Abenduko kanta: Belenen jaio jaku

martes, 11 de mayo de 2021

Joseba Segura Bilboko gotzaina

 


Gaur eguerdiko hamabietan agertzera emon da aldi berean Erroma eta Bilbon, On Joseba Segura Etxezarraga Bilboko gotzain izendatzeko Frantzisko Aita Santuaren erabagia. Gaur egun Eleizbarrutiko gotzain administratzaile dana Bilboko gotzain karguaz jabetzeko eleizkizuna datorren uztailaren 3an ospatuko da, goizeko hamaiketan, Bizkaiko uriburuko Santiago Apostolua katedralean. Izendapena jakitera emoteaz batera, On Joseba Segura gotzainak Eleizbarrutiari agurra luzatu deutso, bere nahia azalduz: “itxaroten dodana, eta denporaren buruan ikusiko da, nire izendapena barri ona izatea, ez niretzat, beti neurea izan dan eta orain gotzain lez hartzen nauan sinistedunen alkarte honentzat baino”. Gaur, ordu batean, agerraldi publikoa egingo dau komunikabideen aurrean, Begoñako Gogarte Etxean eta zuzenean jarraitu ahal izango da www.bizkeliza.org eleizbarrutiaren webaren bitartez.

2020.eko abenduaren 5ean On Mario Izeta gotzaina Burgoseko artzapezpiku karguaz jabetu zanetik, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzain laguntzaile administratzaile izan da “gotzain-aulkia hutsik” dagoan aldirako. Datorren uztailaren 3an, 1950ean Eleizbarrutia sortu zanetik, Bilboko zazpigarren gotzain bihurtuko da. 

Joseba Segura nombrado obispo de Bilbao

ncisco, de nombrar obispo de Bilbao a Mons. Joseba Segura Etxezarraga. La toma de posesión del actual obispo auxiliar administrador diocesano, tendrá lugar el próximo 3 de julio, a las 11:00 h., en la catedral de Santiago Apóstol de la capital vizcaína. Al hacerse público su nombramiento, monseñor Segura ha querido dirigir un primer saludo a la Diócesis en el que ha mostrado un deseo: “lo que espero, y el tiempo lo dirá, que esta sea una buena noticia, no para mí, -ha señalado- sino para esta comunidad de fe a la que siempre he pertenecido y que ahora me recibe como obispo”. Hoy, a las 13:00 h. realizará una comparecencia pública ante los medios de comunicación, en la Casa de Espiritualidad de Begoña, que será ofrecida en directo a través de la web diocesana www.bizkeliza.org.

Desde el pasado 5 de diciembre de 2020, día en el que Mons. Mario Iceta tomó posesión en el arzobispado de Burgos, Mons. Segura ha ejercido como obispo auxiliar administrador diocesano para el periodo de “Sede Vacante”. El próximo 3 de julio, se convertirá en el séptimo obispo de Bilbao desde la creación de esta diócesis en el año 1950.


 

No hay comentarios: