Goazen 2024 Jarri bidean

miércoles, 3 de noviembre de 2021

Urtean zeharreko 32. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.






                            

                                

                                  URTEAN ZEHARREKO XXXII. DOMEKEA – B

ELIZBARRUTIAREN EGUNA

Zure laguntza, gure nortasuna. Zurekin batera, familia osotzen dogu.

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on Jaunaren  Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:.

 

            Hitzaren eta Eukaristiaren mahaiaren inguruan batu gara. Liturgi urtearen amaierara goaz, Jesus Maisuak biderako gida eskainiko deusku beste behin.

Gaur Eleizbarrutiaren eguna ospatzen dogu. Eleiza, eleiztarren fedeak izten deutsana izango da beti. Eta izate hori, beti da besteentzat zeozer izatekotan, gure hartu-emon eta bizigiroan Barri Ona bizitzen eta zabaltzen ahalegintzen diran izaki gararako.

 

            Biztu dagigun gure sinismena eta prestau gaitezan elizkizun honetan egoki parte hartzeko.

 

            "Igandetan elizan"

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: sarritan eta era askotan huts egiten dogula ikusita, autortu dagigun gure pekatua eta eskatu dagigun Jaunaren parkamena:

 

            - Jesus Jauna, gure makaltasuna ezagutzen dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, parkamenean aberatsa zareana. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, gure bizitzak aldatzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

1 Erg 17, 10-16:

 

            Elias, Jaungoikoaren gizona eta profeta, erregeagandik igesi dabil. Emakume alargun batek, bere uste osoa Jainkoagan jarrita daukalako, daukan gitxitik jaten emoten deutso.

 

 

Erantzun-Salmoa: 145. Salmoa

 

            Fededun batek, salmo honetan, Jainkoa goratzen dau; leiala dalako eta zapalduen alde jokatzen daualako.

 

  "Gora Jainkoa, egin kantu, bihotz autsiak bizten ditu."

 

 

 

Eb 9, 24-28:

 

            Abade izatea, zubi eta bitarteko izatea da. Kristo da gure Abade Nagusi bakarra: Berak ezereztu ditu gure pekatuak bere odolaren bitartez, Jaungoikoaren eta gure artean zubia jarriaz.

 

Mk 12, 38-44:

 

            Jesusek, gaurko ebanjelioan, bere ezerezetik emoten dakian alarguna goratzen dau, eta farisearren diru-gosea salatzen. Jesusen berbak entzun aurretik, goratu daigun Jauna, zutunik "Aleluia" abestuz.

 

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, eskatu dagigun Jaungoikoaren laguntza geuretzat eta gizadi osoarentzat:

 

            -  Gure Elizbarrutiaren alde:  baztertuen eta zapalduen zerbitzari leial izan daiten. ESKATU  DEIOGUN JAUNARI.

 

- Lurreko behartsuenen alde, umezurtz, alargun eta pentsino txikiak daukiezanen alde: kristau alkarteetan laguntza eta itxaropentsu biziten lagunduko deutsen alkartasuna aurkitu dagien.  ESKATU DEIOGUN  JAUNARI.

 

            - Mundu guztian sufritzen dagozanen alde: covid gaixoa eta horren ondorioak sufritzen dabezanak, baita egoera larri honi jaramonik egin barik, zaintzeko behar diran neurriak gauzatu barik,  jokabide insolidarioz bizi direnak,  konturatu daitezela guztion osasuna zaintzea beharrezkoa dogula. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

           -  Arratiako kristau-alkartearen alde: gure bizitza eta egitekoa, “alkarregaz egindako bidetzat” hartuta, hobetzeko baliagarri izan daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Aita ona, entzun egizuz apaltasunez egin deutsuguzan eskariok eta isuri eiguzuz zure maitasunaren dohaiak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

OHARRA

Datorren zapatuan Dimako frontoian  jaialdi solidarioa arrastiko 6:30etan POBREAK GURE ARTEAN izenburuaz. Eta domekan  MUNDU MAILAKO  POBREEN V. EGUNEAN  bat egingo dogu eukaristian.

 

AZKEN AGURRA

 

            Jaungoikoaren Berbea entzun dogu eta gure artean dagoan Jaungoikoagaz alkartu gara. Joan gaitezan, orain, alai, lagunurkoaren zerbitzari izanez, Jaungoikoaren zerbitzari izatera.

 

            "Eskerrik asko Jauna."

 









                                


                               URTEAN ZEHARREKO XXXII. DOMEKEA - B

ELIZBARRUTIAREN EGUNA

Somos lo que tú nos ayudas a ser. Somos una gran familia contigo

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on Jaunaren  Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:.

 

            Hitzaren eta Eukaristiaren mahaiaren inguruan batu gara. Liturgi urtearen amaierara goaz, Jesus Maisuak biderako gida eskainiko deusku beste behin.

 

Hoy es el día de la Iglesia Diocesana. La Iglesia es lo que la fe de sus miembros le permite ser. Y ese ser es siempre para los demás, porque solo somos cuando buscamos vivir y comunicar el Evangelio en nuestras relaciones  y ambientes. Nuestro ser y actuar es comunitario.

 

            Biztu dagigun gure sinismena eta prestau gaitezan elizkizun honetan egoki parte hartzeko.

 

            "Igandetan elizan"

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: sarritan eta era askotan huts egiten dogula ikusita, autortu dagigun gure pekatua eta eskatu dagigun Jaunaren parkamena:

 

            - Jesus Jauna, gure makaltasuna ezagutzen dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, parkamenean aberatsa zareana. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, gure bizitzak aldatzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

1 Erg 17, 10-16:

 

            Elias, Jaungoikoaren gizona eta profeta, erregeagandik igesi dabil. Emakume alargun batek, bere uste osoa Jainkoagan jarrita daukalako, daukan gitxitik jaten emoten deutso.

            La viuda que atiende al profeta Elías, tiene el corazón lleno de bondad. Da de lo que tiene.

 

Erantzun-Salmoa: 145. Salmoa

 

            Fededun batek, salmo honetan, Jainkoa goratzen dau; leiala dalako eta zapalduen alde jokatzen daualako.

            El salmista canta a Dios porque es justo, y auxilia al necesitado.

 

  "Gora Jainkoa, egin kantu, bihotz hautsiak bizten ditu."

Eb 9, 24-28:

 

            Abade izatea, zubi eta bitarteko izatea da. Kristo da gure Abade Nagusi bakarra: Berak ezereztu ditu gure pekatuak bere odolaren bitartez, Jaungoikoaren eta gure artean zubia jarriaz.

            Cristo, sacerdote eterno, ofrece su sangre para el perdón de los pecados.

 

Mk 12, 38-44:

            La viuda pobre entrega todo lo que tenía para vivir. Es toda una lección para quienes queremos seguir a Jesús de Nazaret.

            Jesusek, gaurko ebanjelioan, bere ezerezetik emoten dakian alarguna goratzen dau, eta farisearren diru-gosea salatzen. Jesusen berbak entzun aurretik, goratu daigun Jauna, zutunik "Aleluia" abestuz.

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, eskatu dagigun Jaungoikoaren laguntza geuretzat eta gizadi osoarentzat:

 

            -  Gure Elizbarrutiaren alde:  baztertuen eta zapalduen zerbitzari leial izan daiten. ESKATU  DEIOGUN JAUNARI.

 

-   Por los gobernantes de todos los países de la tierra y, en forma especial, por los más cercanos a nosotros, para que de tal modo promuevan el bien común, que todos y todas puedan acceder a los bienes de esta tierra: a un trabajo justo, a una vivienda digna y al desarrollo integral de la persona. ESKATU DEIOGUN  JAUNARI.

             - Por los  más pobres de la tierra, por los huérfanos , las viudas y quienes tienen pensiones insuficientes, para que siempre encuentren en las comunidades cristianas una ayuda eficaz y una solidaridad que les lleve a la esperanza. 
 ESKATU DEIOGUN  JAUNARI.

 

               -  Arratiako kristau-alkartearen alde gure bizitza eta egitekoa, “alkarregaz egindako bidetzat” hartuta, hobetzeko baliagarri izan daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Aita ona, entzun egizuz apaltasunez egin deutsuguzan eskariok eta isuri eiguzuz zure maitasunaren dohaiak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

AVISO

Con motivo del V DIA MUNDIAL DE LOS POBRES el próximo sábado a las 6:30 en el frontón de Dima habrá un festival solidario con el lema: POBREAK GURE ARTEAN.  Las entradas están a la venta por 2 € Y el domingo en todas las eucaristías tendremos un recuerdo especial por la  situación que viven muchos hermanos nuestros y oraremos por ellos.

 

AZKEN AGURRA

 

            Jaungoikoaren Berbea entzun dogu eta gure artean dagoan Jaungoikoagaz alkartu gara. Joan gaitezan, orain, alai, lagunurkoaren zerbitzari izanez, Jaungoikoaren zerbitzari izatera.

            Los seguidores de Jesús de Nazaret vamos a seguir sus pasos, haciendo de nuestras vidas, un servicio a quienes están cerca de nosotros. Para ello recibamos la bendición de Dios.

 

            "Eskerrik asko Jauna..."



XXXII. DOMEKEA URTEAN ZEHAR


Emakume alargunak egin eban bere urunetik sutopil txiki bat,
eta Eliasi eroan eutsan.

Erregeen lehenengo liburutik
(1 Erg 17, 10-16)

            Egun hareetan, jagi zan Elias profetea eta Sareptara joan zan.
            Uriko ateetara heldu zanean, emakume alargun bat ikusi eban zotzak batzen. Eliasek deitu eta esan eutsan: «Ekarri egidazu ontzian ur apur bat edateko». Bila joiala, Eliasek atzetik oihu egin eta esan eutsan: «Ekarri egidazu, arren, ogi-zati bat ere».
            Emakumeak erantzun eutsan: «Ala Jauna, zure Jainkoa! Ez dot bat ere ogirik; eskutada bat urun besterik ez daukat katiluan, eta orio pittin bat pitxerrean; zotzak batzen niharduan, neure semearentzat eta biontzat opil bat egin, jan eta gero hil gaitezan».
            Eliasek esan eutsan: «Ez izan bildurrik. Joan eta egin esan dozuna; baina egidazu lehenengo niri sutopiltxo bat eta ekarri. Gero, egingo dozu semearentzat eta zeuretzat. Hau dino-eta Jaunak, Israelgo Jainkoak: "Urun-katilua ez da amaituko, ezta oriontzia agortuko ere, Jaunak lurrera euria bialduko dauan egunera arte"».
            Joan zan, bada, emakumea eta egin eban Eliasek esana, eta luzaroan jan eben Eliasek eta ama-semeek. Urun-katilua ez zan amaitu, ezta oriontzia agortu ere, Jaunak Eliasen ahoz esan eban lez.

Erantzun-salmoa
(Sal 145, 6c-7ab. 7c-8. 9-10)

Goratu egizu, Jauna, ene barrua.

edo Aleluia.

Leiala da betiren beti,
emoten deutse eskubidea zapalduei,
ogia gose diranei.

Atxilotuak Jaunak askatzen ditu,
itsuen begiak Jaunak argitzen ditu.
Okertuta dagozanak Jaunak ditu zutik jarten,
zintzoak Jaunak ditu maitatzen.

Arrotzak Jaunak ditu zaintzen,
umezurtz eta alargunak laguntzen,
gaiztoen asmoak eragozten.
Errege izango da Jauna sekuletan,
zure Jainkoa, Sion, menderen mendetan.

Kristok, askoren pekatuak kentzeko,
behin bakarrik emon eban bere burua opari.

Hebrearrei egindako epistolatik
(Heb 9, 24-28)

            Senideok: Kristo ez zan sartu giza eskuz egindako santutegian —benetakoaren irudi besterik ez zan santutegian—, zeruan bertan baino, orain Jainkoaren aurrean gure alde agertzeko; eta ez zan sartu behin eta barriro bere burua opari eskeintzeko, abade nagusia berea ez dauan odolagaz santutegian urtero sartzen dan lez; bestela, hil ere askotan hil behar izango eban, munduaren hasieratik. Baina ez, Kristo behin bakarrik agertu da orain, azkenak diran sasoi honeetan, bere buruaren opariaz pekatua ezerezteko.
            Eta gizon-emakumeek behin bakarrik hil behar dabela eta gero auzia izango dala erabagita dagoan lez, holantxe Kristo ere: behin bakarrik izan zan oparitzat eskeinia guztien pekatuak kentzeko, eta gero bigarrenez agertuko da, pekatuagaz zerikusi barik, beraren zain dagozanak salbatzera.

Irakurgaia laburragoa egin nahi bada, kako [] artean emoten dan zatia itzi daiteke.

Alargun gaixo honek
beste guztiek baino gehiago bota dau.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 12, 38-44)

            Aldi haretan, [Jesusek, bere irakatsaldian, esan eutsan jenteari: «Ibili zaiteze kontuz lege-maisuekin! Gogoko dabe harro-harro jantzita ibiltea eta plazetan jentearen agurrak hartzea; gogoko dabez sinagogetan aurreneko aurkiak eta jai-jatorduetan mahaiburuak. Eta, azken bako otoitzen aitzakiaz, alargunen ondasunak irensten dabez. Holakoek epairik zorrotzena izango dabe».]
            Jesus tenpluko dirutegiaren aurrean jesarrita egoan, jenteak kutxetara dirua zelan botaten eban begira. Aberats askok ugari emoten eban. Etorri zan emakume alargun behartsu bat ere, eta txanpon bi bota ebazan, huskeria bat. Jesusek, ikasleei dei egin eta esan eutsen: «Benetan dinotsuet: Alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota dau kutxara. Izan ere, beste guztiek sobra dabenetik emon dabe; honek, ostera, bere urritasunean, eukan guztia, bizitzeko behar ebana, emon dau».









No hay comentarios: