.

Cáritas Arratia ha difundido que el tema de la Pobreza no es sólo un problema de los feligreses o creyentes, sino que debería ser responsabilidad de todos los ciudadanos. Por ello, un año más, el Día de los Pobres propone una nueva acción a los ciudadanos solidarios de Arratia, uniendo la fiesta y el compromiso por una sociedad más justa.

Salgai dagoz Pobrearen V. Eguneko Jaialdirako sarrerak

Dimako frontoian ospatuko da aurten Pobrearen V. Eguneko Jaialdia Caritas Arratiak prestaturik. Buru belarri dabiz Dimako herritarrak programa alai, erakargarri eta solidario bat eratzen. Salgai dagoz iada, egun honetarako Jaialdirako sarrera sinbolikoak euro bitan. Lagundu eizu!El frontón de Dima acogerá este año el Festival con motivo de la V. Jornada del Pobre organizado por Cáritas Arratia. La ciudadanía de Dima está inmersa en la elaboración de un programa alegre, atractivo y solidario. Ya están a la venta las entradas simbólicas para el festival en dos euros. ¡Ayúdanos!

V. Jornada mundial de los pobres  bertsotan


MENSAJE DEL SANTO PADRE FRANCISCO

V JORNADA MUNDIAL DE LOS POBRES

Domingo XXXIII del Tiempo Ordinario
14 de noviembre de 2021

«A los pobres los tienen siempre con ustedes» (Mc 14,7)

Hona bertso batzuk eguna girotzeko


Pobreen V. Eguna

2021. azaroaren 14an

Behartsu eta pobreak beti izango zuen artean (Mk 14,7)

 


Aita Santuak mezua dakar,

aurten bosgarren urtean,

Jesusen berbak barriro ere

guregana ekartean:

ez ahaztu modan ez egon arren

pobrezia gizartean,

“behartsu eta pobreak beti

izango zuen artean”.

 

Zabal begiak eta bihotza,

luza esku, sakel, zango,

senide dogu pobrea, bardin

hemengo edota hango,

ez zaitez izan kristau epela

fededun halan-holango,

“behartsu eta pobreak beti

zuen artean izango”.

 

Jesusen berbak ezin mantendu

sakristian hor gordeak,

pobre eguna ozen zabaldu

kanpai ta kanpandorreak,

mundu osoan jo neke barik

alkartasun dei nobleak

“beti izango zuen artean

behartsu eta pobreak”.

 

Batzuk larregi, oso eroso

bizi garan bitartean,

han eta hemen, lagun larregi

minimotik apartean,

berbaz, egitez, ekin dagigun

herri eta alkartean

“behartsu eta pobreak beti

izango zuen artean”.


 













No hay comentarios: