Goazen 2024 Jarri bidean

miércoles, 4 de octubre de 2023

San Frantzisko

Urriaren 4an, San Frantzisko Jaia.

Liturgia lagungarriak euskeraz. Goratzarrea San Frantziskori.



                              Urriak, 4:  ASIS-KO SAN FRANTZISKO


SARRERA

   Gaur, Elizeak Asis-ko San Frantziskoren eguna ospatzen dau. Familia aberats bateko semea, bere ondasunak behartsuen artean banandu eta apaltasunaren eta pobretasunaren bidea aukeratu eban. Berak sortu eban Elizan frantziskotar praile eta mojen ordena, hamairugarren gizaldian. Eta, harrezkero, hainbat eta hainbat gizon eta emakumek jarraitu dabe harek hasitako bidea.

   "Zein gozo ta eder dan..."


DAMU-OTOITZA

   Senideok: benetako damutasunez eta apaltasun guztiaz, hurreratu gaitezan Jaungoiko Aitagana parkamen eske:

   Erruki, Jauna... Kristo, erruki... Erruki, Jauna.


HITZAREN LITURGIA


Ga 6, 14-18:

   San Paulok irakurgai honetan esango deuskuzan berbak egi bihurtu zituan Asis-ko San Frantziskok bere bizitzan. Entzun daigun arreta haundiz.


Erantzun-Salmoa: "Jauna, zure maitasuna..."


Mt 11, 25-30:   (785 or.)

   Jaungoikoak apalak maite ditu eta eurei agertzen deutsez bere ezkutuak. Prestau gaitezan Haren berbak entzuteko, zutunik, "Aleluia" abestuz.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

   Asis-ko San Frantzisko lagun dogula, hurreratu gaitezan uste osoz Jaungoiko Aitagana eta eskatu dagigun bere laguntza:

   - Elizaren alde: egunokaz mundu guztiko Gotzainek Erroman ospatzen diharduen sinodoan       edo batzarrean erlijioso bizitza barriztatzeko erabagi egokiak hartu dagiezan. ESKATU       DEIOGUN JAUNARI.

   - Mundu guztiko frantziskotarren alde, eta batez ere gure inguruan ditugun praile eta moja       prantziskotarren alde: Aita San Frantziskoren benetako seme-alabak eta jarraitzaileak izan       daitezala gaurko gizarte materialista honetan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   - Gu guztion alde, gure etxeko eta lagunen alde: inoiz ere  egon ez gaitezan lurreko            ondasunei lotuta eta daukaguna behartsuenekin alkarbanatzen jakin dagigun. ESKATU        DEIOGUN JAUNARI.

   Entzun, Aita ona, barru-barrutik egin deutsuguzan eskari honeek eta emoiguzu eskatu deutsuguna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN OTOITZA:  "Bakearen zerbitzari" (Asis-ko San Frantzisko)

     Jauna, egin gagizuz zure bakearen zerbitzari.
     Gorrotoa nagusi dan lekuan, guk maitasuna jarri dagigula,
     iraina nagusi dan lekuan, parkamena jarri dagigula,
     hasarrea nagusi dan lekuan, batasuna jarri dagigula,
     guzurra nagusi dan lekuan, egia jarri dagigula,
     zalantza nagusi dan lekuan, sinismena jarri dagigula,
     etsipena nagusi dan lekuan, itxaropena jarri dagigula,
     iluntasuna nagusi dan lekuan, argia jarri dagigula,
     tristura nagusi dan lekuan, poztasuna jarri dagigula.

     Gure jokabidea izan daitela, Jauna,
     ez gu poztuak izatea, guk besteak poztutea baino,
     ez gu onartuak izatea, guk besteak onartzea baino,
     ez gu maitatuak izatea, guk besteak maitatzea baino.

     Izan ere, Zeuk irakatsi deuskuzu,
     emotea dala, hartzaile izateko bide,
     norberen buruaz ahaztea dala, nork bere burua aurkitzeko bide;
     parkatzea dala, parkamena lortzeko bide;
     eta hiltea dala guretzat, betiko bizitzara berbizteko bide.


AZKEN AGURRA

   Meza Santua amaitu dogu. Goazen orain betiko lanetara. Eta San Frantziskoren antzera, izaki guztiak maitatuz eta eurak gaitik Jaungoikoa goratuz bizi gaitezala beti.

   "Eskerrik asko, Jauna..."


URRIAREN 4a

ASISKO SAN FRANTZISKO

I

Doinuak: FGD, 8-10

1.-AITA FRANTZISKO, ZEUGANA
gaude kantari jarriak,
bistan dituzun zauriok
zein diren miresgarriak,
Gurutziltzatuak zuri
maitasunez ezarriak.

2.-Erromes beti munduan
gauzen kateetatik aske,
ez bidezorro, ez diru,
pobreza harturik emazte,
bideetan bakea eta
ongia duzu albiste.

3.-Ez zaitugu arma zale,
bai gizon guztiz mantsoa,
anaia txikarra zara,
behartsuenen auzoa,
olibo gozoenaren
kima dakarren usoa.

4.-Penitentzian alaia,
urrikalmendu suharrez,
“Amor non amatur” hura
zenion oihuz, negarrez,
Gurutzetuaz jendea
ohartarazi beharrez.

5.-Eskerrak zuri, Frantzisko,
Kristoren antz horregatik;
hitzez, izkribuz, etsenpluz
eman diguzunagatik;
eta, Jaun Gorengoari
damaiozun aintzagatik.Amen.

(B. Gandiaga, Frantziskotar Gorazarreak, Arantzazu 2012)
 



No hay comentarios: