Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

viernes, 12 de mayo de 2017

XXXIII. Gogoeta Astea 2017



Gogoeta Asteak kristau pentsamendurako
lekua izan nahi du, gaur egungo pertsonari eta
gizarteari begiratu eta fedearen eta kulturaren
arteko elkarrizketa egin nahi duen gunea. 


Euskal Herrian Jesusek eta bere Ebanjelioak
bizitza hobe eta duinagoa eraikitzen lagun
dezaketela konbentziturik, gizon-emakume
sinestedun eta bilatzaileentzat zabalik dagoen
toki izan nahi du Gogoeta Asteak.

Hitzaldiak eta hausnarketa, elkarrizketa eta
otoitza dira Asteari giharra eta arnasa ematen
diotenak. Astearen beste berezitasuna da euskaraz
izaten direla saio eta ospakizun guztiak.

Gogoan izatekoak

ARRUPE HOTELA TEL: 943-025.026

Partaideen kopurua mugatua
dugu, etxeak hala behartuta. Beraz,
izen emateko azken eguna uztailaren 15a
izango da, taldea lehenago osatzen ez
bada.
Beti ere, lo egiteko gela hartzeko lehentasuna,
aste osorako datozenek izango dute.

Harrera, astelehen goizeko 9etan egingo da.

Izena emateko:

GIPUZKOAN
Iñaki Iraola
........................................................
943.692.690

ARABAN
Iñaki Oregi
..........................................................
945.272.888 

BIZKAIAN

Xabier Jaio

..........................................................

656.282.162

Sebas Garzia Trujillo

............................

944.795.652

IPARRALDEAN
Peio Ospital
........................................................
559.297.478

NAFARROAN
Luis Igeltz
..............................................................
679.376.765

Xabier Irigaray
..............................................
948.290.760


Egitaraua


Abuztuak 28 – astelehena
GAIA:
Ebanjeliora Itzultzea
HIZLARIA:
JOSE ANTONIO URDANPILLETA, frantziskotarra
Lekukoa:
Xabier Lasa, Nafarroako Tokiko
Administrazioaren zuzendaria

Abuztuak 29 – asteartea
GAIA:
Eliza Eraberritzea
HIZLARIA:
XABIER LARRAÑAGA, teologo klaretarra.
Arratsaldean otoitza
Lekukoa:
Mikel Epalza, Iparraldeko apaiza

Abuztuak 30 - asteazkena
GAIA:
Laudato Si
HIZLARIA:
LANDER INTXAUSTI, Bilboko elizbarrutiko
Magisteritza eskolako zuzendaria
Lekukoa:
Mertxe Renobales, EHUko Biologia
katedradun izandakoa

Abuztuak 31 - osteguna
GAIA:
Sinesmenaren testiguak gaur. Karmeldarren bidea
HIZLARIA:
OLATZ GARMENDIA, Donamariako karmeldarra.
Arratsaldeko otoitza: Felix
Malaxetxebarria, karmeldarra
Lekukoa:
Joxe Agirre, apaiza

Irailak 1 - ostirala
GAIA:
Sinesmenaren testiguak gaur. Loiolako
Inazioren bidea
HIZLARIA:
ARANTZA ODRIOZOLA,
Mariaren Konpainiakoa


No hay comentarios: