Farid eta Omar gazteak eta Jose Alberto abadeak bisitan
izan doguz Zeanuriko KTn. Umeak bakarrik ez, gaztetxoen taldeko kide batzuk eta
guraso piloa izan da aparteko KT ekitaldi honetan.
Farid
eta Omar gazteek euren bizimodua kontau deuskue: non bizi ziran, zelan
heldu ziran guregana, lehen urteak Zornotzako Zentroan, oraingo egoera ikasten
eta lana itxaroten…
Jose Albertok gogoratu egin deusku Harribide Fundazioak
lan egiten dauela Jesusen lagunak, Jesusen familiakoak garelako.
Hainbat itaun egin dabez eta hirurok ahalegindu dira
erantzuna emoten. Umeak kanta batekin eskertu deutsie euren bisitea.
Ondoren, guraso talde batek lagundu deutsie zeozer
meriendatzen eta entzundakoari buelta gehiago emoten, jakin minaz.
Zer egin geinke?
Tabernan horren gainean berbetan gengozela, ama bik
dendara joan eta boltsa bete janari ekarri eta oparitu deutsiez Zeanuriko KT
taldearen izenean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario