miércoles, 30 de mayo de 2018

Nire ahalegina, denon atsegina Caritas Arratiaren kanpaina asteburu honetan

“Konpromisoa hartzea gure borondate ona eta gure indarrak biziaren mesedetan jartzea da”. Aita Santuak mezu horrekin adorea eman nahi digu, eta horixe da hain zuzen Caritasek ikasturte honetan hedatu nahi izan dugun gaia “Zure ahalegina denon atsegina”.
“Comprometerse quiere decir poner nuestra buena voluntad y nuestras fuerzas para mejorar la vida”. Este mensaje con el que nos anima el Papa Francisco subraya el lema que durante este curso desde Cáritas hemos querido divulgar “Tu compromiso mejora el mundo”.



Indarra jartzen dugu gutako bakoitzak behartsuenen aldeko apustu bateratua bultzatu dezan: Konpromisoa daukagulako NAIZ: [“Eskutik ALKAR harturik”]. Jarduera solidario horrek komunitate bihurtzen gaitu, eta aldi berean, pertsona bakoitzari hazten laguntzen dio samurtasunetik, hurbiltasunetik eta begirada gozotik, horrela kolorea emanez gure bizitzako eremu guztiei.

Jakitun gara hitzezko maitasuna bakarrik ez dela nahikoa, obrekin egin behar dugu. Horrek modu konprometituan bizitzera animatzen gaitu eta sufritzen dutenak gure komunitatearen erdigunean jartzeko gonbita egiten digu.

Horregatik, hausnarketa errazteko eta intuizio horiek martxan jartzeko zenbait pista jaso ditugu, eta galderari erantzun posibleak eman dizkiogu. Eta nik, zer egin dezaket? Nire auzoko errealitatera, nire herrikora, adi egon naiteke, pertsona batek behar duenean egoera horretara hurbilduta. Nire denbora, nire ondasunak, nire jakintza partekatu ditzaket, eta neure burua kokatu ahal dut, bidegabekeria sortzen den egoeretan ahotsa emanez.

Horrela, Bizkaiko gure elizaren konpromiso karitatetsua zehazten ari gara, nuklear bihurtuz komunitatearen bizitzan.
Egon gaitezen sendo eta alai gure apustuan, gure bizitza sinestunari azentu solidarioa emanez, partekatzen dugun fedea elkarrekin iragarriz eta ospatuz.

EGIN ETA EKIN:

KONPROMISOZ BIZI:
  • Nire auzo eta herriaren errealitateaz arduratu, lanean, nire seme-alaben ikastetxean, komunitatean, parrokian, auzoan edota herrian inplikatu, gizarte proiekturen batekin edo herritar ekimenekin kolaboratu, elkarbizitza hobetzeko eta sufritzen ari diren pertsonenganako  gertutasuna eta babesa sustatu.
PERTSONAK ARDATZ HARTUKO DITUEN GIZARTE-EREDU BAT SUSTATZEA, BOTEREAREN ETA DIRUAREN GAINETIK:
  • Beharrezkoa dena soilik erosi eta kontsumitu eta nire ondasunak, dirua, denbora eta jakintza partekatu, beste batzuen bizitza hobetzen saiatzeko.

GIZA ESKUBIDEAK URRATZEN DITUZTEN EGOERAK SALATU:
  • Eskubideen urraketak salatzen dituzten ekintzetan parte hartu eta egoera horien berri eman nire eskura dauden baliabideak erabiliz (sare sozialak, komunikazio pertsonala…). 

  • “Comprometerse quiere decir poner nuestra buena voluntad y nuestras fuerzas para mejorar la vida”. Este mensaje con el que nos anima el Papa Francisco subraya el lema que durante este curso desde Cáritas hemos querido divulgar “Tu compromiso mejora el mundo”.

    Hacemos fuerza en la necesidad de que cada una de nosotras, cada uno de nosotros, impulse esta necesaria apuesta conjunta por los más pobres: SOY porque nos comprometemos. Esta actividad solidaria nos hace más comunidad, y a la vez, a cada persona nos ayuda a crecer desde la ternura, la cercanía y la mirada delicada, dando así color de evangelio a todos los ámbitos de nuestra vida.

    Nos hace conscientes de que no basta amar solo de palabra, sino que debemos de hacerlo con obras, anima a vivir de forma comprometida e invita a poner a las personas que sufren en el centro de nuestra comunidad.

    Apuntamos, por eso, algunas pistas que facilitan la reflexión y la puesta en práctica de estas intuiciones, dando posibles respuestas a la pregunta. ¿Y yo, qué puedo hacer? Puedo estar atento a la realidad de mi barrio, de mi pueblo, acercándome a aquellas situaciones donde alguna persona lo necesite. Puedo compartir mi tiempo, mis bienes, mi saber y puedo posicionarme, poniendo voz a situaciones en las que se produzca injusticia.

    Vamos concretando de esta forma el compromiso caritativo de nuestra iglesia de Bizkaia, haciéndola nuclear en la vida de la comunidad.

    Mantengámonos firmes y alegres en nuestra apuesta, dando acento solidario a nuestra vida creyente, anunciando y celebrando juntos la fe que compartimos.

    NO AMEMOS DE PALABRA, SINO CON OBRAS:

     VIVIENDO DE FORMA COMPROMETIDA:

  • Interesándome por la realidad de mi barrio y mi ciudad, participando en el centro educativo, en mi comunidad y en mi parroquia; colaborando en algún proyecto social; acogiendo y apoyando a las personas que sufren…
PROMOVIENDO UNA SOCIEDAD QUE PONGA A LAS PERSONAS EN EL CENTRO, POR ENCIMA DEL PODER Y DEL DINERO:
  • Comprando y consumiendo solo lo necesario; compartiendo mis bienes, mi dinero, mi tiempo y mi saber para mejorar la vida de otras personas…
DENUNCIANDO LA VULNERACIÓN DE DERECHOS:
  • Participando en acciones donde se denuncie la vulneración de Derechos; difundiendo estas situaciones (redes sociales, comunicación personal…).
Publicar un comentario