miércoles, 24 de julio de 2013

Zertarako izan nahi dugu libre? ¿Para qué queremos ser libres?: Asis sarea Arratia



Asko ez dela iragarki batean honako galdera egiten zitzaigun: “zer egingo zenuke beldurrik ez bazenu?” Frantziskok beldur guztietatik askatzen gaituen Jesus Jauna aurkitu zuen, eta horrek eman zizkion hegoak. Jesusek behin eta berriz errepikatzen digun esaldia da: “ez izan beldurrik”.
Gure lehenengo printzipio honetan beldur guztiak gainditzera garamatzan harremana landu nahi dugu Jainkoarekin, egiaz aske izaten hasteko. “Zer egingo zenuke beldurrik ez bazenu?” Maitatu!

No hace mucho un anuncio publicitario lanzaba la siguiente pregunta: “¿qué harías si no tuvieras miedo?” Francisco se encontró con quien nos libera de todos los miedos, con Jesús, y eso le dio alas. El mismo Jesús nos repite una y otra vez: “no tengáis miedo”.
En este primer principio queremos trabajar la relación personal con Dios que es lo que nos lleva a superar nuestros miedos, a empezar a ser libres de verdad. “¿Qué harías si no tuvieras miedo?” ¡Amar!


Zertarako izan nahi dugu libre?

Askatasuna izan da gizadiaren lorpenik handienetako bat. Oraindik herri askotan libertaterik ez badago ere, guri lotura politiko eta erlijiosoetatik askatutako kulturan bizitzea suertatu zaigu. Baina askeak gara benetan? Eta zertarako gabiltza libertatearen bila?

Gizartearen eskemen menpean gaude eta nekeza dugu haietatik libratzea: adibidez dirutik, egoera sozial, kultural eta are espiritualetik. Denok dauzkagu aurrez ezarritako ideia bete beharrekoak.

Baina geure buruaren jabe izatea kentzen digun orok ematen dizkigu lanik handienak aske izateko: ditugun beldurrak eta mugak, geure burua onartzeko eta maitatzeko … zailtasunak.

Aske izatea gordelekurik gabe bizitzea da, zeri heldurik ez edukitzea, zalantzei beldurrik ez izatea; gizakiak dituen galdera handiak geure buruari egiteko prest egotea, norberak bere bidea erabakitzeko.

Esklabutzetatik aske izatea bizi-proiektu bat izatea eta aurrera ateratzea da, kontrako iritziak, modak … direla-eta onartuak ez izateko beldurrik gabe.

Eta hori dena zaila da gure munduan. Askatasuna aipatzen digute, baina iragarki erakargarriek gainezkatuak gaude eta arrastan garamatzate. Esaten zaigu norberak nahi duena egin dezakeela, baina bete egin behar ditugu geuretzat sorrarazi ditugun esperoak, edo aurrez pentsaturiko modeloen menpe dagoen gizartetik inposatuak. Ez. Ez da erraza nor bere buruarekin leial izaten irautea, ez eta leialtasun horren bila norberak aukeratu duen idealarekin ere.

Horrez gain, Jesusen jarraitzaileontzat, libertatea norberaren liberaziotik at doa, hain zuzen Jainkoaren maitasunetik sortzen delako; Hark bere Seme Jesus heriotzaraino eman denarengan eskaini digun maitasunetik.

Geure askatasuna ezin dugu geure proiektua burutzeko soilik bilatu, baizik baita geure burua Jainkoari entregatzeko eta Haren erreinua munduan denentzat landatzeko proiektua betetzeko ere.




Ebanjelioko pasartea: Jn 8,31-38

Orduan, esan zien Jesusek sinetsi zioten juduei: “Nire mezuan tinko irauten baduzue, zinez nire ikasle izango zarete; horrela, egia ezagutuko duzue, eta egiak aske egingo zaituzte. Erantzun zioten: “Gu Abrahamen hazikoak gara, eta ez gara inoiz inoren esklabo izan. Nola diozu aske izango garela?”. Jesusek erantzun zien: “Bene-benetan diotsuet: Bekatu egiten duen oro bekatuaren esklabo da. Eta esklaboa ez da betiko etxean geratzen; semea, ordea, bai. Beraz, Semeak askatzen bazaituzte, benetan aske izango zarete. Badakit, bai, Abrahamen hazikoak zaretena; baina ni hil nahian zabiltzate, nire mezua zuengan itsasten ez delako. Neure Aitaren ondoan ikusi dudanaz mintzo naiz ni; zuek, ordea, zeuen aitarengandik ikasi duzuena egiten duzue”.


Frantziskotar espiritualtasuna

Frantzisko agertu zen Gotzainaren aurrera eta esan zion: «Gotzain jauna, pozik itzuliko diot, ez bakarrik bere gauzak salduz lortu dudan dirua, baita soinekoak ere». Erantzi zituen soinekoak, jantzien gainean dirua jarri eta biluzik irten zen denen aurrera; eta esan zuen: «Orain arte Pedro Bernardoneri deitu diot neure aita. Hemendik aurrera «Gure aita, zeruetan zarena» esan nahi dut eta ez «aita Pedro Bernardone» (ik. HLaLe 19-20).

Frantziskorentzat askatasuna konfiantzatik sortzen da. Maitez zaintzen gaituen Aita Jainkoagan konfiantza izanez, Frantzisko aske sentitzen da; aske, ondasunak izateko irrikatik eta segurtasunak gordetzeko kezkatik. Joan daiteke munduan eta bizitzan zehar larritasunik gabe gaurkoagatik eta estutasunik gabe biharkoagatik. Aita Jainkoagan du konfiantza, gizaki eta izaki guztien senide sentitzeraino. Eta senide gisa aske jartzen da besteen aurrean, beldurrik eta tolesturarik gabe, ezer ezkutatu eta babestu beharrik gabe, etsaigorik eta borrokarik gabe bere prestigioa zaintzeko. Aske eta Jesu Kristoren jarraitzaile izanik, aurkez daiteke besteen aurrean azken tokian eta denen zerbitzari. Frantziskok konfiantza du, Jainkoaren Espirituak pertsona bakoitzari eragingo dion konfiantza; eta horregatik bere anaiak gonbidatzen ditu, Jainko Jaunari atsegin izateko modurik onena iruditzen zaien modura jokatzera. Eta horrela Jainkoaren seme-alaben askatasunez bizitzera eragiten die, Espiritu Santuaren arnasaren pean.


Otoitza



Maite dut askatasuna.
Nik aske izan nahi dut;
aske, ideia berrien bila nire ametsentzat.
Aske, proiektu berrien protagonista izanik,
jada haur ez den eta pertsona heldu
izan nahi duen norbaitek bezala.

Aske, bere arrazoiak dituen eta
esan nahi dituen norbaitek bezala,
bideko seinalerik behar ez duen norbaitek bezala.

Aske, erantzule sentitzen den norbaitek bezala;
askatasuna estreinatu duen norbaitek bezala.
Jauna, zure Ebanjelioa ez al da, bada,
bihotz askearentzako kantu bat?

Lagun iezadazu, Jauna, neure aurpegia bilatzen,
Zu nire baitan aurkitzen,
benetan naizen bezalakoa onartzen.
Lagun iezadazu nire beldur eta zalantzak eramaten,
nire porrotak gainditzen eta
nire lur-jotzeetatik irteten.
Lagun, aurrera jarraitzen atzera itzuli gabe,
adore-gabeziak eta desilusioak gainditzen.
Lagun, egunero eta beti hasten.

Zu, Jesus, itsas bazterreko
arrokaren antzekoa zara,
zuhaitzari eusten dion sustraia bezalakoa.
Iturburu zara,
erreka elikatzen duen iturria.
Behar dudan indar eta sostengua zaitut, Jesus.
Ez dut neure baitan itxia gelditu nahi, Jesus Jauna;
hautsi nire oskola, eraitsi nire harresia,
izan Zubi niretzat,
nire loturetatik bihotz berri eta
biziz bete baten askatasunera
igarotzeko behar dudan Zubi hori.

Sor, Jauna, guregan bihotz aske, garbi eta gardena
zure aurpegia ikusi ahal dezagun.
Sor guregan bihotz apal, ezti eta anaikorra,
zure presentzia jai pozgarri
bihur dadin gure bidean.



Gutuneko azken hitzak

Libre izateko askatu gaitu Kristok. Iraun ezazue, beraz, sendo eta ez makurtu berriro esklabutzaren uztarpera. (Gal 5,1)



¿Para qué queremos ser libres?

La libertad es uno de los grandes logros de la humanidad. Aunque todavía hay muchos pueblos en los que no existe la libertad, a nosotros nos ha tocado vivir en una cultura en la que nos hemos liberado de las ataduras políticas y religiosas. Pero ¿somos realmente libres? Y, ¿Para qué buscamos la libertad?
Estamos sujetos a esquemas sociales de los que nos cuesta liberarnos como tener dinero, una buena situación social, cultural y hasta espiritual. Todos tenemos ideas preestablecidas que tenemos que cumplir.
Pero lo que más nos cuesta para ser libres es todo lo que nos impide ser dueños de nosotros mismos, los miedos, las limitaciones, las dificultades para aceptarnos y querernos, etc.
Ser libre es vivir a la intemperie, no tener donde agarrarse. No tener miedo a las dudas. Estar dispuesto a hacerse las grandes preguntas del ser humano para decidir cada uno su destino.
Estar liberado de esclavitudes es tener un proyecto de vida y llevarlo adelante sin miedo a no ser aprobado por opiniones contrarias, modas, etc.
Todo esto es difícil en nuestro mundo. Se nos habla de libertad pero estamos bombardeados por publicidad atractiva que nos arrastra. Se nos dice que cada uno puede hacer lo que quiera pero tenemos que cumplir las expectativas que nos hemos creado para nosotros mismos o que nos han sido impuestas desde una sociedad sujeta a modelos preconcebidos. No; no es fácil permanecer fiel a uno mismo y al ideal que cada persona ha elegido buscando esa fidelidad.
Además para nosotros seguidores de Jesús, la libertad tiene que ir más allá de la liberación personal, porque nace del amor de Dios. Amor entregado libremente en su Hijo Jesús hasta la muerte.
No podemos buscar la libertad solo para cumplir nuestro proyecto, sino también para entregarnos a Dios y cumplir su proyecto de instaurar su Reino en el mundo para toda la humanidad.


Texto evangélico: Jn 8,31-38

Dirigiéndose a los judíos que habían creído en él, dijo Jesús: “Si os mantenéis fieles a mi palabra, seréis verdaderamente mis discípulos; así conoceréis la verdad y la verdad os hará libres”. Ellos le replicaron: “Nosotros somos descendientes de Abrahán; nunca hemos sido esclavos de nadie. ¿Qué significa eso de seréis libres?”. Jesús les contestó: “Yo os aseguro que todo el que comete pecado es esclavo del pecado. El esclavo no permanece para siempre en la casa, mientras que el hijo sí. Por eso, si el Hijo os da la libertad, seréis verdaderamente libres. Ya sé que sois descendientes de Abrahán. Sin embargo, intentáis matarme, porque no aceptáis mi palabra. Yo hablo de lo que he visto estando junto a mi Padre; vuestras acciones manifiestan lo que habéis oído a vuestro padre”.

Espiritualidad franciscana
«Francisco llevando el dinero, se presentó ante el Obispo y le dijo: “Señor, no sólo quiero devolverle con gozo el dinero a mi padre, sino hasta mis propios vestidos”. Se desnudó de sus vestidos y ante todos los presentes dijo: “Hasta ahora he llamado padre mío a Pedro Bernardone; pero desde ahora quiero decir: Padre nuestro, que estás en los cielos, y no padre Pedro Bernardone”» (cf. TC 19-20).
Para Francisco la libertad nace de la confianza. Confiando en que Dios es el Padre, que ama y cuida, Francisco se siente libre; libre de afanes por posesiones y de preocupaciones por seguridades. Puede adentrarse en el mundo y en la vida sin angustias por el hoy ni ansiedades por el mañana. Confía en Dios Padre hasta sentirse hermano de todos y de todo lo creado. Como hermano se presenta libre, sin miedos ni dobleces, sin nada que ocultar ni nada que proteger, sin rivalidades ni luchas por el propio prestigio. Libre, y en seguimiento de Jesucristo, puede presentarse como el último y ponerse al servicio de todos. Francisco confía que el Espíritu del Señor actúa en cada persona y, por ello, invita a sus hermanos a que actúen como mejor crean que agradan a Dios, provocándoles así a vivir, bajo el soplo del Espíritu Santo, la libertad de los hijos de Dios.


Oración

Yo quiero ser libre.
Y amo la libertad.
Libre en busca de nuevas ideas para mis sueños.
Libre, como protagonista de nuevos proyectos;
como alguien que ya no es niño y quiere ser hombre.
Libre, como alguien que tiene sus razones
y quiere decirlas;
como alguien que no necesita indicadores de camino.
Libre, como alguien que ya se siente responsable;
como alguien que ha estrenado libertad.
Señor, ¿no es tu Evangelio un canto al corazón libre?

Ayúdame, Señor a buscar mi rostro,
a descubrirte dentro,
a aceptarme como en realidad soy.
Ayúdame, a aguantar mis miedos e inseguridades,
a superar mis fracasos y salir de mis derrotas.
Ayúdame a seguir adelante y no volver atrás,
a superar mis desánimos
 y mis desilusiones
Ayúdame a saber comenzar cada día:  ¡siempre!

Tú, Jesús, eres como la roca firme junto al mar,
eres como la raíz fuerte que aguanta el árbol.
Eres como el manantial que alimenta el río.
Tú, Jesús, eres la fuerza, el apoyo que necesito.
Señor Jesús, no quiero quedarme encerrado
en mí mismo;
rompe mi caparazón, derriba mi muro,
y sé para mi Puente,
ese Puente que necesito para pasar
de mis amarras a la libertad
de un corazón nuevo y lleno de vida.

Un corazón libre, limpio y transparente
crea en nosotros, Señor,
para poder ver tu rostro.
Un corazón humilde, manso y fraterno,
crea en nosotros,
para que tu presencia se haga fiesta gozosa
en nuestra marcha.


Epílogo de la Carta

Para que seamos libres nos ha liberado Cristo. Permaneced, pues, firmes y no os dejéis someter de nuevo al yugo de la esclavitud. (Gal 1) 



Publicar un comentario