Poz pozik!

miércoles, 23 de enero de 2013

Krisiaren bihotzean otoitzean Orando en medio de la crisis: Asis sarea urtarrila



Krisiak gure gizarteko sustraiak astindu dituen honetan guztioi egiten zaigu elkartasunez jokatzeko deia. Ezin landu inolako espiritualtasunik geure burua eta geure ongizate soila ardura zaigunean. Elkartasuna, besteekiko begirunea ezinbesteko eta oinarrizko urrats gertatzen zaigu.
Hala ere ongi aztertu behar nondik sortzen den gure elkartasuna, zein iturritik edaten duen, geure buruak ez engainatzeko, zuzen jokatzeko, egiazko espiritualtasuna lantzeko.
Zergatik ematen dugu?

Egon badago ematen duenik, irudi onak berarentzat asko balio duelako. Askoz lehenagotik egon badago behatz bat ere mugitzen ez duenik eta bost axola zaionik … Egon badago ematen duenik, hori egitean ondo sentitzen delako. Ez da gutxi: ondo sentitzeko edozerk balio duen ongizatezko gizarte batean, asko esan nahi du ongi sentitzeko moduen artean besteen alde jokatzea hautatzeak. 

Egon badago ematen duenik, hori duelako mundu zuzenago eta solidarioago baten alde borrokatzeko modu zehatza bere errealitatetik, eta hori bere hondar-alea.

Egon badago bizitzan ondo joan zaiola dakienik. Eskertuta bizi da hartu duenagatik, eta badaki orain partekatzea tokatzen zaiola hainbesteko zortea izan ez duenarekin.

Egon badago, gertatuak gertatu, sentiberatasuna galdu ez duenik eta sufritzen duenarengan pertsonaren duintasun sakona ikusten duenik. Eta hori maiz, argudio eta hitzik gabe: besterik gabe “eragina” egiten dio bihotzean. Inbidia ematekoa da hori, hori zortea! Beraientzat ematea, arazoen sustraia konpontzen ez duela jakinik ere, betebehar baino gehiago da; seinale bete betea da, humanoagoak bihurtzen dituen zerbait.

Horrez gain, egon badago sinestun duenik eta koherente izaten saiatzen denik Jainkoak eskatu eta Jesusek bizi izan zuenarekin: lagun-hurkoa maitatu, goseak dagoenari jaten eta egarri denari edaten eman … 

Egon badago eman eta partekatzen duenik, hori duelako modua Jesusi jarraitzeko, Erreinua eraikitzeko deiari erantzuteko. Behartsuaren aurpegian senidea ikusten du. Gure Aita otoitzeko “emaguzu gaur egun honetako ogia” esaldia ez zaio, jada, huts gelditzen; egia bihurtzen zaio barrutik, horretarako lanean ari delako.

Egon badago Jesusek Erreinuaz esandako parabolatan berorien dinamika misteriotsua aurkituz doanik: Jainkoa eginez doa bere erara; ez dago proportziorik norberak egiten duen eta azkenean gertatzen denaren artean. Horregatik eman egiten du, eta hori egitean lankide sentitzen da, berea ez duen eta Jainkoarena den Erreinuan.

 Ebanjleioa: Mateo 6,1-4
 
Ez egin gero zeuen erlijio-betebeharrak jendaurrean, jendeak ikus zaitzaten; horrela, ez duzue saririk jasoko zeruko zeuen Aitarengandik. Beraz, limosna egitean, ez ibili turuta joka, itxurazaleek sinagogetan eta kaleetan egin ohi duten bezala, jendearen txaloak irabazteko. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina.
Zuk limosna egitean, ez beza jakin zure ezkerrak zer egiten duen eskuinak; horrela, zure limosna ezkutuan geldituko da, eta ezkutukoa ere ikusten duen zeure Aitak emango dizu ordaina.
 


Frantziskotar espiritualtasuna
 
Zorionekoa on guztiak Jainko Jaunari bihurtzen dizkion zerbitzaria, zeren zerbait beretzat hartzen duenak bere Jainko Jaunaren dirua gordetzen baitu beretzat (Mt 25,18), eta eduki uste zuena ere kendu egingo zaio (Lk 8,18) (Ahol 18,2). Esker on eta harriduragatik ematen du Frantziskok. Esker ona Jainkoari, Harengandik baitator on eta dohain oro, bizi eta argi oro, egite eta grazia oro. Eta harridura Jainkoaren aurrean, hark emateaz gain bere burua baitu ematen eta entregatzen. Frantziskok, zenbat hartzen duen badakielako ematen du; oparitan ematen zaion guztia ospatzeko ematen du; dena Jainkoari ordaintzeko ematen du, aitortuz eta ospatuz hura dela iturri bakarra, ospe guztia dagokiona.

Egunero bereburua jaitsi eta ematen digun Jesu Kristo kontenplatuz esaten digu: “Beraz, ez gorde zeuenetik ezer zeuentzat, osorik har zaitzaten osorik ematen zaizuenak” (OrG 29). Frantziskoren emateak eta emana bizitzeak Jesu Kristoren bihotzean eta erraietan sartzen gaitu. Ematean eta partekatzean, Frantziskok Jainkoaren gupidazko erraietan esku hartzen du. Pobre eta behartsu batekin aurkitzen den bakoitzean, bere konbertsio-hasieran bezala, Jainkoak gidatua sentitzen da errukia egitera eta Jainkoaren gupida presente egitera.


Otoitza

Banatu eta partekatu ezer ez duenarekin,
baina dena merezitzeko duin denarekin
beraren eta Jainkoaren aurrean.

Banatu eta partekatu, ez soilik sobran duguna,
baizik baita geure lanaz lortua ere
eta are beharrezko duguna.

Banatu eta partekatu, justizia eta maitasunagatik,
legeak dioenaren gainetik,
konturik eraman gabe,
bestea gustura senti dadin arte.

Banatu eta partekatu, xalo izanez
eta emana biziz,
gehiago edo hobea izateko usterik gabe,
ordainik edo esker onik
exijitu gabe.

Banatu eta partekatu, ebanjelikoki
aldi oro,
nonahi,
egokiera guztietan,
oraintxe bertan.

Banatu eta partekatu,
edo saiatu behinik behin;
sekula ez bakarrik,
beti konpainian;
inoiz ez salbatzeko,
eta are gutxiago salbatua sentitzeko;
soilik banatzea eta partekatzea
posible egiteko,
zuk bezala, Jauna.

            (Moldatua: Florentino Ulibarri)

Azken hitzak
 
“Maitasunaren neurria, neurririk gabe maitatzea da”. (S. Agustin)



En estos tiempos de crisis a todos se nos pide ser solidarios. No podemos pretender trabajar ningún tipo de espiritualidad si únicamente nos preocupa nuestro propio bienestar. La mirada al prójimo, el solidarizarnos con su situación se vuelve paso inexcusable.
Pero hemos de analizar en verdad cómo es nuestra solidaridad, de dónde brota, para no engañarnos, para ser verdaderos, para trabajar bien nuestra espiritualidad.


¿Por qué damos?

Hay quien da porque le resulta importante tener una buena imagen. Ya hace mucho más que quien no mueve un dedo y le da igual… Hay quien da porque al hacerlo se siente bien. No es poco: en una sociedad del bienestar donde todo vale para sentirse bien  elegir modos de sentirse bien volcándose en los demás significa mucho.
Hay quien da porque es su forma concreta de luchar por un mundo más justo y solidario desde su realidad, su granito de arena.
Hay quien sabe que ha sido bien tratado por la vida. Vive agradecido por lo recibido y sabe que ahora le toca compartir con quien ha tenido peor suerte.
Y hay quien, a pesar de todo, aún no ha perdido la sensibilidad y ve, en el rostro de quien sufre, la dignidad profunda de la persona. A menudo, sin razonamientos ni palabras: simplemente le “afecta” en el corazón ¡Qué envidia, qué suerte! Para ellos, dar, aunque saben que no soluciona la raíz de los problemas, es más que un deber, es todo un signo, es lo que les hace más humanos.
Hay quien además, es creyente y se esfuerza por vivir coherentemente con lo que Dios pide y Jesús vivió: amar al prójimo, dar de comer al hambriento, dar de beber al sediento…
Hay quien da y comparte porque es su modo de seguir a Jesús, de contestar a la llamada a construir el Reino. En el rostro del pobre percibe a su hermano. La frase del Padrenuestro “Danos hoy nuestro pan de cada día” ya no se le queda hueca, se le hace verdad por dentro, porque colabora con ello.
Hay quien al leer las parábolas de Jesús sobre el Reino va descubriendo su dinámica misteriosa: Dios va haciendo, a su manera, no hay proporción entre lo que uno pone y lo que al final resulta… Por eso da, y al hacerlo, se siente instrumento de ese Reino que no le pertenece a él, sino a Dios.

  Evangelio: Mateo 6,1-4

No hagáis el bien para que os vean los hombres, porque entonces vuestro Padre celestial no os recompensará. Por eso, cuando des limosna, no vayas pregonándolo, como hacen los hipócritas en las sinagogas y en las calles, para que los alaben los hombres. Os aseguro que ya han recibido su recompensa.
Tú cuando des limosna, que no sepa tu mano izquierda lo que hace la derecha. Así tu limosna quedará en secreto; y tu Padre que ve en lo secreto, te premiará. 

Espiritualidad franciscana


“Dichoso el siervo que restituye todos los bienes al Señor Dios, porque el que se reserva algo para sí, esconde en sí mismo el dinero de su Señor Dios (cf. Mt 25,18), y lo que creía tener se le quitará (Lc 8,18)” (Adm 18,2). Francisco da por agradecimiento y por asombro. Agradecimiento a Dios de quien procede todo bien y todo don, toda vida y toda luz, toda obra buena y toda gracia. Y asombro ante un Dios que no sólo da, sino que se da y se entrega del todo. Francisco da porque es consciente de cuánto recibe; da para celebrar cuánto se le regala; da para restituir todo a Dios, reconociendo y celebrando que Él es la única fuente, el único al que pertenece toda gloria. 
Contemplando a Jesucristo, que cada día se abaja y entrega, nos dice: “Por consiguiente, nada de vosotros retengáis para vosotros mismos, para que enteros os reciba el que todo entero se os entrega” (CtaO 29). Para Francisco dar y entregarse nos introduce en el corazón y en las entrañas de Jesucristo. Al dar y compartir Francisco participa de las entrañas de misericordia de Dios. Cada vez que se encuentra con un pobre y necesitado se siente, como al inicio de su conversión, conducido de nuevo por el Señor a practicar la misericordia; a hacer presente la misericordia de Dios.
  

Oración


Compartir con quien nada tiene,
pero que es digno de todo a sus ojos
y a los de Dios.

Compartir no sólo lo sobrante,
sino lo que hemos trabajado
y hasta lo necesario.

Compartir por justicia, por amor,
por encima de lo que es legal,
sin llevar la cuenta,
hasta que el otro se sienta a gusto.

Compartir con sencillez y entrega,
sin creerse superior o mejor,
sin exigir cambio
o reconocimiento.

Compartir evangélicamente
en todo tiempo,
en todo lugar,
en toda ocasión,
ahora ya.

Compartir,
o al menos intentarlo;
nunca en soledad,
siempre en compañía;
nunca para salvar,
y menos aún para sentirse salvado;
sencillamente para hacer posible
el compartir,
como Tú, Señor.

            (Adaptada de Florentino Ulibarri)

Epílogo de la Carta
“La medida del amor es amar sin medida” (S. Agustín)

Publicar un comentario