Goazen 2024 Jarri bidean

viernes, 4 de enero de 2013

Bedia: Epifania edo Agerkundearen antzespen kolosala

Aurten be etorriko dira Errege Magoak Bediara. Traktorean helduko dira plazaraino, eta han frontoi bete jente eukiko dabe itxaroten, aurretik plazan txokolatea hartuta. Herriko talde eder batek orduko bizimodua itxuratzeko antzerkitxua egingo dau: jentea zelan bizi zan, lanbideak eta. 


Eta baita be Jesusen jaiotza eta erregeak edo magoak bera gurtzera joatea be. 
Horren ostean, ume guztiek euki eben aukerea errege magoakaz egoteko, euren kartak emon, opariak eskatu, onak izan diran edo ez esan…

Beleneko herritar batzuk


Urtean-urtean jente gehiago batzen da Bediara kabalgata egunean, herriko eta inguruko parajeetatik. Izan be, honezkero hogeta hamar urte inguru dira errege magoak herrira etortzen dirala, lehenengoz noiz egin zan ziur inork ez badaki be.Inork aspaldiko argazkirik baleuko eskertuko geunskio kopia bat egiteko sikeran.


Igone Etxebarria

Petrikiloa klienta bategaz berbetan