Jesusen hitza

domingo, 8 de marzo de 2015

Caritas Arratiako boluntarioak bikaritzako jardunaldian

Boluntariotza gehiago izateko eta egiteko jardunaldia ospatu eban zapatuan Bikaritzako Caritasek Arrigorriagan. Bertan aurkitu genduan Arratiako taldetxo bat.

Elegante preparatu eben bertako pastoral barrutikoak eguna. Zorionak!


Txistu doinuaz harrerea egin jaken autobusean eta kotxez bertaratu ziran 80 boluntario ingururi, 8 Caritas Arratiakoak. Otoitzaldi baten ondoren, Caritasen proiektuei errepaso bat egin jaken, herriz herri.

Gai nagusia izenburuan agertzen dana da, Boluntariotza gehiago izateko eta egiteko, eta era oso pedagogiko batez emona izan zan, kantaz, bideoz, ipuinen bitartez. Lorez lorre eta orriz orri dotore apaindu genduan arbola triste sikua.

Eukaristia batekin eskerrak emon jakezan Jainkoari Caritasen boluntarioek egiten daben lan handiagaitik eta Emakume Langilearen Eguan be gogoan izan eben otoitzean.

Belu baina gozo luntx eder bategaz emon jakon amaierea jardunaldiari. Bost ordu beharrean jo ta ke, baina atoan igaro ziran bost orduok.



No hay comentarios: