Día mundial de los pobres, Cena solidaria, 16 noviembre, 19:30

Día mundial de los pobres, Cena solidaria, 16 noviembre, 19:30
Erdu!

jueves, 11 de julio de 2013

Frantzisko Aita Santua Lampedusan: Bertako alkate andrearekin berbetan




Alkate andre laikoa Aita Santuaren zain dago: “Zerbait zoragarria”, dio Giusi Niolinik, Aita Santua hartuko duen  Lampedusa herri txikiko alkate andreak. 30 urte eman ditu borrokan ingurumen-kontuak direla eta, mafia-kutsuko mehatxuei egin die aurre eta “untxien hondartza” bezalako paradisu-zatitxoak salbatu ditu. Gaur, ordea, esan bezala, harrera egingo dio uharte siziliarrera trepeta txikiekin meza ematera datorren Aita Santuari: kaliza, esate baterako, paterak egiteko erabiltzen den egurraz egin zen. “Aldare hau –diosku, erakustearekin batera-  arrantzaleen txalupen egur-zatiekin eginda dago; bestalde, guztiok gaude txalupa berean”.

Berak eskainiko dio Aita Santuari uhartean zehar ibiltzeko jeepa “inolako apaindurarik gabe: ezta lore ziztrin bat ere. Izan ere, denbora gutxi dugu eta berak ez du uharteko bizimodua aldatzerik nahi, ezta dirua gastatzerik ere.” Alkate andrea bera ere leporaino dago konpromiso eta prestaketa-lanak direla-eta, baina badu tartetxo bat hitz egiteko. Eta galderei erantzuten dien bitartean, argazkiak egiten dizkiote, beste hitzordu baterako ordutegia pasatzen diote. Ez dute bakean uzten, baina pozik dago; izan  ere, gaurtik aurrera “mundua itzuli egin da, Lampedusa betiko bazterketa-egoeratik irten da eta, egun batez sikiera, munduaren erdigune bihurtu da.”

-         Aita Santuari esker?
“Erabat. Nor bera baino egokiagoa hondamendi honen isiltasuna hausteko, hondamendi estalia, ezkutatua eta  zurikeriarik zurienarekin aintzat ez hartua. Berak bakarrik du dena goitik behera aldatu ahal izateko halako betebehar sinboliko  sendoa.

-         Zehazki, zer egin dezake?
“Gauza guztien artetik garrantzitsuena dena: giza-bizitza berretsi lehentasun gisa eta bazterrean utzi ezin daitekeen zerbait bezala. Lampedusa aukeratu du kristauei eta musulmanei hitz egiteko, bi ertzei berba egiteko. Horrela, Mediterraneoaren ikuskera aldatu du: ez da hilerria izango, elkargunea baizik; elkarlanerako, integrazio-programetarako…

-         Lortuko al du elizak politikak ezin izan zuena?
“Politikariak ezin izango du ez-entzunarena egin Francesco Aita Santuaren mezu honen aurrean. Politikariak ezin ditu begiak itxi  mugak ixtearen politika europarraren ondorio lazgarrien aurrean; geu gara irtenarazten ditugunak itsasoan itotzeko; geu gara Ghaddafirentzako itsasontzi patruilariak erosi genituenak… Nork eman diezaioke berriro balio osoa giza-bizitzari Aita Santua ez bada?

-         2011n, artean harrera-zentroa itxita zegoenean eta Afrikako kostaldetik milaka lagun iristen zirenean, aita Stefano Nastasik  bere parrokia eskaini zuen jendeak kale gorrian lo egin ez zezan… Beti egiten dugu topo Lanpedusako elizarekin?
“Urte hartan, gainera, eskuin muturreko administrazioa genuen. 2011n, Lanpedusako historiako orrialderik itsusiena bizi izan genuen, Italia osoaren lotsarako. Europako Auzitegiak kondenatu zuen jazoera horiengatik. Lampedusa sakrifikatu zuten; eta ondorioak orain geu eta etorkinak ari gara ordaintzen.

-         Zer aldatuko da bihar, zure iritziz?
“Dena aldatuko da. Hildakoak bereziki, baldin badaude, -gehiagorik ez ahal da izango!-, egunkarietako azaletan azalduko dira, ez dira isiltasunean galduko. Europak erantzun bat eman behar dio Aita Santuaren mezuari. Eta Lampedusa itsasargi bihurtuko da.”

L’Unita egunkaritik hartua. A. Etxebarriak euskeratuta


Entrevista con la Alcaldesa de Lampedusa

Una alcaldesa laica espera al Papa: “Algo extraordinaria”, comenta Giusi Nicolini que después de treinta años de luchas ambientales y de resistencia a intimidaciones de tipo mafioso, después de que haber salvado pedazos de paraíso, como la playa de los conejos, hoy alcaldesa del pequeño municipio de Lampedusa recibirá al Papa, que viene a la isla siciliana a celebrar la misa, con pequeños objetos: el cáliz, por ejemplo, se extrajo de la madera de las pateras. “Mientras que este altar –dice ella, mostrándonoslo– está hecho con piezas de madera de los barcos de los pescadores: por otra parte, todos nosotros estamos en la misma barca”.

Será ella quien proporcione el jeep en que Papa se moverá, pero será un día “sin adornos ni embellecimientos: ni una flor. Es por la escasez de tiempo y porque él tiene verdadero deseo de no trastornar la vida de la isla y de que no se gaste dinero”. Ella misma está hasta el cuello de compromisos y preparativos pero encuentra el tiempo de hablar.  Y mientras contesta a las preguntas la fotografían, toman otra vez, le pasan los horarios de otra cita. No la dejan en paz pero es feliz. Porque desde hoy “el mundo se ha vuelto, Lampedusa sale de la marginalidad en la que siempre ha quedado reducida y se convierte por un día en el centro del mundo”. 

—¿Gracias al Papa?
“Absolutamente. Nadie mejor para rasgar el silencio en esta tragedia, cubierta, ocultada e hipócritamente ignorada, solo él desempeña un papel simbólico tan fuerte que sería capaz de cambiar todo “.

—¿Qué puede hacer exactamente?
“Mientras tanto la cosa más importante de todo: reafirmar la vida humana como prioridad y un valor que no puede ser ignorado. Ha escogió Lampedusa para hablar a cristianos y musulmanes, para hablar a las dos orillas. Transformando así la visión del Mediterráneo: no ya un cementerio sino un punto de encuentro. Para programas de cooperación, para política de integración…”. 

—¿Logrará la iglesia lo que no consiguió la política?
“El político no podrá no reconocer este mensaje de Papa Francesco. El político no puede cerrar los ojos a los efectos tan graves de la política europea de cierre de fronteras, nosotros somos quienes les impulsamos a salir para morirse en el mar, nosotros que compramos las patrulleras para Ghaddafi… Quién puede valorar de nuevo el valor de la vida humana lejana de su explotación si no es el Papa”. 

En 2011 cuando el centro de acogida todavía estaba cerrado y llegaban de la costa africana miles de personas, el padre Stefano Nastasi puso a disposición la parroquia para no dejar que durmieran todos al raso… ¿Nos topamos siempre con la iglesia en Lampedusa?
“En aquel año teníamos incluso una administración inspirada en ñla derecha xenófoba. 2011 representa la página más fea de la Historia de Lampedusa y una vergüenza para todo el país, que fue condenado por el Tribunal europeo para esos acontecimientos. Lampedusa fue sacrificada y las consecuencias las pagamos ahora nosotros y los inmigrantes “. 

¿Qué cambiará en concreto mañana, según Usted?
“Cambiará todo. Sobre todo los muertos, cuando los haya, –nosotros esperamos que de no, obviamente– serán titulares en los periódicos, no pasarán con el velo del silencio. Europa debe dar una respuesta al mensaje del Papa. Y Lampedusa se convertirá como en un faro”.


Diario L'Unita
Publicar un comentario