Zeanuriko kanpaiak

miércoles, 3 de abril de 2019

Caritas Arratiaren kanpaina asteburu honetan: Tus decisiones lo cambian todo



Kanpaina honetan egunero hartzen ditugun eta beste pertsonengan eragina daben erabakien inguruan pentsatu eta otoitz egitera gonbidatu nahi zaitue Caritasek.
 
Oraingo honetan, Caritasen izenean planteatzen daben leloa hauxe da: “Aldaera zeure arabera. Tus decisiones lo cambian todo”; horren bidez, une batez lasai egon eta hausnarketa egitea proponiduten dau.

Gure erabakiek Jainkoaren Erreinuaren eraikuntzan laguntzen ete daben jakin nahi dogu; pobrezia eta desberdintasun egoeren oinarriak aldatzera bideratuta dagozen; edo gertuko zein urruneko pertsonen bizimoduan eragiten daben.

Kanpainaren irudiak edo kartelak erakutsi nahi deusku, sinbolikoki, kafe bat hartzea bezain ekintza txikiak eragina daukala beste pertsona batzuen lan eta gizarte eskubideetan, ingurumenean, eta abar; eta kontsumitzen dogun edozein produkturen atzean dagozen bizitzekin zuzenean lotzen gaitu.

Kontsumitzea da sistema produktiboaren eta sistema ekonomikoaren beste kate-maila bat, eta eraldatzeko tresna bihurtu daiteke guk burutzen dogun kontsumo ereduaren arabera. Kontsumo arduratsuak eragin handia dauka. Adibidez, ea ingurumena errespetatzen dauen eta guztien etxea zaintzen. Kontsumo kritiko eta hausnartua ekintza egokia da: austeritatea eta apaltasuna txertatzen dauz gure bizimoduan, eta adiskidetu egiten gaitu geure anai-arrebekin eta naturarekin batera.

Garizuman, bertako austeridadeak, otoitzaren indarraz,  limosna bihurtu behar dogu. Eta praktika egokiak hartzen badoguz (bidezko merkataritza edota kontsumo austeroa) mantendu daiguzan urte guztian zehar!



En esta campaña os invitamos a pensar y a rezar sobre las decisiones que cada día tomamos y que influyen en la vida de otras personas.
El lema que en esta ocasión planteamos desde Cáritas es: “Tus decisiones lo cambian todo” y propone un momento de reflexión, un instante para pararnos y recapacitar.
Nos preguntamos si nuestras decisiones colaboran en la construcción del Reino de Dios, si están orientadas a transformar las causas de la pobreza y la desigualdad, o si influyen en la vida de otras personas cercanas o lejanas.
La imagen de la campaña, de forma simbólica, nos muestra que un hecho tan cotidiano como puede ser tomar un café, produce impacto en los derechos laborales, sociales y medioambientales de otras personas y nos pone en relación con las vidas que hay detrás de cualquier producto o servicio que consumimos.
La acción de consumir es un eslabón más del sistema productivo y del sistema económico y puede convertirse en una herramienta de transformación dependiendo del modelo de consumo que practiquemos. El consumo responsable responde a un modelo productivo y económico que se pone al servicio de las personas, que respeta el medio ambiente y cuida de la casa común. Un consumo crítico, meditado es una acción que incorpora la austeridad y humildad en nuestra forma de vivir y nos reconcilia con nuestros hermanos y hermanas y con la naturaleza.

No hay comentarios: