miércoles, 18 de junio de 2014

Igorreko alkateari San Antonio jaiak direla-eta

 
Al alcalde de Igorre con motivo de las Fiestas de San Antonio


Beinat Anzola Igorreko Alkate jaunari:


Aurtengo Igorreko (San Antonio) Jaiak 2014 amaitu ostean, ebaluazioa egiteko ordua heltzen dala deritzagu.

Jaiak, neurri handi baten, danon diruaz antolatzen direnez, igorreztar moduan gure eritxia azaldu gura deutsugu errespetu guztiaz, danon alkate zara-eta.
-Fededunok mezarekin ospatzen dogun San Antoniok erakutsi euskun Jesusenganako bidea, eta begi onez ikusiko genduke, San Antonio eguneko ekintzetan, meza ordua programatan zabaltzea.
-Aurtengo jai kartela dala-eta, hainbat igorreztar urreratu jaku minduta dagoela azalduz. Santuaren izena eta santuaren ohorezko meza programatik kendu, eta hara!, santuaren irudi barregarria karteletan.
-Jai batzordeak urteetan egon dira herrian, eta beti egin dabez gauzak inor mindu barik.

Jai batzordeak egin dauan parte hartzearen aldeko deia batzarretara joatera ezin danez mugatu, gaur egun badira beste hamaika modu parte hartzeko-eta, hona gure eskakizunak:
        
1.- Datorren urteko jai programan, kontuan hartzea gure eskabideak.
2.- Igorreztarrei publikoki azalpena emotea, jai batzordeak Parrokiako Pastoral Batzordeari emon deutsazan moduan, kartela zabaltzeko egin dan ahalegin berberagaz (buzoneoa etxe guztietan, kartela handiak Arratia guztian zehar eta abar), asmo txarrik ez dala egon argi itxita.

Oharra: Igorreztar guztion alkate zareanez, eskutitz honen kopia Jai Batzordeari emotea eskertuko geunskizu.
 Eskerrik asko.

Igorreko Andra Mari Parrokiko Pastoral Batzordea



Igorre, 16-06-2014

A Beinat Anzola alcalde de Igorre:

Una vez terminadas las Fiestas de (San Antonio de) Igorre opinamos que es un buen momento para hacer evaluación de las mismas.

Teniendo en cuenta que las fiestas se programan en gran medida con dinero público, y siendo como eres alcalde de todas/os los igorreztarras, queremos expresarte con todo respeto nuestra opinión.

-Los creyentes celebramos con la misa el camino hacia Jesús que nos enseñó San Antonio, y veríamos oportuno que los programas anunciarán ese acto dentro de las celebraciones del día de San Antonio.
-Respecto al cartel de fiestas de este año, muchos igorreztaras se nos han manifestado dolidos por él mismo. Es extraño que se quite el nombre del santo y la misa en su honor del programa, y aparezcan tres imágenes ofensivas del mismo.
-Durante años han funcionado comisiones de fiestas en el pueblo, pero siempre han programado os actos sin ofender a nadie.

Ante la insistente llamada a la participación de la comisión de fiestas, y como dicha participación, hoy en día, no puede limitarse a asistir a las reuniones, expresamos ahora dos peticiones:

1.- Tener en cuenta nuestras peticiones en el programa de fiestas del año próximo.
2.- Explicar públicamente al pueblo de Igorre, al igual que lo ha hecho la comisión de fiestas al Consejo Pastoral de la Parroquia, dejando claro que no ha habido mala intención en las imágenes del cartel y, explicarlo, con similar esfuerzo como el realizado en la difusión del  mismo (buzoneo en todos los domicilios, carteles murales por todo Arratia.

Nota: como eres alcalde de todos/as los igorreztarras agradeceríamos que le des copia de esta carta a la comisión de fiestas.
Muchas gracias.

Consejo Pastoral de Andra Mari de Igorre.
 

Publicar un comentario