Gabon zorion, zorion gabon!

jueves, 24 de mayo de 2018

Otras primeras comuniones son posibles

Esta es una historia verdadera. Sucedió en un pueblo muy cercano al nuestro: Mungia. Sus protagonistas son Mónica y sus aitas, unas personas muy normales. Como nosotros. Leed, leed...


Monikaren istorioa


Monika deitzen dan ume baten istorioa da hau. Ume honek Lehen Jaunartzea egin behar eban, eta bere gurasoek hau ondo ulertzea gura eben.

Zelan umeak sarritan, opariak baino ez daukiezan buruan, gurasook ez eben gura euren umeak horretan baino ez pentsetan egotea. Horregaitik, parrokiara joan eta abadeagaz egin eben berba. Abadeak esan eutsen, Monicak hartuko eban oparirik ederrena... JESUS zala.

Horregaitik, hain opari ederra hartzerakoan, ume batek ikasi behar dauena hauxe da: eskerrak emoten. Eta eskerrak emoteko erarik bikainena, zeozer behar dauan ume pobre bati zeozer oparitzea da.
Munduan beharrizanean dagoan ume asko dago. Zergaitik ez egin opari bat euretariko bati?



Gurasoek hau guzti hau kontau eutsoen Monicari. Monicak, hasieran, ez zekian zer pentsa, baina gero, hausnartuz hausnartuz, astiro astiro, munduan dagozen ume pobre guztiak izan ebazan gogoan... eta bihotzean. Berak Jesus hartuko ebanez, ume pobreen alde zeozer egitea pentsau eban. Gurasoekaz batera, hauxe pentsau eta erabaki eban: lehen jaunartzera etorriko zirenei, dirua eskatuko eutsien hirugarren munduko ume bati laguntzeko. Gurasoek lagundu eutsoen eskutitz bat idazten Lehen Jaunartzera etorriko ziren guztiei bialtzeko.

Eta esan eta egin. Etorri zan Lehen Jaunartzearen eguna eta Monica ez zan zuriz jantzita etorri, ez horixe. Jantzi polit batez etorren, gurasoek erosi eutsoen, hurrengo domekatan ere erabilteko jantzi dotore ederra. Meza ostean, familia guztia alkarrekin joan zan eguna ospatzera, bazkaltzera, eta hirugarren munduko umeari laguntzeko dirua emon eutsoen Monicari, berak eskatutakoa betez.

Eskutitz bat bialdu eben, zein umeri lagunduko eutsoen jakiteko: Indiako neskatila bat da, eta orain badauka zer jan eskolara joaten danean. Atara dauan diruagaz, urte beterako izango dau. Gero, bere dirutxuagaz eta gurasoen laguntzagaz, ume hareri laguntzen jarraituko dautso. Neskatila haren argazki bat badauka, eta neskatila harek zer jan eta eskolara joateko aukerea.

Monika oso pozik dago. Gurasoen laguntzagaz, Jesus hartu dauenean, opariak hartzen baino, opariak emoten ikasi dau-eta. Berak ez dau ezer behar, berak oparirik onena dauka-eta: Jesus.

Ziur nago, historia hau entzuterakoan, beste ume batzuk ere, antzeko zeozer egitera animatuko direla. Eta Jesus oso pozik jarriko da parrokiko umeekin.


 





No hay comentarios: