San Inazio egunean Gorbeian batuko ete gara?

jueves, 10 de enero de 2013

75 urte moja Maria Angeles Egiluz zeaniztarrak

Mari Angeles kandelak amatetan
Mª Angeles Egiluz moja zeaniztarrak 75 urte bete ditu Adoratzaile lez.
Adoratzaileen ordenako kidea dan Mari Angeles Egiluz Amuriza monjari omenaldia egin eutsen atzo sasoi haretan Bilboko Zabalbide kalean egoan Adoratzaileen nobiziatura sartu zaneko 75. urteurrena dala-ta ospatu eben Eukaristian, bizkeliza.org webgunean irakurri daikegunez.

Mª Angeles Egiluz Amuriza Zeanuriko Lambreabe (Ipiñaburuko Santiago parrokia) auzoan jaio zan orain dala 95 urte, 8 anai-arrebaz osatutako familian. Bitxikeria lez, joan dan abenduaren 24an 100 urte bete ebazan Esteban Manterola elizbarrutiko abadea Mª Angelesen auzokoa zala gogoratuko dogu.

Egiluz 1938.eko urtarrilaren 8an sartu zan nobiziatuan. Bere bizitza erlijiosoan, makina bat lekutan jardun izan dau: Bilbon eta, horrezaz aparte, besteak beste, Burgosen, Donostian edo Gijonen. Bere ordenan era askotako egitekoak izan ditu baina, aditua da gozogintzan eta, esate baterako, ordenak gobernatzen eban gozotegia zuzendu eban Gijonen.

Gaur egun Txurdinagako alkartean bizi da beste 30 monjagaz batera. Honeek nagusien egoitzaren ardurea daukie eta arazoak dabezan gazteak be artatzen dabez. Ezagutzen dabenek nabarmentzen dabenez, buru pribilegiatua dauka eta bere gaitasunetako asko galdu barik dauka; komentuan egiteko desbardinetan laguntzen dau eta, batez be, atezaintzan jarduten dau.

Zorionak, Mª Angeles!



Bodas de diamante de la religiosa

75º aniversario de Mª Ángeles Egiluz, como Adoratriz

Mezatan

La religiosa de la orden de las Adoratrices, Mª Ángeles Egiluz Amuriza, recibió ayer un homenaje en la Eucaristía celebrada con motivo de los 75 años de su entrada al noviciado de las Adoratrices situado, en aquella época,en la calle Zabalbide, de Bilbao.

Mª Ángeles Egiluz Amuriza, nació en el barrio Lambreabe (parroquia de Santiago de Ipiñaburu) de Zeanuri hace 95 años, en una familia de 8 hermanos. Como anécdota, recordamos que el presbítero diocesano Esteban Manterola, que cumplió 100 años el pasado 24 de diciembre, había nacido también en la misma parroquia que Mª Angeles.

Egiluz ingreso en el noviciado el 8 de enero de 1938. Durante su vida religiosa ha realizado su labor en diferentes destinos: Burgos, San Sebastián o Gijón, además de Bilbao, entre otros. Además de las múltiples tareas realizadas en su orden, la hermana Mª Ángeles Egiluz es especialista en repostería, y, por ejemplo, en Gijón, dirigió una pastelería que regentaba la orden.

Actualmente vive en una comunidad de Txurdinaga junto a otras 30 religiosas que atienden una residencia de mayores y también a jóvenes con problemas. Quienes la conocen destacan que tiene una mente privilegiada y conserva gran parte de sus aptitudes, colabora en diversas tareas del convento y, principalmente, atiende a la portería.

Zorionak Mª Ángeles
Publicar un comentario