Zeanuriko kanpaiak

martes, 9 de mayo de 2017

Gogoeta eta otoitz egunak Joxe Arregigaz



Aurten ere elkarrekin gogoeta astea euskaraz egin nahiko genuke Joxe Arregi bidelagun dugula.
ADI !  aurtengo gogoeta aste honek  berezitasun bat izango du. 
OSTIRALetik   OSTEGUNera  izango da.  UZTAILAren 14tik   20ra, hain zuzen ere.


Zer dela eta aldaketa hau?

Garai hori oporraldia izanik, etxeetan hainbat lan, zainketa  eta  beste  egin-behar asko sortzen dira gure artean. Hala ere baten-batzuk  asteburua aprobetxatu nahiko dute  gogoetalditxo bat egiteko.  Horrela egin nahi luketenentzat, pentsatu dugu, hasieran asteburua jarrita aukera hobea izango luketela parte hartzeko Ostiraletik Igande ilunabarrera.

Lekua, aurreko urteetan bezala, Irungo Egiluze etxean izango dugu.

Ohar hau, batez ere, norbere eta ingurukoen antolaketa egiteko  denbora izan dezazuen bidaltzen dizuegu.  Aste honen berri ZABALTZEA ere eskertuko dugu.

Jaso ezazue agur bero bat gure onginahiarekin batera  eta urtea zaharra ondo amaitu ondoren, urte berriak asmo berriak ekarriko dizkigu.

Besarkada bana eta ondo segi

Joxan eta Arantzazu



Donostian 2017ko maiatzaren 8a

Joxan Agirretxe  jagirretxe@gmail.com                               943 371 271  eta  615721784

Arantzazu Ormazabal             mantxin@ gmail.com                                                                            943 428129 eta 695700124

No hay comentarios: