Abenduko kanta: Belenen jaio jaku

lunes, 10 de mayo de 2021

Izan konfiantza ebanjelioan Confiar en el evangelio: Jose Antonio Pagola


Elizak hogei mende ditu jadanik. Atzean gelditu dira bi mila urte: leialtasun-urteak eta baita, ez gutxi, desleialtasunezkoak ere. Geroak aurpegi iluna du. Elizaren baitan gainbehera-zeinuak nabari dira: nekea, zaharkitzea, ausardia-falta, etsipena. Haziz doa zerbait berri eta bestelako baten gogoa, baina baita ezina ere egiazko berrikuntza bat harrotzeko.

Mateo ebanjelariak, bere idazkiari gailurra ezartzeko, promesa bat ipini du Jesusen ahoan, beraren jarraitzaileengan betirako fedea elikatzera emana: «Ni zeuekin izango nauzue munduaren azkena arte». Jesusek bizirik jarraituko du munduan. Berak eragindako mugimendua ez da desegingo. Beti izango da beraren bizia eta beraren mezua eguneratuko dituen fededunik. Markosek, berriz, esan digu ezen, Jesusen Igokundearen ondoren, apostoluek «alde guztietan aldarrikatzen zutela ebanjelioa eta Jauna beraiekin ari zela».

Fede honek gaur egun ere Elizan konfiantza izatera garamatza: agian, atzerapenak eta erresistentziak, erroreak eta ahuldadeak gorabehera, beti jarraituko du ebanjelioari leial atxikitzen. Munduan eta gizakiagan ere konfiantza izatera garamatza fede horrek: askotan ez argi eta ez erraz ez diren bideetan barna, Jainkoaren erreinuak haziz jarraituko du.

Gaur egun gose eta indarkeria gehiago dago munduan, baina mundu hori gizatiarrago egiteko kontzientzia ere handiagoa da. Asko dira inolako erlijiotan sinesten ez dutenak, baina badute ustea bizitza zuzenago eta duinago batean guztientzat, azken batean Jainkoaren gogo handia horixe baita.

Konfiantza honek beste itxura bat ematen ahal dio mundua eta Elizaren geroa ikusteko gure erari. Pazientziaz eta bakean bizitzen laguntzen ahal digu, fatalismoan erori gabe eta ebanjelioaz etsi gabe.

Geure bizitza saneatu beharrean gara, esperantzarik gabe uzten gaituen guztia zaborretara botaz. Desengainuari, ezkortasunari edo etsipenari domina gaitzaten uzten diegunean, ezgai bihurtzen gara bizitza eraldatzeko eta Eliza berritzeko. Herbert Markuse filosofo estatubatuarrak esan ohi zuen: «esperantza bide egiten dutenek bakarrik merezi dute». Nik esango nuke, kristau-esperantza ezagutu, Jesusen urratsei jarraituz bide egiten dutenek bakarrik ezagutzen dutela. Halakoek «aldarrika diezaiokete ebanjelioa kreazio osoari.

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Jaunaren Igokundea – B (Markos 6,15-20)

CONFIAR EN EL EVANGELIO

La Iglesia tiene ya veinte siglos. Atrás quedan dos mil años de fidelidad y también de no pocas infidelidades. El futuro parece sombrío. Se habla de signos de decadencia en su seno: cansancio, envejecimiento, falta de audacia, resignación. Crece el deseo de algo nuevo y diferente, pero también la impotencia para generar una verdadera renovación.

El evangelista Mateo culmina su escrito poniendo en labios de Jesús una promesa destinada a alimentar para siempre la fe de sus seguidores: «Yo estaré con vosotros todos los días hasta el fin del mundo». Jesús seguirá vivo en medio del mundo. Su movimiento no se extinguirá. Siempre habrá creyentes que actualicen su vida y su mensaje. Marcos nos dice que, después de la Ascensión de Jesús, los apóstoles «proclamaban el evangelio por todas partes y el Señor actuaba con ellos».

Esta fe nos lleva a confiar también hoy en la Iglesia: con retrasos y resistencias tal vez, con errores y debilidades, siempre seguirá buscando ser fiel al evangelio. Nos lleva también a confiar en el mundo y en el ser humano: por caminos no siempre claros ni fáciles el reino de Dios seguirá creciendo.

Hoy hay más hambre y violencia en el mundo, pero hay también más conciencia para hacerlo más humano. Hay muchos que no creen en religión alguna, pero creen en una vida más justa y digna para todos, que es, en definitiva, el gran deseo de Dios.

Esta confianza puede darle un tono diferente a nuestra manera de mirar el mundo y el futuro de la Iglesia. Nos puede ayudar a vivir con paciencia y paz, sin caer en el fatalismo y sin desesperar del evangelio.

Hemos de sanear nuestras vidas eliminando aquello que nos vacía de esperanza. Cuando nos dejamos dominar por el desencanto, el pesimismo o la resignación, nos incapacitamos para transformar la vida y renovar la Iglesia. El filósofo norteamericano Herbert Marcuse decía que «la esperanza solo se la merecen los que caminan». Yo diría que la esperanza cristiana solo la conocen los que caminan tras los pasos de Jesús. Son ellos quienes pueden «proclamar el evangelio a toda la creación».

José Antonio Pagola

Ascensión del Señor – B (Marcos 16,15-20)

 

 

No hay comentarios: