Gora Zu gure Jauna gora!

domingo, 24 de marzo de 2019

Igorre: ardi onaren parabolea: Jainkoaren barri Ona!

Ardi Onaren parabolea errepasatu dogu gaur famili ospakizunean Igorrekoko parrokian.



Artalde ona daukanak
eta artetik bat galdu
berori aurkitu arte
ezin du arteak hartu (bir).

Azkenez, aurkitzen badu
beteko da poztasunez
beste guztiak batera
aurkitu balitu legez (bir).

Zeruko guztion Aitak
nahi gaitu bere artean
inor ere galdu gabe
zerurako on bidean (bir).

Datozela bai nigana
poztasunez ospatzera
galdua nuen ardia
heldu delako etxera (bir).

Kristoren bide onera
badator pekataria
zeruan ospatuko da
benetako jai handia (bir).

Egia esan, kate eta etxetik fitxa beteta eta arditxoaren irudia ekarri dabe ume askok.
Txikienak ardiaren esku lan zoragarria.
Hirugarren eta laugarren mailakoak euren pekatuen zerrendea.

Holan errezago izan jaku parabolea ulertzea eta Jesusen poza sentitzea berarengana urreratzen garenean.


Jai handi bat izan da gaurko meza!

No hay comentarios: