Hona parabola musikatuen sortako ale barri bat.
Artalde ona daukanak
eta artetik bat galdu
berori aurkitu arte
ezin du arteak hartu (bir).
Azkenez, aurkitzen badu
beteko da poztasunez
beste guztiak batera
aurkitu balitu legez (bir).
Zeruko guztion Aitak
nahi gaitu bere artean
inor ere galdu gabe
zerurako on bidean (bir).
Datozela bai nigana
poztasunez ospatzera
galdua nuen ardia
heldu delako etxera (bir).
Kristoren bide onera
badator pekataria
zeruan ospatuko da
benetako jai handia (bir).
Kantaria: Juanjo Elezkano
Kanta egilea: Nestor Gallego
Bideoa: Iker Barrutieta
Parabola hau marrazki bizidunetan ikusteko:
Para ver esta parábola en dibujos animados:
klik hemen
Ebanjelioa
(Lk 15,4-7)
Jesusek parabola hau esan eutsen:
«Zuetako nor, ehun ardi izan eta bat galtzen bajako,
ez da, beste laurogeita hemeretziak larrean itzirik, galduaren bila joaten
aurkitu arte?
Eta aurkitzen dauenean, lepoan hartzen dau
poz-pozik eta, etxeratzean, adiskideak eta auzokoak batu eta esaten deutsie:
“Egin festa nirekin, aurkitu dot-eta galdutako ardia!”
Egia esan, Jainkoak ere poz handiagoa hartzen dau bihozbarritzen
dan pekatari batengaitik, bihozbarritu beharrik ez daben laurogeita hemeretzi
zintzoengaitik baino.
Eta parabola hau hobeto ulertzeko egin fitxa hau zure etxean edo katekesian:
No hay comentarios:
Publicar un comentario