Poz pozik!

sábado, 12 de enero de 2013

Arrakasta itzela euki dau Igorreko tonbola solidarioak mixioen alde

Arrakasta itzela euki dau Igorren eratu dan tonbola solidarioak, 1000 sari baino gehiago banatu dauz eta ataratako irabazia misiolarien alde erabili da oso-osorik. Eskerrik asko beraz bai antolatzaileei, bai sari emolieei, bai txartel erosleei.

Urteotako ohitura dogu hau Igorren, eta huts egin barik, aurten ere zabalik egon da tonbola solidarioa. Euro baten txartela erosiz sari ikusgarriak eskuratu dabez bertaratu direnak. Esan behar da Arratia guztitik datorrela jendea parte hartzera eta ez Igorreztarrak bakarrik.
 
Hamahiru andra martitzenero batzen da esku lanak egin eta tonbolan opari moduan jartzeko esku-lanak: erropak, amantalak, neskatil jantziak etab. luze bat.

 
Beste opari sorta handi bat  Igorreko dendari, enpresa eta familiek emoten dabez dohan. Aurten Beñat, Betis taldeko jokalariak emondako maillota izan da arrakasta itzela euki dauan saria. Tomas Orbe jauna izan da kamisateran irabazlea.


Aurten milatik gora sari egon da. Eta sari bako boletoak otzara baten zozketean sartzen da-eta tonbola itxi ondoren. Begoña Gurtubai eta Garakoiko Iñaki Etxezarraga jaun andreak izan dira otzara eder bana etxera eroan dabenak. Zorionak!
 
Ekintza honetatik ataraten dan dirua misiolari igorreztar birengana bideratzen da: Maribel Egiluz, Congon dabilena, eta Juanita Agirre, Perun bizi dana.


Publicar un comentario