Jesusen hitza

lunes, 9 de marzo de 2015

Jainkoak mundua maite du Dios ama el mundo: Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Ez da hori edozein esaldi. Ez dira Ebanjeliotik ezaba daitezkeen hitzak, garrantzizko zerbait aldatu gabe. Kristau-fedearen funtsezko muina biltzen duen baieztapena da. «Hartaraino maite izan zuen Jainkoak mundua, non bere Seme bakarra eman baitzuen». Jainkoaren maitasun horixe da gure esperantzaren jatorria eta oinarria.

«Jainkoak mundua maite du». Den bezalakoa maite du. Bukatu gabea eta ziurtasunik gabea. Gatazkaz eta kontraesanez betea. Hoberenerako eta okerrenerako gai dena. Mundu hau ez doa bera bakarrik bere bidean, ez dabil galdurik eta babesik gabe. Jainkoak bere maitasunaz inguratua du, lau aldeetarik. Inportantzia handiko ondorioak ditu horrek.

  1. Jesus, beste ezer baino lehen, Jainkoak munduari, eta ez kristauei bakarrik, egin dion «erregalua» da. Ikertzaileak hor jardun daitezke ezbaian, munduaren azkeneraino, Jesusen irudi historikoaren mila alderdiren inguruan. Teologoek hor jarrai dezakete teoriarik zorrotzenak bilbatzen. Jainkoaren erregalu handitzat hartuz, Jesu Kristori hurbiltzen zaionak bakarrik aurkitu ahal izango du haren keinu guztietan, zirraraz eta pozik, Jainkoak gizakiarekiko bizi duen hurbiltasuna.
  2. Hau da Elizaren izateko arrazoi bakarra, Eliza munduan izatea zuritzen duen arrazoi bakarra: Jainkoaren maitasuna gogoraraztea. Behin eta berriz errepikatu du hori Vatikano II.a kontzilioak: «gizon-emakume guztiei Jainkoaren maitasuna agertzera eta komunikatzera bidali du Kristok» Eliza. Ez da joan-etorri handiagoko gauzarik. Jainkoaren maitasun hori gizakiei adieraztea da lehenengo egitekoa
  3. Ebanjelariaren arabera, Jesus emanik Jainkoak munduari egin dion erregalu handi hori, «ez da mundua juzgatzeko, baizik haren bidez mundua salba dadin». Oso arriskutsua da mundu modernoaren salaketa eta gaitzespena egitarau pastoral bihurtzea. Guztiekiko maitasunez bihotza beterik bakarrik gonbida dezakegu elkar bihotz-berritzera. Jendeari ikusarazi nahi badiogu Jainkoak gaitzetsia dela, ez gara ari Jesusen mezua eskualdatzen, beste zerbait baizik; agian, geure erresumina eta amorrua.
  4. Dena nahasia, ziurtasunik gabea eta gogo-galtzailea dela ematen duen honetan, ezerk ez digu eragozten munduan maitasun-apur bat ereitea. Horixe egin zuen Jesusek berak. Ez da zertan egon beste ezeren zain. Zergatik ez dute izan behar gaur egun gizon eta emakume onak, gure artean sufritzen ari direnekiko maitasuna, adiskidetasuna, errukia, zuzentasuna, sentiberatasuna, laguntasuna... ereingo dutenak? Horiek dira ari eraikitzen Jesusen Eliza, maitasunaren Eliza.

DIOS AMA EL MUNDO

José Antonio Pagola

No es una frase más. Palabras que se podrían eliminar del Evangelio, sin que nada importante cambiara. Es la afirmación que recoge el núcleo esencial de la fe cristiana. «Tanto amó Dios al mundo que entregó a su Hijo único». Este amor de Dios es el origen y el fundamento de nuestra esperanza.

«Dios ama el mundo». Lo ama tal como es. Inacabado e incierto. Lleno de conflictos y contradicciones. Capaz de lo mejor y de lo peor. Este mundo no recorre su camino solo, perdido y desamparado. Dios lo envuelve con su amor por los cuatro costados. Esto tiene consecuencias de la máxima importancia.
  1. Jesús es, antes que nada, el «regalo» que Dios ha hecho al mundo, no solo a los cristianos. Los investigadores pueden discutir sin fin sobre muchos aspectos de su figura histórica. Los teólogos pueden seguir desarrollando sus teorías más ingeniosas. Solo quien se acerca a Jesucristo como el gran regalo de Dios, puede ir descubriendo en todos sus gestos, con emoción y gozo, la cercanía de Dios a todo ser humano.
  2. La razón de ser de la Iglesia, lo único que justifica su presencia en el mundo es recordar el amor de Dios. Lo ha subrayado muchas veces el Concilio Vaticano II: La Iglesia «es enviada por Cristo a manifestar y comunicar el amor de Dios a todos los hombres». Nada hay más importante. Lo primero es comunicar ese amor de Dios a todo ser humano.
  3. Según el evangelista, Dios hace al mundo ese gran regalo que es Jesús, «no para juzgar al mundo, sino para que el mundo se salve por él». Es muy peligroso hacer de la denuncia y la condena del mundo moderno todo un programa pastoral. Solo con el corazón lleno de amor a todos, nos podemos llamar unos a otros a la conversión. Si las personas se sienten condenadas por Dios, no les estamos transmitiendo el mensaje de Jesús sino otra cosa: tal vez, nuestro resentimiento y enojo.
  4. En estos momentos en que todo parece confuso, incierto y desalentador, nada nos impide a cada uno introducir un poco de amor en el mundo. Es lo que hizo Jesús. No hay que esperar a nada. ¿Por qué no va a haber en estos momentos hombres y mujeres buenos, que introduzcan entre nosotros amor, amistad, compasión, justicia, sensibilidad y ayuda a los que sufren? Estos construyen la Iglesia de Jesús, la Iglesia del amor.
4 Cuaresma - B
(Juan 3,14-21)
15 de marzo 2015

No hay comentarios: