miércoles, 17 de abril de 2019

Ez izan bildurrik! Egin kasu Jainkoari


Ez izan bildurrik! Egin kasu Jainkoari.

ALKARTE PENITENTZIA garizuman



Sarrera

Gaur, … santu honetan, Parkamenaren sakramentua ospatzeko alkartu gara. Barru-barrutik bihotz-barritzen gaituan Jainkoaren doaiezko graziaren eskeintza onartzera etorri gara. Gure erruekaz kontuan jausi, gure insolidario izateaz eta gure munduko egoera larriaz ez jabetzeaz kontzientzia hartu,  gure norberekeriaz ohartu, gure tristuraz kontuan jausi eta gure arteko haserreekin jabetu.
Izan gaitezan apalak eta zabalak egira, justiziara, maitasunera..., Jainkoarengana bihurtu gaitezan.

Jainko-herri lez, sentidu gaitezan herri barriztatua, indar-barritua... mundu barri bat eraikitzeko gertu dagoan Jainko-herria.
Eta Jesusen izenean alkartzen gareanean Bera gure artean dagoala jakiteak emoten deuskun poztasunaz, emon daiogun hasiera ospakizun honi abesti batez.

Abestia: ZABALDU EGIZUZ....

Abadea

. Aitaren...
. Jesukristo...

Otoitza

Jaungoiko Jauna, gure Aita, hemen gagoz zure aurrean,
geure burua pekatari lez autortu eta zure errukia eskatzeko.
Bialdu eiguzu Espiritu Santua, berak lagundu deigun
zure maitasunaren eskakizunak ulertzen;
Elizan eta bizitzan dogun pekatuaz hobeto jabetu gaitezan;
benetan bihozbarritu eta Zeuk gura dozun lez,
zure Erreinuaren testigu izan gaitezan mundu honetan.
Alkarren alde egiten dogun otoitz hau,
zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez zuzentzen deutsugu. Amen.


I. Ez izan bildurrik!

Ebanjelioko pasartea: Lk 12, 22-31

Ondoren bere ikasleei esan eutsen Jesusek: «Horregatik dinotsuet: Ez kezkatu bizitzeko zer jango, edota gorputza zerez jantziko. Izan ere, bizia janaria baino gehiago da, eta gorputza jantzia baino gehiago. Begira beleei: ez dabe ereiten, ez uztarik batzen; ez dabe bihitegirik, ez mandiorik; hala ere, Jainkoak janaritzen ditu. Zenbat gehiago ez ete dozue balio zuek hegaztiek baino! Asko arduratu arren, zuetako nork luza leike bizitza apurtxo bat ere? Beraz, gauzarik txikiena ere ezin badozue, zertan kezkatu gainerakoaz? Begira zelan hazten diren loreak: ez dira lanean penatzen, ez dabe iruten; baina, egia esan, Salomon bera ere, bere ospe guztian, ez zen janzten euretariko baten pare. Beraz, gaur belardian dagoen eta bihar sutan erreko dan belarra Jainkoak horrela janzten badau, zenbat gehiago ez ete zaitue jantziko zuek, sinesmen gitxikook?
«Zuek ez ibili larri jan-edanaren bila. Fedegabeak arduratzen dira horrekaz; baina zuen Aitak badaki horren beharra dozuena. Ardura zaiteze, ostera, Jainkoaren erregetzaz, eta beste hori gehigarritzat emongo deutsue Jainkoak.

Gogoeta

Bildurra da munduari eragiten deutson indarrik handienetako bat. Bildurra geroari, norberaren sufrimenduari, gureenari, ziurgabetasun ekonomikoari, porrotari, bakardadeari, heriotzari. Indar asko galtzen dogu horretatik blindatzen eta babesten, errealitatean geure bizitza kontrolatzeko eta sufrimendua eta heriotza saihesteko ahalbiderik bageunko lez.

Bildurrak harresiak altxatzen ditu, errugabeak hilazoten, gerrak antolatzen. Bildurrak aldendu egiten gaitu ezberdinagandik, ezezagunagandik eta harrera ona eta solidaritatea … galazo egiten deuskuz. Bildurrak urrundu egiten gaitu desio dogun senidetasunetik. Are eragotzi egiten deusku geure burua maite dogunari emotea, oparitzen jakun bizitzaz gozatzea. Eta zenbat eta gauza gehiago dogun, bildur gehiago sentitzen dogu.

Ebanjelioak sarritan animatzen gaitu bildurrik ez izatera: haurra jaiotzean artzainei esanean, Jainkoaren maitasun amaigabearen agintzarian, maisuaren heriotzaren ondoren apostoluen ulertu ezinean … Jesusek behin eta berriro esaten deusku: ez bildurtu, ez izan bildur. Jainkoaren presentziak eta maitasunak liberatu egiten gaitu bildurretik. Hori ez da munduari lelo baten moduan begiratzea: ez dauz ukatzen gatxa, gaixoa eta sufrimendua. Konfiantza eukitzera gonbidatzen gaitu, geure bildur guztiak Jainkoaren eskuetan iztera, Jainkoak babesa emoten deusku, penak eta guzti.

Ondo legoke geure bizitza sinpleagoa egitea, egunerokoa bizitzea eta konfiantza eukitzea. Joan XXIII.ak esaten deuskun bezala: “Gaurkoz bakarrik ez dot bildurrik izango. Era berezian ez dot bildurrik izango ederra danaz gozatzeko eta ontasunean sinistuteko”.

Ezaugarria

a.- Diapositiba ilun baltz euki badogu, orain argia ipini, edo umetxoaren aurpegi hau agertu bedi.



Edo b. Kandelak biztu, ordura arte amatata egon direnak.

Abestia:

Zure aurpegi bila gabiltza gu Jauna


II: Egin kasu Jainkoari

Ebanjelioko pasartea: Mt 26,36-46

Jesus bere ikasleekin Getsemani zeritzan landa batera iritsi zan, eta esan eutsen: «Zagoze hemen, ni hara otoitz egitera noan bitartean».
Pedro eta Zebedeoren bi semeak eroan zituen beragaz. Tristura eta larria sentitzen hasi zan, eta esan eutsen: «Hiltzeko zorian nago tristuraz. Gelditu hemen eta zagoze erne nigaz batera».
Eta aurreraxeago joanik, ahuspez erori zan eta otoitz egin eban, esanez: «Ene Aita, ahal bada, urrun eizu niregandik edari samin hau. Hala ere, egin bedi zuk nahi lez, ez nik gura bezala».
Ikasleengana joan eta lotan aurkitu zituen. Pedrori esan eutson: «Beraz, ordubete ere ezin izan zarie nigaz erne egon? Zagoze erne eta egizue otoitz, tentaldian ez jausteko: gogoz kartsu izan arren, ahula da-ta gizakia».
Bigarren aldiz aldendu eta otoitz egin eban, esanez: «Ene Aita, edari samin hau derrigorrez edan behar badot, egin bedi zure nahia».
Eta berriro itzulirik, lo aurkitu zituen, begiak astun eukezen-eta. Hareek itzirik, barriz ere aldendu eta hirugarren aldiz otoitz egin eban, lehengo hitzak barriro esanez. Ondoren, ikasleengana joan eta esan eutsen: «Egin lo eta hartu atseden! Hara, gainean da ordua, Gizonaren Semea pekatarien eskuetara emona izateko. Jaiki, goazen, hemen da salduko nauena!»

Gogoeta

Konfiantzaz, itxaropenez eta maitasunez Aitaren nahia egitera irekia bizi naz?. Obedientzia eta libertatea.  Kontraesan dirudien zerbait: libreki hautatu Jesusi jarraitzen deutson obedientzia.

Joan eta etorri gabiltza, eta eguneroko presek aldendu egiten gaitue bihotzetik, eta badirudi gure fedea airerik gabe gelditzen dela. Joan eta joan urrutiratzen eta distraitzen gara, eta astirik barik ixten eguneroko bizitzak eta suertatzen jakuzan aldiek. Baina egunerokoaren menpe jausten ez bagara, behin eta barriz Kristoren bila itzultzen bagara, gitxi bada ere Jainkoaren Hitzarengana hurbiltzen bagara, Hitz horrek bihotza suspertzen deusku.

Horixe dogu intuizio sakona: Jainkoagandik urruntzen bagara ere, bera zain dogula. Intuizio horretan aurkitu daikegu Jainkoaren maitasuna, etengabea,  iraunkorra. Presentzia hori ez jaku emoten ziurtasun gisa, geure buruarekiko gatazka moduan baino.. Etxetik joandako semearen antzera, geure joan-etorri eta kontraesanetan horixe egin daikegu: apaltasunaz eskertu eta txiki sentitu Aitak semea aurkitzean dauen pozagaitik.

Behin eta barriz dator gugana, gure zain sentitzen dogu, eta isiltasunean haren presentzia sumatzen dogu. Betiko konfiantza horren aurrean, etxetik joandako semeon bihotzak Kristoren nahia egin nahi leuke, behin eta barriro ahalegindu eskatzen jakun gauza bakarra egiten: maitatzen. Aitari obeditzea askatasun helduaren ezaugarria danez, Ebanjelioko hitzei obeditzen giza betetasuna lortzeko modurik onena dan lez.
 “Bai” esan nahi izan, jarriko dogula geure borondatea, prest gagozela, jakinik Bera dela gure harkaitza. Libreki hautatu obeditzea, Kristok eskaintzen deuskun bidearen bila ibiliz: apaltasun eta emonak bizitzearen bidearen bila. Obeditu, geure ahulezia ezagutuz, baina jakinez ez zalantzek ez isiltasunak ez dabela gugandik onartzen gaituen Espiritua aldentzen.
Zeri egiten deutsat kasu? Diruari, zer esaten dabenari? Arrakasta eta izan ona eukiteari?

Ezaugarria

a.- Diapositiba hau jarri daiteke: 




b.- Bestela euki zabalik hasieran: egunkari bat, aurrezki libreta bat, irrati bat eta biblia. Danak sarratu, kendu irratia, geratu bedi bakarrik zabalik ebanjelioa.

Abestia: Zuk emon Jauna arnas barri

Eskuak ezartzea eta absoluzioa

 Eskua ezartzeaz eta absoluzioaz, Jainko bera da, pertsonalki, guri bere parkamenezko ikutua egiten deuskuna. Apaltasunez eta pozez beterik urreratu gaitezan abadearengana. Bakoitzak bere damutasuna azaltzen dauan esaldi bat esan dagiala: Jauna, parkatu nire solidaritza-eza, munduko arazoen aurrean, munduko gose eta ezbeharren aurrean ezer gutxi egitea, nire bakearen aurkako ekintzak... edo baita beste honelango esaldiren bat ere:  "Parkatu, Jauna, nire hutsak" "Damututa nago"  edo norberak agertu nahi daben pekaturen bat.

Abestia: Damu dot, Jauna.                                      

Bakea alkarri emotea

Jainkoarengandik hartu dogun bake hori eskeini daiegun gure anai-arreba guztiei.

-                     Jaunaren bakea beti zuekin..........
-                     Emoiozue bakea alkarri.

Abestia:  Maitasuna....(Estrofa biak)

Gure Aita

Abadeak

Penitentziarako ideiak.
Aste Santurako elizkizun ordutegiak.


Azken agurra

Une honetan eskerronez beterik daukagu gure bihotza. Jainkoak deuskun maitasuna ikusi dogu barriro. Maitasun horri erantzunik ederrena, parkatu deuskun Jainkoari eskerrak emoteko erarik onena, bere nahia egiteko gure prestutasuna adieraziaz izango da. Hau da: Ez izan bildurrik, jarri gure konfiantza Jainkoagan. Egin kasu Jainkoari, sakondu ebanjelioan, itxi alde batera beste sasi jainkoak!
Eskerrak bihotzetik, Aita Jaungoikoa.

Abadeak

+ Jaunak parkatu ditu zuen pekatuak. Zoaze Jaunaren bakean.

Abestia: Eskerrik asko Jauna               



                 
                           

No hay comentarios: