Poztu eta alaitu!

sábado, 13 de julio de 2013

Bihar etziko Arratiako Eliza: ikuspegi ezbardinak (03) Udine

1997an Udineko artzapezpikuak, A. Battistik, jakitera emon eban erabagi bat, gogoeta luzea egin ostean hartutakoa: koordinatzaile parrokialaren figura aldeztea eta bultzatzea. Erabagi hori gutun baten bidez iragarri eban urte hartako abuztuaren 15ean, eta izenburu adierazkorra eukan: "Koordinatzaile parrokiala. Izaera, eginkizunak, prestakuntza".  

Bihar etziko Arratiako Eliza: ikuspegi ezbardinak (01)

Bihar etziko Arratiako Eliza: ikuspegi ezbardinak (02) Poitiers

 Udineko eleizbarrutia.  


           1997an Udineko artzapezpikuak, A. Battistik, jakitera emon eban erabagi bat, gogoeta luzea egin ostean hartutakoa: koordinatzaile parrokialaren figura aldeztea eta bultzatzea. Erabagi hori gutun baten bidez iragarri eban urte hartako abuztuaren 15ean, eta izenburu adierazkorra eukan: "Koordinatzaile parrokiala. Izaera, eginkizunak, prestakuntza". Gutunean, abadearen lan espezifiko eta ordezkaezinak argitu ostean, esaten eban koordinatzaile parrokialak "parte hartzen ebala" parroko edo artziprestearen ardura pastoralean (CIC 517 & 2), hagaz batera jokatuz jarduera-programa prestetan, agente pastoralak bilatzen, gomendatuko jakezan zerbitzuak zehazten, hareen prestakuntza teologiko eta pastorala aldezten eta batez be danen arteko lankidetza bultzatzen.

            Koordinatzaile pastorala kontseilu parrokialeko kideen artetik aukeratzen da, eta hori posible ez danean, agente pastoralen artetik, beti be "ezugutugarria eta ezaguna" izan daiten komunidadearen aldetik. Parrokoak gotzainari aurkezten deutso, eta hari jagoko izendapena egitea. Enkargua bost urterako egiten da eta barriztau daiteke. Gotzainak izendapenean jarten ditu gomendatzen deutsozan lanak, aukeratuaren gaitasuna eta disponibilidadea kontuan izanda.

Zerbitzua normalean doan emoten da, baina komunidadeak konpromisoa hartu behar dau zerbitzua emoteak sortzen dituen gastuak ordaintzeko, bai eta koordinatzailearen gaitasunerako beharrezko prestakuntza, joan-etorriak eta asistentzia sanitarioa edo gizarte-segurantza be, halakorik ez daukan koordinatzailearentzat. Lanak dedikazino erdia edo dedikazino osoa eskatzen badau, koordinatzailearen beharrizanen araberako ordainsaria aurreikusi behar da, kuriako zerbitzuakaz aurretiaz adostuta. Kontu honeek guztiak argitu egin behar dira gotzainak izendapena egin baino lehen.

Gotzainak, eleizbarrutiaren erabagi hau aurkeztean, esan eban ohar baten: "Badakit komunidade asko ez dirala oraindik jabetu gure artxidiozesisak ze momentu larria bizi dauen eta ze pentsamolde-aldaketa sakona eskatzen dauan horrek. Baina omisino larria eta erruduna izango litzateke, nire aldetik gotzain modura eta zuen aldetik abade eta sinesdun modura, ez jartea ardura pastoralez entzuten zer esaten deutson Espirituak gure eleizeari, hari laguntzeko erantzuna emoten gure denporako erronka gogorrei".

1998ko azaroaren 22an, Udineko artzapezpikuak, A. Battisti monsinoreak, katedralean publikoki emon eutsen koordinatzaile pastoralen izendapena 32 laikori, 6 komunidade erlijioso femininori eta 4 erlijiosori norbanako modura, eta horrei gehitu gbehar jakezan 8 dianoko egonkor, aurreko urteetan bialduak izan ziranak eleizbarrutiko zortzi parrokiatara.

Oraintsu, Udineko eleizbarrutiak berretsi egin dau ardura honen garrantzia –"erreferente pastoral" deitu deutso–: "kristinau laiko bat, andrazkoa edo gizonezkoa, erantzukizunez konpromisoa hartzen dauana gomendatzen jakon aktibidade pastorala bultzatzeko eta koordinatzeko, komunidade parrokialaren edo batasun pastoralaren onagaitik". Figura ministerial bat da, batzuetan banatzen dana "komunidadearen erreferente" modura (aktibidade pastoralen koordinatzaile, parrokoa modu egonkorrean egoiliar ez dan parrokietan), eta beste batzuetan"unidade pastoralaren erreferente" modura (erreferentzia pastoraleko langileentzat unidade pastoralaren aktibidadea egituratzen dan bost eremuetako bakoitzean: liturgia, katekesia, karidadea, gazteria eta familia).



Bihar etziko Arratiako Eliza: ikuspegi ezbardinak (01)

Bihar etziko Arratiako Eliza: ikuspegi ezbardinak (02) Poitiers



La diócesis de Udine. 

El año 1997 el arzobispo de Udine, A. Battisti, comunicaba su decisión, largamente madurada, de favorecer e impulsar la figura del coordinador parroquial. Lo hacía mediante una carta que, fechada el 15 de agosto del mismo año, llevaba el significativo título de “el coordinador parroquial. Identidad, tareas, formación”. En esta carta, después de clarificar las tareas específicas e insustituibles del sacerdote, señalaba que el coordinador parroquial “participa” de la cura pastoral del párroco o arcipreste (CIC 517 & 2), colaborando con él en la elaboración del programa de actuación, encontrando agentes pastorales, precisando los servicios que se les van a confiar, favoreciendo su formación teológica y pastoral y, sobre todo, promoviendo la colaboración recíproca entre todos ellos.

El coordinador pastoral es elegido de entre los miembros del consejo parroquial o (si esto no fuera posible) de entre los agentes de pastoral, de manera que pueda ser “reconocible y reconocido” por la comunidad. El párroco lo presenta al obispo, a quien corresponde su nombramiento. La encomienda se realiza por un quinquenio y es renovable. El obispo indica en el nombramiento las tareas que le confía, habida cuenta de su capacidad y de su disponibilidad.

El servicio es normalmente gratuito, pero la comunidad debe comprometerse a pagar los gastos que resulten de tal prestación, así como la formación necesaria para su capacitación, los desplazamientos y la asistencia sanitaria o la seguridad social al coordinador que no la tuviera. Si el trabajo exigiera media dedicación o dedicación plena se ha de prever una retribución adecuada a sus necesidades, previo acuerdo con los servicios de la curia. Estos son extremos que se han de clarificar antes de recibir el nombramiento episcopal.

El obispo, al presentar esta decisión a la diócesis, decía en una nota: “me hago cargo de que muchas comunidades no son conscientes todavía del momento delicado de nuestra archidiócesis ni del cambio radical de mentalidad que esto requiere. Pero sería grave y culpable omisión por mi parte como obispo y de vosotros sacerdotes y fieles, no ponernos con responsabilidad pastoral a la escucha de lo que el Espíritu dice a nuestra iglesia, para ayudarle a responder a los graves desafíos de nuestro tiempo”.

El 22 de noviembre de 1998, el arzobispo de Udine, Mons. A. Battisti, entregaba públicamente, en la Catedral, el nombramiento de cooperadores pastorales a 32 laicos, a 6 comunidades religiosas femeninas y a 4 religiosos a título individual que se unían a 8 diáconos permanentes enviados en los años anteriores a otras tantas parroquias de la diócesis.

Recientemente, la diócesis de Udine ha refirmado la importancia de esta responsabilidad que ha tipificado como “referente pastoral”: “un cristiano laico, hombre o mujer, que se compromete responsablemente en promover y coordinar la actividad pastoral que se le confía, por el bien de la comunidad parroquial o de la unidad pastoral”. Es una figura ministerial que se desglosa, en unos casos, como “referente de la comunidad” (coordinador de las actividades pastorales de las parroquias en las que el párroco no reside de manera estable) y, en otros, como “referente de la unidad pastoral” (referencia para los trabajadores pastorales de cada uno de los cinco ámbitos en los se articula la actividad de la unidad pastoral: liturgia, catequesis, caridad, juventud y familia).


Publicar un comentario