Gabon zorion, zorion gabon!

miércoles, 8 de julio de 2015

El papa verde

Harrigarria zelan zabaldu dan Frantzisko aita santuaren azken eskutitza. Eta zelan desagertu dan beste leku batzutan.
         Angeles Casoren zutabea irakurtzen egon naz. Kazetaria. Katalana. Ez da fededuna. Holan dino berak. Eleizean goikoak ez ditu gustuko. Oinarrizko kristauak, misiolariak, ketolizismo pratiarkalean euren lekua egiten dabiltzan andra eta mojak ditu gustuko.


         Ba honek irakurri dau Laudato si (Gora zu Jauna) izeneko entziklika. Eta labur azaltzen dau bere mamia. Kazetariaren estiloaz. Estatu osoan barra-barra zabaltzen diran egunkarien gehigarria baten.
         Ikuspegi ekologikoaz gain, pobrezia eta desbardintasuna sortzen dauen mundu mailako egitura ekonomikoa salatzen dauela argitzen deusku.
         Eta bestetik, gure artean, zein arreta gutxi egin deutsagun eskutitz argigarri honi!
         Lehengo egunean, ermita baten mezatan kantatzera etorri zan bertsolari fededun batek ezagutu be ez eban egiten. Laburpen bat emon neutsan. Folio eskas batekoa. Berbaldian erabili nebana, hain zuzen ere.
         Euskerazko prentsan eta hedabideetan, zer pentsatu ere! Aipamen gutxi. Eleizaren ikuspegi hau argitu nahi ez edo.
         Kataluniako Eleizean badabez katalan-erazko bertsioak. Bizkor itzuli eta argitaratu dabez. Gure parrokietan eskaini be ez dogu egiten testua, erderaz baino ez bada be.
         Udaldi honetarako irakurketa interesgarria. Fededunarentzat. Eta alergia bako fede bakoarentzat ere bai.
         Mundua hau maitatu ezkeroz. Bere etorkizunaren ardura izan ezkeroz. Mundu osoan miloika zabaltzen dan eskutitz hau, zergaitik ez irakurri eta zabaldu?

Jose Mari Kortazar

No hay comentarios: