Aleluia! Leonard Cohenen bertsio bat

domingo, 10 de marzo de 2019

Zeanuri: ardi onaren parabolea: Jainkoaren barri Ona!

Ardi Onaren parabolea errepasatu dogu gaur famili ospakizunean Zeanuriko parrokian.



Artalde ona daukanak
eta artetik bat galdu
berori aurkitu arte
ezin du arteak hartu (bir).

Azkenez, aurkitzen badu
beteko da poztasunez
beste guztiak batera
aurkitu balitu legez (bir).

Zeruko guztion Aitak
nahi gaitu bere artean
inor ere galdu gabe
zerurako on bidean (bir).

Datozela bai nigana
poztasunez ospatzera
galdua nuen ardia
heldu delako etxera (bir).

Kristoren bide onera
badator pekataria
zeruan ospatuko da
benetako jai handia (bir).

Egia esan, kate eta etxetik fitxa beteta eta arditxoarenirudia ekarri dabe ume askok.

Holan errezago izan jaku parabolea ulertzea eta Jesusen poza sentitzea berarengaan urreratzen garenean.


Jai handi bat izan da agurko meza!

No hay comentarios: