Día mundial de los pobres, Cena solidaria, 16 noviembre, 19:30

Día mundial de los pobres, Cena solidaria, 16 noviembre, 19:30
Erdu!

miércoles, 10 de junio de 2015

945 euro Peruko umeen alde Arratiako umeak

Aspaldiko ohitura da Arratiako parrokia batzutan, lehen aldiz eukaristia ospatzen daben umeek alkartasunezko ezaugarri bat eukitea munduko umeen alde. Aurten Areatza, Igorre eta Zeanuriko umeek 945 euro batu eta Perura bialdu dabez.

Peruko Alto Trujillon dabil misiolari Juanita Agirre igorreztarra eta hango barri emon euskun eskutitz hunkigarri baten.

Motibazio horregaz eta justizia egarri barik eukaristia ezinezkoa danez, hona zer batu dan herri herri. Eskerrik asko, aurretiaz, parte hartu dfaben guztiei, eta zorionak lehen jaunartzea ospatu dabenei!

Zeanurin, lau familiak: 175 euro
Igorren, hamalau familiak: 550 euro
Areatzan, zortzi familiak: 220 euro.

Guztiz: 945 euro!


Publicar un comentario