Gora Zu gure Jauna gora!

miércoles, 13 de marzo de 2019

Domekan ospatuko dogu euskal misioen eguna



Nork ez du noizbait senidetasun unibertsala amestu? Denok daramagu amets hori geure barruan, batzuk biziago, beste batzuk ez hainbeste, baina denok irrikatzen dugu lur zuzen eta anaikorragoa. Abrahamek bezala, etorkinek bezala, gaurko gosearen eta gerren errefuxiatuek bezala, bere ondorengoekin duintasunez bizitzeko lurraren bila bere etxea utzi zuen gutar askok bezala. Geure giza nortasunaren barru-barruan sartutako Jainkoaren ametsak mugitzen gaitu eta mugituko gaitu, atera eta delako amets hori gauzatzeko lurra bilatzeko.


Eta amets horrek  bidean Jesus berpiztuarekin nahita topo egiteraino mugitzen zaituenean, eta erruz argi egiten dizun argi hori ezkutatu ezin duzunean, Bizia ematen duen agerpen hori isildu ezin duzunean, aldatu egiten zaitu, bere berri ona hots egitera bultzatu: Jainkoa gizadiaren Aita dela, seme-alaben negarra entzun egiten duela eta bere Semea ematen digula gu mundu honetako faraoiek ezartzen diguten esklabotasunetik askatzeko.

Jesusen Espirituak basamortura garamatza Jainko Aita honen berri ona behartsuei hots egitera, beraiekin bat eginik beren askatasunerako bidean. Entzun dugun ebanjelioaren esanetan, Bera da Aitak ematen digun Hitza aurrera egin dezagun senidetasun unibertsalerantz. Entzun iezaiozue, Berataz fidatu, Bera da bide segurua.

Misioak aldatu egiten zaitu

Geure mundua besterik ezagutzen ez genuela, lur honetatik elizbarrutietako misioetara atera ginenoi lehenik eta behin aldatu zitzaiguna mundua ikusteko eta sentitzeko era izan zen. Misioak bihotza ireki zigun pozez hartu gintuzten beste kultura batzuetako gizon eta emakumeak anai eta arreba bezala sentitzeko. Misioak barru-barrutik sentiarazi zigun batzuk oso aberats eta beste batzuk oso behartsu bihurtzen dituzten bidegabeko aldeek eragiten duten atsekabea; batzuen pobretasuna eta besteen aberastasuna loturik daudela. Eta Eliza bezala geure gain genuen misioa, behartsuen beren askapenerako bidean lagun eginez, beraiek Jainkoarengandik jasotzen zuten berri ona zela.  

Eliza bezala ere aldatu gintuen. Misio ebanjelizatzailea behartsuen bizitzan lagunduz, Jesusen estiloa geure eginez bizitzen saiatzen gara, Jainkoaren seme eta alaben familia, familia jendetsu eta batua eraikitzen saiatuz munduan.

Jainkoak argitasun osoz eman zigun agertzera bere aurpegia behartsuen artean misioa garatzean. ‘Diosito’ da, Jainko askatzailea, menderaezina eta, Frantzisko aita santuak dioenez, arriskutsua, gizakia osotasuna eta edozein esklabotasunetik askatzea dagokiola baieztatzeagatik (EG 58). Duintasunean aske eta berdin nahi gaituen Jainkoa da. Bere Seme Jesus behartsuekin askapen-bidea egitera eta, horrela, hauentzat eta munduarentzat Berri On izatera bidaltzen duen Jainkoa. Misioan, Jesus berpiztua bila ateratzen zaigu jende xume eta apalen, bere Hitza erdi-erdian jartzen duen jendearen, beren etxean, behartsuen Eliza eginez sentitzen den jendearen elkarte apaletan.

Horrela, hemengo eta mundu guztiko behartsuen ondoan bizi den misioak benetan aldatzen gaitu, pertsona eta Eliza bezala bihotz-berritzeko eta aldatzeko prozesuan sartzen gaitu.

Kristau eta elkarteok ere ezinbestekoa dugu Jainkoak bere seme Jesusen indar gizatiartzailea agertzera ematea. Merezi du Hari entzutea, Harengan arreta jartzea, behartsuen ondoan bidea eginez Haren atzetik jarraitzea. Horixe da askatasunera eramango gaituen biderik zuzenena.  

Misioak aldatu egiten gaitu pertsona eta Eliza bezala Amerikan, Afrikan eta baita hemen ere, Jesusen atzetik jarraitzen dugunean. Misio honetan, behartsuekin batera, Berpiztua ikusi ahal izango dugu, bere aurpegia ikusi ahal izango dugu, Tabor mendian bezala. 

¿Quién no tiene interiorizado ese sueño de la fraternidad universal? Toda persona humana lo lleva dentro, unos más vivo, otros menos, pero todos anhelamos una tierra más justa y fraterna. Como Abraham, como los migrantes, refugiados del hambre y las guerras de hoy, como muchos de los nuestros que también abandonaron su casa en busca de una tierra donde vivir dignamente con su descendencia. Es el sueño de Dios metido en lo hondo de nuestra identidad humana lo que nos mueve y moverá siempre a salir y buscar la tierra donde podamos realizar nuestro sueño.

Y cuando este sueño te mueve hasta dejarte encontrar en el camino por Jesús resucitado, esa luz que te inunda no la puedes ocultar, esa presencia que da Vida, no la puedes callar. Te transforma en pregonero de su buena noticia, que Dios es el Padre de la humanidad, que escucha el llanto de sus hijos y nos da a su Hijo para liberarnos de la esclavitud a la que nos someten los faraones de este mundo.

El Espíritu de Jesús nos lleva al desierto con la misión de anunciar la buena noticia de este Dios Padre a los pobres, compartiendo con ellos su camino hacia la libertad. El evangelio que hemos escuchado, nos dice que Él es la palabra que el Padre nos da para avanzar hacia la fraternidad universal. Escuchadle, fiaros de Él, es el camino seguro.

La misión te cambia.

A quienes salimos de esta tierra a misiones diocesanas, sin conocer más mundo que el nuestro, lo primero que nos cambió fue nuestra manera de ver y sentir el mundo. La misión nos abrió el corazón para sentir como hermanos y hermanas a gentes de otras culturas que nos acogieron con alegría. La misión nos hizo sentir desde dentro el dolor de las injustas diferencias que hacen a unos muy ricos y a otros pobres de solemnidad. Que la pobreza de unos y la riqueza de otros tienen relación. Y que nuestra misión como Iglesia, acompañando a los pobres en su camino de liberación, era una buena noticia que ellos recibían de parte de Dios.

También nos cambió como Iglesia. La misión evangelizadora antes que nada la intentamos vivir acompañando la vida de los pobres, al estilo de Jesús y de esta manera favorecer en el mundo la construcción de la familia de los hijos e hijas de Dios, una familia numerosa y unida.

Dios, en la misión junto a los pobres, nos reveló más claramente su rostro. Es Diosito, el Dios liberador, incontrolable, incluso peligroso, como dice el papa Francisco, por llamar al ser humano a su plena realización y a la independencia de cualquier tipo de esclavitud (EG 58). Es el Dios que nos quiere libres e iguales en dignidad. El Dios que nos envía a su Hijo Jesús para hacer con los pobres camino de liberación y ser así Buena Noticia para ellos y para el mundo. En la misión, el Señor resucitado nos sale al encuentro en medio de humildes comunidades de gente humanamente irrelevante y débil, que ponen en el centro su Palabra, y se sienten en su casa, haciendo la Iglesia de los pobres.

La misión así vivida, compartiendo la vida junto a los pobres, de aquí y del mundo entero, es cierto que nos cambia, nos introduce en una dinámica permanente de conversión, de cambio, como personas y como Iglesia.

También nosotros como cristianos y como comunidades necesitamos que Dios nos revele la fuerza humanizadora que tiene su hijo Jesús. Merece la pena que le escuchemos, que nos fiemos de Él, que le sigamos haciendo camino al lado de los más pobres. Es el camino seguro hacia la libertad. 

La misión nos cambia como personas y como Iglesia, en América, en África y aquí también, cuando nos ponemos detrás de Jesús. En esta misión, junto a los pobres, Él nos seguirá haciendo ver su presencia resucitada, mostrándonos su rostro, como en el Tabor.



No hay comentarios: