Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 30 de junio de 2019

Barnetasun Astea

Gutako batzuk aspalditik gozatzen ari garen altxorraren berri eman nahi dizuegu eskutitz honen bidez, zuek ere eskuratu ahal dezazuen. Zer da altxor hori? BARNETASUN ASTEA.  Aurreko urteetan bezala aurten ere antolatzeko asmoa dugu JOXE  ARREGIren laguntzarekin, euskaraz.
 

Ohikoak zaretenontzat, esan behar da beste urteetan baino beranduago jarri dugula  aste hau, lekua eta data egoki elkartzeko garaian arazotxo batzuk izan ditugulako.

Aurten URRIAREN 4 tik (ostiraletik)  10era (ostegunera) izango da.

Bada jendea, arazo ezberdinengatik,  aste osorako joaterik ez daukana eta asteburuko barnetasun-aldia egin nahiko lukeena.  Honela jarrita, asteburuan  egon nahi duenari, aukera ematen zaio eta besteek aste osoan jarraituko dute isiltasun eta kontenplazio giroan.

Ahalik eta jende gehienarengana iritsi nahi dugu aste honen berri ematerakoan. Horregatik, orri hau jasotzen duzun horrek kontenplazio egun hauetan parte hartu dezakeen inor ezagutzen baduzu, esaiozu, mesedez.

Barnetasun egun hauek, euskaraz,  urte batean aste osokoak eta hurrengoan asteburukoak, egiten ditugu.  2010ean Arantzazun egindako gogo-jardunetan hartu zen erabaki hau, urte batean astebetekoa eta hurrengoan asteburukoa egitea, alegia.

Beste talde bat badago Joxerekin gaztelaniaz egiten duena, (Ekainak 21-23) Gure borondatea euskaraz egiten jarraitzea da eta  horretarako taldea berriztatzearen beharra ikusten dugu.

    • Lekua:  Irunen, Egiluze izeneko Gogoeta-etxean.
    • Pertsonako kostua, Matrikula:  50€ aste osokoa, 30€ asteburukoa +
    •                                  Ostatua: 43 € eguneko.
    • Isiltasunari garrantzia handia ematen zaio; otorduak ere isilik egiten dira

Egunean zehar  meditazio-hitzaldiez gain otoitzaldiak ere egiten dira,  tradizio espiritual ezberdinetako irakurketak eta poesiak hausnarketarako jarraituz

Arratsalde-ilunabarrean, afal aurretik, ordu eta erdi inguruko batzarra egiten da, bakoitzak egunean zehar bizi izandakoa partekatzeko, zalantzak argitzeko, elkarrizketarako,  musika, isiltasuna eta poemak lagun.


Informazio hau baliagarria izango zaizulakoan, hemendik luzatzen dizugu gonbidapena,  asteburua nahiz aste osoa,  barnera begira eta lasai,  giro onean pasatzera.  

Jaso ezazu agur bero bat     
                                                  Arantzazu eta Joxean

Joxan Agirretxe: jagirretxe@gmail.com           tel. 615 721 784  
Arantzazu Ormazabal: mantxin@gmail.com       tel. 695 700 124             

No hay comentarios: