Gabon zorion, zorion gabon!

lunes, 28 de mayo de 2018

Zeanuri: arboleak emon dau frututan!

Domekan Zeanurin hamar neska-mutilek lehen jaunartzea ospatu eben famili mezatan. Fedearen arbolea lorez eta frutuz bete zan. Zorionak eurei eta familiei! Eskerrik asko korukoei, organisteari, kitarra joleei... Hona gogoetatxo bat eukaristiari buruzkoa:



“Konpromisoa hartzea gure borondate ona eta gure indarrak biziaren mesedetan jartzea da”. Aita Santuak mezu horrekin adorea emon gura deusku, eta horixe da hain zuzen Caritasek ikasturte honetan zabaldu nahi izan dogun gaia “Zure ahalegina denon atsegina”.

         Krisialdian bizi dan gizarte honetan eukaristia ospatzeak kontzientzia hartzera eragin behar gaitu. Eukaristia bideratua dago  anai-arreba pobreakaz arduratsu jokatzera. Eukaristia Kristogaz bat egitea danez, Kristok dinosku: gose nintzan eta jaten emon zeunstan, eta ez bakarrik erritoetaz arduraztera, ohitura sozialaz arduratzera.

         Ez da zuzena igandero, urte osoan, Jesusen Ebanjelioa entzutea, haren deiaren aurrean erreakzionatu gabe. Ezin eskatu Aitari «geure eguneroko ogia», lortzeko gatx daukienak kontuan hartu barik. Ezin bizi alkartasunik Jesusekin, lagun hurkoarekin eskuzabalago eta solidarioago bihurtu barik. Ezin emon bakea alkarri, krisiaren aurrean bakartiago eta babesik gabeago dagozanei eskua luzatu barik.

         Laguntza eder bi ditugu: gaur Caritaseko jardunaldia, eta bagilaren 16an, zapatuan errogatibea Urkiolara: Jaunari kanta, ona da-ta!

Zelan kantatu Jainkoari senidegaz ahaztuta?

Jaunari kantatzeak senidegaz batzen gaitu, solidario izateko indarra emoten deusku!


No hay comentarios: