Espiritu Santua Mendekoste Jaia

sábado, 13 de julio de 2013

Jose Mari Zunzuneguiren azken agurra

Orain dela bi urte, elkar hizketan ari ginela, Jose Marik honela ezan zidan: “José Antonio, mesede bat eskatu nahi dizut, zerutik bakarrik eskertuko dizudana. Gaixorik nago. Laster ospatuko duzue nire hileta. Ez nuke nahi ospakizun horretan inork nire goraipamena egitea. Egin ezazu zuk sermoia, eta adierazi ezazu Jainkoaren maitasuna, Jesusengan agertu zaigun “Jainko maitasuna”.


Isilik gelditu nintzen. Une hartan, ez nuen holakorik espero. “Beste zerbait behar bada, askoz hobea, egin dezakegu” esan nion. Zergatik ez duzu zerorrek prestatzen zure azken agurra, zure senideak, lagunak eta guztiok zure azken hitzak jaso ditzagun?. Horrela egin zuen.

Jose Mariren senide maiteok, hilabete luze hauetan, arretaz eta maitasun handiz zaindu duzuenok, eta zuek gaur ospakizun honetara etorri zareten guztiok, hauexek dira Jose Mariren hitzak: azken agurra. Fededun baten agurra.

Senide maiteok!
Elkarrekin batera, zenbat aldiz esan dugu: «Jauna, ni ez naiz inor zu nire etxean sartzeko». Orain, heriotzaren aurrean, beste hau sentitzen dut: «Jauna, ez naiz inor, ni zure etxean sartzeko». Halaxe da: Jauna, ez naiz ezer, ez naiz inor «ezerezetik» sortua izateko. Nire identitate berbera ere Zuk zeure baitan asmatua eta konkretuki diseinatua izanari esker naiz: Nola merezi? Zer merezi?
Bizitzan zehar jaso dituan beste emari guztiak – zuek, adibidez, senide maiteok- ez ditut mereziak! Eta nire bizitza luzean izan ditudan janari, jantzi eta osasun gaiak ez ditut mereziak: hainbeste milloika gizaki goserik hiltzen dauden bitartean! Horiek ez eta ni bai. Nolaz?
Batez ere, ez dut merezia Jesús, zeruko Aitaren dohanik handiena: senide hain bihotzbera, apala, ausarta eta guztionganako bere onginahi muga gabea! Ez dut merezi Espíritu Santua, bizitza luzean nire bihotzeko etxelagun atsegina, Jesús berpiztuak pozik eginiko dohaina. Ez dut merezia Eliza, mila bider erori eta altxatuz erromes doan Herri xumea, hainbeste apaiz, erlijoso/a, monje eta misiolari gizaseme eta emakumeak: ez ditut mereziak. Ez dut merezia hain eskergarria eta maitea dudan Vaticano II.garren kontzilioa eta honen erakutsi eta emari eraginkorretan eginiko aurrera pauso ederra!
Eta orain, heriotzaren aurrean, argi daukat: «Ez naiz inor zure etxean sartzeko! Oh maitetasun ugaria, gizonarentzat gehiegia. Eskerrak beraz, zuri, Jauna, zuei Hiruroi, eta zuekin batera, nik merezi gabe maite izan nauten guztieri!

Queridos amigos y amigas,
Siento pena de dejaros. No tengo ninguna queja contra nadie. ¡Me habéis tratado tan bien! En cambio, no me faltan motivos de arrepentimiento: me siento gratuitamente perdonado. Pero, no he amado como correspondía a tanto perdón. Me duele la ligereza con la que tantas veces he pensado, sentido y hablado con dureza de mis hermanos. Mi único mérito es la MISERICORDIA DE DIOS.
En mi larga vida ha habido momentos muy hermosos. Por eso, lo que más vivamente siento en estos momentos es el agradecimiento. ¡Cuántas personas buenas! ¡Tantísimas! ¡Cuántos ejemplos de desinterés, de bondad y de delicadeza conmigo! Comenzando por Dios que me ha creado y diseñado. Sólo siento una inmensa gratitud y mi absoluta confianza en los Tres, nuestro Padre Bueno, el Hijo querido, Jesús, y el Espíritu Santo que me ha acompañado siempre! Eskerrik asko, eskerrik asko, eskerrik asko, zeuri, Hirutasun Santuari. Eta orain, MAITASUNA! MAITASUNA! MAITASUNA! Amairik gabeko POZA! POZA! POZA!
Mi único mérito es la MISERICORDIA DE DIOS. Voy a su encuentro. Tiene los brazos abiertos. ¡Habrá más alegría por mí que por 99 justos! Egarriz noa, pozik noa, NOIZ IKUSIKO, NOIZ JAINKOA! Agur! Ondo izan! Laister arte.

Egun hauetan entzun dizkiodan ia azken hitzak, ohiu sakon bat bezala atera zitzaizkion barru-barrutik: “Aintza Aitari, Semeari eta Espiritu Santuari”. Hirutasun Santu horrek entzun dezala oihu hori eta har dezala betirako Jose Mari bere altzoan.

Jose Antonio Pagola

No hay comentarios: