Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO VIII. DOMEKEA - A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaunaren
izenean, egunon guztioi.
Jesusen
agindua betez, Haregan sinisten dogunok, hemen gagoz Beraren inguruan
alkartuta. Geure arazo, amets eta ardura guztiekin gatoz. Jaungoikoaren berbeak gogoratuko deusku, gu
sortu ginduzanak inoiz ere ez gaituala ahazten eta gure gauzarik txikienakin
ere arduratzen dala.
Jaungoikoaren
guganako ardura horrek eroan gagizala Beragan geure uste osoa jartera, eta
leialtasunez Bera bakarrik zerbitzera.
"Alkartu danok..."
DAMU-OTOITZA
Geure
barruan isiltasuna eginez, konturatu gaitezan geure pekatuaz, eta eskatu
dagigun Jaunaren parkamena:
-
Jesus Jauna, gauza larregikin arduratuta bizi garealako. ERRUKI, JAUNA.
-
Jesus Jauna, diruagan
Zugan baino uste
gehiago ipinten dogulako.
KRISTO, E.
-
Jesus Jauna, zure maitasunari
maitasunez erantzuten ez deutsagulako.
ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 49, 14-15:
Sarritan,
batez ere gauzak ondo urteten ez deuskuenean, Jaungoikoak ahaztuta gaukazala
uste izaten dogu. Irakurgai honetan, hori ez dala holan entzungo dogu;
Jaungoikoak inoiz ere ez gaituala ahazten.
Erantzun-Salmoa: 61. Salmoa
Salmisteagaz bat eginda konfiantza osoaz eskatu deiogun
Jainkoari bere babesa.
"Ez egon Jauna nigandik urrun, zeurea nauzu zatozkit lagun."
1 Kor 4, 1-5:
Korintoko
kristauen artean lez, gure kristau alkarteetan ere ez dira falta eztabaidak eta
alkar ulertu-ezinak; errezegi alkar epaitzen dogu. Gogoan hartu dagigun San
Paulok esango deuskuna.
Mt 6, 24-34:
Lurreko
gauzakin eta biarko egunaz lar kezkatuta ez gaitezala bizi, esango deusku
Jesusek gaurko Ebanjelioan. Jaungoikoagan ustea jarrita bizitzera dei egingo
deusku.
"Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jaungoikoak
ezagutzen ditu gure beharrizanak eta neurriak. Hurreratu gaitezan uste osoz
Beragana geure eskariekin:
-
Elizearen alde: ez daitela jausi agintearen eta diruaren morroitzapean eta
Jaungoi- koaren zerbitzari zintzo izan daitela beti.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Bakea dohai bat da, halan
be bake hori lortzeko zubiak egiten ahalegindu gaitezala, Jainkoak
egin gaizala danok, batez ere agintariak eta eleiz arduradunak, bakezale eta
bakegile. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Lur honetako ondasunetan
aberatsak diranen alde: diruaren loturatik euren buruak askatzeko, alkarbanatzen
ikasi dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
-
Eukaristia honetan parte hartzen
gagozan guztion alde: dirua ez daitela izan inoiz ere guretzat lehenengo helburua. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
Gure
Aita zaituguna, zagoz zure seme-alaba gareanon ondoan eta inguratu gagizuz
zeure maitasunez, gauza guztien gainetik zeure borondatea egitea bilatu
dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Gaurko
eukaristia amaitu da. Gu maite gaituen Jainkoaren eskuetan
izten dogu geure bizia. Goazen orain
hemen ospatu doguna bizitzan betetera.
"Jainko gizon eginari..."
URTEAN ZEHARREKO VIII. DOMEKEA - A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaunaren
izenean, egunon guztioi.
Jesusen
agindua betez, Haregan sinisten dogunok, hemen gagoz Beraren inguruan
alkartuta. Geure arazo, amets eta ardura guztiekin gatoz. Eta Jaungoikoaren
berbeak gogoratuko deusku, gu sortu ginduzanak inoiz ere ez gaituala ahazten
eta gure gauzarik txikienakin ere arduratzen dala.
Cada uno con nuestra vida, nos ponemos ante la
mirada acogedora del Señor: El tiene noticia de nuestras necesidades y
esperanzas; y nosotros nos disponemos ante su amor lleno de misericordia. Ojalá
renueve nuestro ser para que podamos construir un mundo nuevo según su
proyecto.
Jaungoikoaren
guganako ardura horrek eroan gagizala Beragan geure uste osoa jartera, eta
leialtasunez Bera bakarrik zerbitzera.
"Alkartu danok..."
DAMU-OTOITZA
Geure
barruan isiltasuna eginez, konturatu gaitezan geure pekatuaz, eta eskatu
dagigun Jaunaren parkamena:
-
Jesus Jauna, gauza larregikin arduratuta bizi garealako. ERRUKI, JAUNA.
-
Jesus Jauna, diruagan
Zugan baino uste
gehiago ipinten dogulako.
KRISTO, E.
-
Jesus Jauna, zure maitasunari
maitasunez erantzuten ez deutsagulako.
ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 49, 14-15:
Sarritan,
batez ere gauzak ondo urteten ez deuskuenean, Jaungoikoak ahaztuta gaukazala
uste izaten dogu. Irakurgai honetan, hori ez dala holan entzungo dogu;
Jaungoikoak inoiz ere ez gaituala ahazten.
Cómo será el amor de Dios? El profeta intenta narrar su experiencia
utilizando una comparación: es como el amor de una madre y tiene predilección
por los débiles.
Erantzun-Salmoa: 61. Salmoa
Salmisteagaz bat eginda konfiantza osoaz eskatu deiogun
Jainkoari bere babesa
El Señor, es
nuestro bien, lugar de descanso para los afligidos.
"Ez egon Jauna nigandik urrun, zeurea nauzu zatozkit lagun."
1 Kor 4, 1-5:
Korintoko
kristauen artean lez, gure kristau alkarteetan ere ez dira falta eztabaidak eta
alkar ulertu-ezinak; errezegi alkar epaitzen dogu. Gogoan hartu dagigun San
Paulok esango deuskuna.
Paulo comunica su fe: el origen y el sentido
de su vida están en el Dios revelado
en Jesús, y en El confía el juicio de sus acciones.
Mt 6, 24-34:
Lurreko
gauzakin eta biarko egunaz lar kezkatuta ez gaitezala bizi, esango deusku
Jesusek gaurko Ebanjelioan. Jaungoikoagan ustea jarrita bizitzera dei egingo
deusku.
Dios Padre es el Señor de nuestras
vidas: esta afirmación en la fe nos lleva a vivir confiados, haciendo el bien a
nuestro alrededor
Zutunik
Aleluia! abestuko dogu Barri Ona entzuteko.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jaungoikoak
ezagutzen ditu gure beharrizanak eta neurriak. Hurreratu gaitezan uste osoz
Beragana geure eskariekin:
-
Elizearen alde: ez daitela jausi agintearen eta diruaren morroitzapean eta
Jaungoi- koaren zerbitzari zintzo izan daitela beti.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Para que a través del testimonio,
seamos signo de la Buena
Nueva de Jesús preferentemente para los más desfavorecidos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Bakea dohai bat da, halan be bake hori lortzeko
zubiak egiten ahalegindu gaitezala, Jainkoak egin gaizala danok, batez
ere agintariak eta eleiz arduradunak, bakezale eta bakegile. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Por quienes sufren: para que encuentren en nosotros la acogida, cercanía
y la ayuda necesaria para caminar hacia adelante en la vida. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Gure
Aita zaituguna, zagoz zure seme-alaba gareanon ondoan eta inguratu gagizuz
zeure maitasunez, gauza guztien gainetik zeure borondatea egitea bilatu
dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Meza
santua amaitu da. Gu maite gaituen Jainkoaren eskuetan
izten dogu geure bizia. Goazen orain hemen ospatu doguna bizitzan
betetera.
Las palabras de
Jesús nos han hablado de esperanza y confianza. Por un lado confianza y por
otro buscando la acción transformadora
del mundo desde la óptica de Dios, es decir, nuestra contribución en la
construcción del Reino.
"Jainko gizon eginari..."
URTEAN ZEHARREKO VIII. DOMEKEA A
Ni ez naz zutaz ahaztuko.
Isaias Profetearen liburutik (Is 49, 14-15)
Sionek esaten eban:
Baztertuta nauka Jaunak,
ahaztuta nire Jabeak.
Ahaztu ete daike amak bere umetxoa
edota bere sabeleko umeari errukia ukatu?
Bada, amak umea ahaztuko baleu ere,
Nik ez zaitut zu ahaztuko!
Erantzun-salmoa Sal 61,2-3.6-7.8-9
Nire barruak
Jainkoagan bakarrik dau bere atsedena.
Nire barruak Jainkoagan bakarrik atsedena,
Haregandik nire salbamena.
Bera bakarrik dot harkaitz eta salbamen,
nire babes: ez naiteke koloka.
Jainkoagan bakarrik izan egizu atseden, ene barrua,
Haregandik datorkit-eta itxaroten dodana.
Bera bakarrik dot harkaitz eta salbamen,
nere babes: ez naiteke koloka.
Jainkoagan ditut edertasuna eta salbamena,
Jainkoa da nire harkaitz sendo, nire iheslekua.
Itxaron egizu Haregan eten barik, herria,
Isuri egizue Haren aurrean gogoa,
guk ihesleku Jainkoa.
Jaunak agertuko ditu bihotzeko asmoak.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 4, 1-5)
Senideok: Hartu gagiezala danek Kristoren zerbitzaritzat eta Jainkoaren misterioen administratzailetzat. Eta administratzaileari eskatzen jakona leiala izatea da.
Niri dagokidanez, gitxi ardura jat zuek edota edozein giza auzitegik ni epaitzea. Neuk ere ez dot epaitzen neure burua. Egia da kontzientziak ez nauala ezertan salatzen; baina horrek ez dau esan gura neure burua errubakotzat joten dodanik, Jaunak nau-eta epaitzen.
Ez dagizuela, beraz, ordua baino lehen epaitu. Itxaron Jauna etorri arte. Harek argituko dau ilunpean ezkutaturik dagoana, Harek agertuko bihotzeko asmo gordeak. Eta, orduan, bakoitzak merezi dauana jasoko dau Jainkoagandik.
Ez zaiteze kezkatu biharko egunaz.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 6, 24-34)
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen bere ikasleei: Ezin da inor nagusi biren morroi izan; izan ere, bata gorroto izango dau eta bestea maite, edota bati leial izango jako eta bestea ez dau aintzat hartuko. Ezin zaree Jainkoaren eta diruaren morroi izan.
Horregaitik dinotsuet: Ez kezkatu biziteko zer jango edo gorputza zerez jantziko. Ez ete da bizia janaria baino gehiago, eta gorputza jantzia baino gehiago? Begira zeruko hegaztiei: ez dabe ereiten, ez uztarik batzen, ez garautegietan pilatzen; halan ere, zeruko zuen Aitak janaritzen ditu. Ez al dozue zuek hareek baino askoz gehiago balio?
Asko kezkatuta ere, zuetako nork luzatu leike apurtxo bat bizitza? Eta jantziaz, zergaitik kezkatu? Begiratu zelan hazten diran lorak zelaietan: ez dira lanean nekatzen, ez dabe goruetan egiten; baina, egia esan, Salomon bera ere, bere ospe guztian, ez zan jazten horreetako bat baizen apain.
Beraz, gaur bedartzan dagoan eta bihar sutan erreko dan bedarra Jainkoak holan jazten badau, zenbatez gehiago zuek, sinismen gitxikook? Ez kezkatu, bada, zer jango, zer edango, zer jantziko dozuen pentsatuz. Jentilak arduratu ohi dira guzti horreetaz. Zeruko zuen Aitak badaki guzti horreen beharrizana dozuela. Bilatu lehenengo Jainkoaren erreinua eta beronen zuzentasuna, eta beste guzti hori gehigarritzat emongo deutsue Jainkoak.
Ez kezkatu, bada, biharko egunaz, biharko egunak ere ekarriko dau-eta bere kezkea. Nahiko ditu egun bakoitzak bere buruhausteak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario