Domekan Familia Ospakizuna

lunes, 15 de mayo de 2017

San isidro 2017



Zorionak guztioi, zeaniztar seme-alabak eta beste herrietatik etorriak. Nekazari bat altareetan! Elizaren gauza on eta eder bat. Beste begi batzuk behar doguz, Jesusenak, gure senide eta auzoko bat hain ohore handian ikusteko.


Nekazal herri eta herri txikien egoera ez da erreza, ez orain ez orduan, san Isidroren sasoian.  Arazoak ugari. Zahartzea. Bakardadea. Alkohola. Jarraipenerako zalantzak.
Gauza onak ugariago. Alkartasuna. Astia. Tradizioa. Erakundeak be ahalegin handia egin dabe gure nekazariei laguntzeko eta gure herriak ez hutsituteko. Nahiz eta etxe merkeak eskaini, gazteak etorri daitezen guregana, koska da lanpostuak berton sortzea. Etxeak ondo. Baina lana, beharra berton faltatzen dan neurrian….



Gaur egun baserri munduan, herri txikietan fededun izateko estilo bat behar dogu. Txikitasunaren handia. Txikia eta apala maitatzean oinarritzen dana. Jesusen estilora. Baina handiak irabazten gaitu. Gurago doguz eleizkizun haundi maundiak, jende ugariz, eta ez gara konturatzen bi lagun bere izenean batzen bagara, bertan dagoela Jesus.

Gure herrietan ez dira egongo lujuzko erropak eta ospakizunak, zerbitzuzko jarrera nagusitu beharko da bertan irauteko, ihes ez egiteko. Jagon, denpora emon, hurrean izan, lana ondo programatzea nahi eta nahizkoa dira.

Eta gure parrokietan be, klerigo edo abadeen elizatik Jainko Herriaren elizara igarotzeko erronka dogu. Emon doguz pausuak. Behartuta behar bada. Baina onartu behar doguz. Gureganatu. Talde pastoralak herri bakoitzean:
-ospakizunen arduraduna,
-katekesiaren arduraduna,
-karitatearen arduraduna,
-ondare eta ekonomia arduraduna,
eta pastoral batzorde eta abadearen laguntza.
Eta herri arteko ekipo edo taldeak koordinatuta. Alkar beharrean, alkar lagunduz.



Danok izango dogu tentazioa Urkiolara edo Begoñara joateko eleizkizunetara, adibidez. Hori sarriegi egiten badogu gure alkarteak ahulduko doguz. Ona da joatea, baina ez daigun gurea galdu eta gero damutu. Ez daigun pentsatu Santutxun edo Galdakaon ikusi doguna hobea danik, gureagaz konplejua izanik.
San Isidrok lagundu deuskula guztioi bide barri honeek urratzen, Jesusi jarraitzen, ebanjelioaren ikasle misiolariak izaten, gure herri txikien parrokiak egiten.
         SanIsidro2017.tk

No hay comentarios: