Gabon zorion, zorion gabon!

viernes, 31 de agosto de 2018

Kreazioaren aldeko otoitza Frantzisko aita santuak eskaturik irailaren 1ean

1.- Otoitza Kreazioaren alde
Frantzisko aita santuak eskaturik
urte bakoitzeko irailaren 1ean.
Entziklika osoa erderaz klik berton

2.- Hona aita santuaren entziklikaren giltzarria: Lurra ez dadila bihurtu zabor-pilo bat.

3.- Aita santuak «Goratua Zu» entziklika, agiri dramatiko eta alaitzat eman du. Hartan kristauei eskatzen die, utzi diezaiotela beste alde batera begira jartzeari, gure planeta jasaten ari den zauriak ez ikusteko, eta zaindu dezatela norberaren ama bezala.

4.-Errealitateari egiazaletasunez begiratu
Modu aski errealistan deskribatu du, aditu gehienek jadanik badakitena:
● heriotza goiztiarrak eragiten dituen kutsadura;
● berokuntza globala, itsasoaren maila eta mutur-muturreko gertaera meteorologikoak ugaltzearekin batean;
● gero eta jende gutxiagok ur edangarri eta segurua;
● janaritako eta sendakuntzarako beharrezko diren landare eta animalia-espezieak desagertzea;
Gizakiak eragindako edota, gutxienez, aldeztutako prozesuak dira.

5.- Paul O´Callaghan. Kreazioaren teologoa
«Ezin pentsatu duzu: “Beno, ez dugu ezer esango fenomeno honetaz, harik eta seguru egon arte gizakiaren kulpa dela”. Ezin esango duzu, zeren agian beranduegi izango baita. Baldin eta probabilitaterik badago, eguratsari eta munduari kalte sendaezina egiten ari garela, joera hori garaiz gelditzera jo beharra dugu».

6.- Harrapariak
Aita santuak dio, ez dela arazo ekologiko bat, baizik problema etiko bat. Enpresa batzuek ingurumenari egiten dizkioten erasoak salatu nahi ditu: garapen-bidean diren lurrraldeetan egiten dituztenak, beren lurraldeetan ezin egin dituztenak.
Amazonian gertatzen ari dena da.

7.- Mauricio López Oropeza. Idazkari Exekutiboa Eliztar Sare Panamazonikoan
«Bizitza beste modu batean ikusteaz, beste ikuspegi batez, mintzo zaizkigun herriak, lekuz aldatu egiten dituzte. Haietako asko beren lurraldea galtzen ari dira, beren nortasunaz gainera».
Agian, horregatik, zenbait amerikar petrolio-enpresa handik bortizki jo dute entziklikaren aurka, plazaratua izan aurretik.

8.- Axolarik eza
Aita santuak deitoratzen du, planeta salbatzen egindako ahalegin asko hil egiten dela, jende normalaren ardura-gabeziaz.
Jarrerak salatzen ditu: problema ukatzetik axola-gabeziara doazenak, edota etsipen erosoaz edota konfiantza itsuaz irtenbide teknikoetan uste izatea.

9.- Kristauei gogorrago mintzo zaie. «Konbertsio ekologikoa» eskatzen die, «Jainkoaren egintzaren babesle izateko bokazioa bizi ahal izateko», ez baita, ez aukerazkoa, ez bigarren mailako arazoa.

10.- Koherentzia
Aktibista ekologistei koherentzia eskatzen die, kontraesanetan ez erortzeko: «Errealitatean berean aitortzen ez denean, ez pobre baten, ez giza enbrioi baten, ez pertsona ezgaitu baten balioa –adibide batzuk adieraztearren–, nekez entzungo dira natura honen beronen oihuak».

11.- Mundua kontenplatu
Entziklikak zeruertza asko zabaldu du, eta dio, problema etikoa delarik, giza bihotzean dagoela irtenbidea: naturaren edertasunari mirespenez begiratzea proposatzen du, berezko baliabideen kontsumitzaile edo ustiatzaile bezala ez jokatzeko; halakoek unean uneko probetsua izaten baitute gidari.

12.- Frantzisko
«Erantzukizuna eskatu nahi nuke, Jainkoak Kreaziokoan gizonari eta emakumeari gomendatu zien eginkizunari lotuz: landu eta zaindu bizileku eman zigun baratzea».

13.- Zeure esku duzu irtenbidea
«Gaur egungo desorekaren ondorioak gutxitzea, orain berean egingo dugunaren baitan dago», idatzi du aita santuak. Horregatik, biziera aldatzea proposatu du, eguneroko keinu txikiak direla medio:
● papera birziklatu;
● zaborrak bereizi;
● jertse bat jantzi, berogailua goratu ordez.


14.- Nahiz eta zenbait jendek uste duen aita santua oker dabilela bere diagnostikoan, zuhurragoa dela ematen du, pentsatzea, azken aukera dela bide horretatik jotzea, planeta, berak esaten duen bezala, zabor-pilo bihur ez dadin. 

No hay comentarios: