Gabon kantak 3/4 Horra Mari Domingi

viernes, 26 de enero de 2018

Zeanuriko ermitak Liburu aurkezpena



Otsailak 5, astelehena, 12:00

Santa Ageda ermitan

12:00 Mezea

Ondoren ermita barriztatze lanen bedeinkazioa

“Zeanuriko ermitak” liburuaren aurkezpena



Liburuaren sarrera: Ander Manterola

62 orrialde, 21 argazki koloreetan, 5 €

Gorde zure alea agortu aurretik!






El lunes 5 de febrero, fiesta de Santa Águeda, se presenta en su ermita de Zeanuri el libro “Zeanuriko ermitak”.



La anteiglesia de Zeanuri conserva en la actualidad 19 edificios religiosos entre ermitas, iglesias y parroquias. Fotos de todos y cada uno de ellos, más detalles curiosos y poemas sobre las ermitas, se recogen en esta cuidada edición.



La elección de San Águeda no es casualidad,  es la primera fiesta de la religiosidad popular en torno a las ermitas que se celebra en este pueblo, dando inicio a un auténtico “maratón” de celebraciones religiosas, que culminará con la fiesta de Santa Lucia en su ermita, allá por diciembre.



Tanto el vecino de Zeanuri como el turista interesado podrán adquirir una visión de conjunto de esta parte del patrimonio cultural de Arratia, en la mayor parte perfectamente conservados gracias al apoyo de los vecinos y feligreses.



El libro Zeanuriko ermitak se edita con un prólogo a cargo del sacerdote Ander Manterola. Incluye a lo largo de 62 páginas, 21  fotos a todo color sobre el patrimonio religioso de Zeanuri, con una gran cantidad de datos curiosos y anécdotas sobre las ermitas. No es un libro para los especialistas, más bien un intento de difusión del valor secular de estos singulares edificios.



Incluye también un mapa del recorrido de las ermitas de Zeanuri, marchar montañera pionera en Bizkaia, recogiendo su valor natural, paisajístico y patrimonio.



El libro está publicado por la Parroquia Andra Mari de Zeanuri con la colaboración del Ayuntamiento de Zeanuri y el club de montaña Joko-Alai Mendi Taldea.



Se podrá adquirir por cinco euros en el ayuntamiento, la parroquia o en los bares del municipio colaboradores de la iniciativa.



La presentación tendrá lugar el lunes 5 de febrero, fiesta de Santa Águeda, en las faldas del monte Gorbeia. La misa será a las 12:00, para seguir con la bendición de los arreglos realizados en la ermita y terminar con la presentación de este libro.



Más info: www.arratia.tk y www.zeanuri.eus

Otsailak 5, astelehena, 12:00

Santa Ageda ermitan
12:00 Mezea

Ondoren ermita barriztatze lanen bedeinkazioa

“Zeanuriko ermitak” liburuaren aurkezpena
Liburuaren sarrera: Ander Manterola

62 orrialde, 21 argazki koloreetan, 5 €

Gorde zure alea agortu aurretik!



Santa Ageda da Zeanuriztarrak ospatzen daben ermiten jaietan lehena, eta horregaitik, hain zuzen be, bere jai egunean, otsailak 5, meza ostean aurkeztuko dogu Zeanuriko ermitak izeneko liburua.


Sakeleko neurriko liburua argitaratu da apropos, mendizalean zein turistak motxilan edo sakelean eroateko modukoa. Publiko zabalari eskeinia.

Holakoetan arazo larria izaten da zer ipini eta zer ez testuan. Aurrekontuaren arabera, aukerea egin behar, eta hori beti da mingarria. Holako hiru liburu egiteko beste be baegoan, eta ezinezkoa dana sartzea esku liburu erabil errez bat egitekotan. Hori bai, argazkiei dagokiela, ermita, eliza eta parrokia guzti-guztiak agertzen dira koloreetako argazki eder apaingarriz hornituta.
                             
Behar handia egin arren, beti agertu leikez errakuntzak edota datu ez artezak. Hau lehen bertsio bat baino ez da, geroxeago osatu eta zuzendu daitekeena.

Talde lan handia egon bada be, eskerrak emon behar Ander Manterola abade jaunari sarreragaitik, Jon Urutxurturi bere argazki bildumea erabilteko erreztasun guztiak emotearren, eta Jone Ozerinjauregi eta Aitor Erdoziari euskerea zuzentzen jarri daben aparteko arrategaitik.

Zeanuriko Andra Mari Parrokiak argitaratu badau be, ezin itxi aipatu barik, bere Pastoral Batzordeak proiektuari emondako oneritxia eta laguntasuna hasiera hasieratik, Zeanuriko Udalari bere laguntza ekonomikoagaitik eta Joko-Alai mendi taldeari urteotan Zeanuriko mendi martxa bizirik eustearren.


ERMITEA

Urtean behin ermitako jaiak alkartu egiten gaitu auzunean bizi garan guztiok. Alkartu eta alaitu. Egun horretan jentez beteten da ermita barrua, argi guztiak biztuten dira, loraz horniduten dogu aldarea eta kantuz ospatzen dogu geure kristau sinismena.

Meza ostean barauskarria hartzen dogu gure arteko hartu-emonak gozotzeko, eta gero, jaiegun honi jagokozan dantzak eta jolasak egiten dira.

Ermitea dogu hurren dogun eleizea, gure aurrekoak antxina eregia eta auzunea osotzen dogun etxe guztion artean zaindu eta konpontzen doguna. Ezer bada auzunearena, ermitea da; bere izena daroa.

Ermitea da auzunearen bihotza.

Ander Manterola
(Zeanuriko ermitak liburutik hartutako pasartea)

 
Publicar un comentario