Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 2 de junio de 2019

Errogatibak: Arratiako ondare kultural inmateriala

Errogatibea Bretainian, Frantziar estatua
Este artículo ha sido publicado en la revista arratiana Begitu. Por problemas de espacio ha sido recortado. Aquí la versión original y completa.



Aurten be badatoz. Bagilaren edo ekainaren 15ean. Zapatua. Arratiako herri guztietako, alderdi ezberdinetako, izaera diferenteko 400 arratiar baino gehiago batuko da Urkiolan. Kirol zaleak oinez Zeanuritik, Dimatik, Igorre edo Arteatik. Autobusak herriz herri izena emon dauan jendea batzen. Gazte batzuk bizikletaz. Familia kopuru handi bat kotxez. Urkiolan batzeko goizeko 11etan.


         Aurten Joseba Segura Etxezarraga gotzain laguntzaile barria izango da meza buru. Bere aitita-amamak arratiarrak izanik etxeko sentiduko da. Eguna prestatzen Aretzako parrokia, jubilatuak, etab.


         Arratiako errogatibak aintzat hartu eta laguntzeko orduan egon da eztabaidarik gure herrietan. Egon dira lagun batzuk mankomunitatean iso esan ostean, udal mailan arre esan dabenak. 




         Aurten bada datu barri bat.   Bitoriko Legebiltzarrean onartu ei dabe Kultura Ondare inmateriala be jasoteko lege bat, alderdi gehienak aintzat hartu dabena. Arratiako alderdi nagusiak be bai.


         Gertakari edo agerpen zehatz bat zerrenda honetan sartu behar dan unean etorri daiteke eztabaida. Holakoetan ona izaten da mundu zabalera begiratzea.        
  

         UNESCOren irizpideak jarraituz, munduan zehar emoten diren beste errogatiba eta erromeriekin batera, kultur ondare inmaterialaren adibide argia litzateke hau. Japonian, Korean, Kroazian… munduko hamaika lekutan gu baino biziago eta bizkorrago ibili dira eta euren herrietako adierazpenok, errogatiba zein erromeria, jagon eta zaindu beharrezko ondare zerrendan dagoz. Bai. Horren zerrenda be badauka UNESCOk eginda, txukun eta garbi. Danon eskura. Klik batzuk emon eta etxean irakurri eta gozatzeko moduan.


         Errogatiban Urkiolara doazenak ez ete dira herritarrak? Bigarren mailako herritarrak ete dira? Zergak ordaintzeko baino ez herritarrak?


          Etorriko da kanpokoa eta aterako etxekoa. Holan esan eutsen behin Zeanuriko Ernestok bere baserritik joan gura ez eben gonbidatuei. Arrazoi nahiko berba gitxitan.


          Ezin amaitu gogoetatxo hau eskertu eta zoriondu barik, konplejuak uxatuz eta gurearen harrotasunaz beterik, kanpokoa baztertu barik, gurea bizirik mantentzen daben lagun asko eta asko: dantzari, bertsolari, txistulari, koru, organo jole, kultura animatzaile… eta abar luze bat. Gure ondarea jaso eta jagon eta zaindu egiten dabelako. 


           Arratian, etxean arrotz? Inoiz be ez. Kanpotik datorrenari, Santutxutik zein Saharatik, gurea harrotasunaz opatuz.



                 Jose Mari Kortazar


No hay comentarios: