Erramu domekea: Xabier Lete & Lazkao Txiki

lunes, 7 de mayo de 2018

Bedia: domekako sendotzak



Maiatzaren 6an 10 lagunek hartu dabe sendotzako sakramentua Bedian, sei Bediakoak bertakoak eta lau Igorrekoak.

Urteetan prestetan ibili  eta gero, ibilbidearen mugara heldu dira hamar lagunok. Bidean hainbat esperientzia bizi izan dabez: prestakuntza saioak, barrura begirakoak, udako egonaldiak Picos de Europan, Asisen eta aurten Taizen. Hasieran gehiago izan ziran, baina bidean aurrera egin ahala erabagiak hartu behar izan dabez eta batzuk erretiretan joan dira.

Bediako eleizkizunean beste herri batzutako gazteak be egon ziran, batzarretan eta urteeretan alkarregaz ibilitakoak, Berriz, Durango, Arrigorriagakoak kasurako.

Don Mario Iceta gotzainak emon eban mezea, herriko parroko Mikel egaz batera. Ospakizun ederra izan zan, bai sakramentua hartu eben gazteentzat bai herriko jentearentzat.

Aurrera begira gazteok konpromisoa hartu dabe gizarte eta fede arloan euren sinismena gauzatzeko.

Zorionak!

Igone

No hay comentarios: