Goazen 2024 Jarri bidean

domingo, 28 de noviembre de 2021

Arratia Jesus Team 02. etapea: Zeanuri, Igorre, Artea, Dima & Lemoa

Zeanurira heldu da Arratia Jesus Team talde indartsua. Hona jolas bat goiko argazkiekaz. Ezetz aurkitu bertan....
1.- Gure taldearen mailotak. Ze kolore daukie?
2.- Maitasunaren gurpila, beti jiran, beti maitazen, Jesus ardatza
3.- Abenduan eta Gabonetan etxean erabiliko dogun fitxa.
4.- Abenduko arbolea eta argi bat biztuta.
5.- Katekesian oniño ibili ez arren, batu dan hamargarrena.... Eguenean izan zan bere santea!

Ez ahaztu! Hurrengo etapea, hirugarrena, Artean, abenduaren 18an, zapatuan. Klikatu hemen.


Igorre ezetz igerri!


Zapatuan ospatu dogu Igorren Familia Ospakizuneko bigarren etapea. Hona amaierako argazkia. Ezetz aurkitu bertan:
1.- Otoitz egiten daben XXL eskuak
2.- Gure taldearen mailota. Ze kolore dauka?
3.- Maitasunaren gurpila, beti jiran, beti maitazen, Jesus ardatza
4.- Abenduan eta Gabonetan etxean erabiliko dogun fitxa.



El sábado celebramos la segunda etapa de la Celebración Familiar de Igorre. Aquí está la foto final. A qué no encuentras en ella...
1.- Unas manos XXL que rezan
2.- El mailot de nuestro equipo. ¿Qué color tiene?
3.- La rueda del amor, siempre girando, siempre amando, el eje Jesús
4.- Ficha para uso doméstico en Adviento y Navidad.





Artea: mendian gora aldatza!


Mendiko etapea euki dau asteon Arteako Arratia Jesus Team taldeak. San Martin izan da asteon eta horregaitik, mendian gora aldatza, bere ermitaraino igo dabe lasterketan. Giro ezin hobean ospatu dabe mezea herritarrakaz batera.
Aurreko gurpilak markatzen dau norabidea txirrinan. Gure bizitzan be Jesus dogu ardatza, ez izan bildur badago aldatza, taldean somatzen dogu bere indarra.


Sartu gure taldean! Ez izan bildurrik!


San Martin ermitea, txukun txukun eta garbi.





Dima se suma a la carrera: ondo etorri!


Dimak bat egiten dau Le Tour de Arratia lasterketagaz. Ondo etorri!



¡Lemoa marca el camino!


Azaro honen 7.an,  joan dan domekan, Lemoako parrokian Familia Meza ospatu genduan. Pobreen aldeko munduko V.. jardunaldia gogoan hartuta, Horretaz gauzatu zan eukaristia.Etxebakoak, eskaleak eta justiziarik gabeko epaituak izan genduzan kontutan eta otoitzean. Horrekin batera, umetxo biren bataioa ere ospatu genduan: Luken eta Sara.ren bataioa. Eliza beterik, giro apartekoa eta katekesiko kideen protagonismoa izan ziran festaren ezaugarri bikainak.
Zorionak ba parte hartu eben guztiei!

El domingo 7 de noviembre celebramos la Misa de Familia en la parroquia de Lemoa. Con motivo de la V Jornada Mundial por los Pobres, se llevó a cabo la Eucaristía. Tuvimos presentes a los sin hogar, a los mendigos y a los condenados sin justicia en la reflexión y en la oración. También celebramos el bautizo de dos niños: Luke y Sara. La iglesia llena, el ambiente y el protagonismo de los miembros de la catequesis fueron las señas de identidad de la fiesta.
¡Enhorabuena a todos los que participaron!





No hay comentarios: