Gabon zorion, zorion gabon!

miércoles, 29 de agosto de 2018

Begoña Aristondo XXXIV. gogoeta astean: "hogeta hamaika eskutik"

Begoña Aristondo lemoaztarrak Arratiako pastoralgintzari buruzko testigantza emon dau Loiolan ospatzen dan XXXIV. gogoeta astearen barruan. Ponentzia Jone Ozerinjauregigaz batera prestatu baeban be, Jone gaixotu dala-eta, berak emon eban azalpena.




"Hogeta hamaika eskutik" izenburua mus jokoari dagokiola uste izan arren, bere testigantzaren laburpen telegrafikoa be izan leike. Arratian dabilen Elizaren laiko bien azken hogeta hamaika urteon bidea azaldu dau. Bizkaiko Elizaren Batzar Nagusiaren iturrititik darion erreka edo bidearen nondik norakoak azaldu dauz lehendabizi, baina esku eskutik, bere esperientziatik, teoria gitxi eta bizitza asko azalduz.

Bigarren atalean, abade bako ospakizunen historia azaldu dau, argi ilunak, aurrerakada eta atzerakadak, gaur egun domekatan Arratiako zortzi parrokitan hau gauzatu arte: formazioa, hasierak, zalantzak, etab...

Hirugarren eta azken partean, laikoen iskupuntutik prozesu edo bide hau nondik jo beharko leukean azaldu dau. Sarritan abadeen ikuspuntutik ohituta hau guzti hau ikustera, begirada natural, freskoa eta kritikoa eskeini euskun. Arazoak arren esperantzaz josia.

40 minutuko azalpena bizi hau txalo artean jaso dabe entzuleak, ostean itaun eta gogoeta batzuk egiteko aukerea be emonaz.

Hogeta hamaika urte pastoralen azalpena laiko baten eskutik.

Hogeta hamaika eskutik.




No hay comentarios: