Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
Konturatu
orduko bete dogu urte osoa. Hona hemen danon eskura B urteko domeka eta
jaiegunetako oharrak, euskeraz zein elebidunak, eta irakurgaiak
euskeraz!
URTEAN ZEHARREKO XXXIV. DOMEKEA - B
KRISTO ERREGE JAIA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Liturgia
Urtearen azkeneko domeka ospatzera etorri zarien guztioi, egun on:
Gaur, JESU KRISTO ERREGEAren festaburua
ospatzen dogu. Errege da, baina ez mundu honetako erara. Haren Erregetza ez da
boterean oinarritzen, zerbitzuan baino: Jesusek esaten deusku :“Gizonaren Semea zerbitzera eta bere bizia
emotera etorri da”
Errege
apala, zerbitzaria, ikasleen oinak garbitzen dituan Erregea dala entzungo dogu
Ebanjelioan zehar. Errukia eta parkamena, egia eta kurutzea dira haren armak.
Kristok, gaur, garrantzitsuena ZERBITZEA dala gogoratzen deusku. Haren
Espirituak indartu gaizala eta lagundu deiskula egiaren testigantza emoten
munduaren aurrean.
Altara honen inguruan alkartuta, abestu dagigun Haren
Erregetza: "Kristo gure Errege..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, autortu dagigun geure pekatua, Jaunaren
errukiak eta parkamenak barriztau gagizan:
- Jesus Jauna, zeure odola isuriz askatu
gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Aitaren eta gure artean bakeak egin
dituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, gure bihotzetan agindu nahi dozuna.
ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Dn 7, 13-14:
Herria hondamendiak jota dago. Eta egoera horretan, Gizonaren Semea datorrela eta beti
iraungo dauan erregetza ezarriko dauala, iragarriko dau Daniel profetak.
Erantzun-Salmoa: 92. Salmoa
Jainkoaren erregetza abestutera gonbidatzen gaitu
salmisteak.
"Zu zara, Jauna, gure Errege."
Apk 1, 5-8:
Apokalipsis liburutik hartutako gorespen kantu bat
irakurriko jaku orain. Entzun dagigun gogo onez.
Jn 18, 33b-37:
Kurutzera doan Jesus da gure Errege. Goratu dagigun, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Jesusen inguruan alkartuta, eskatu deiogun
Jaungoiko Aitari bere Erreinua ezarri daitela gure lurrean eta gure bihotzetan:
- Errege eta abade herri dan
Eleizearen alde: entzun daiala Jaun bakarraren Hitza, eta testigantzaz eten
barik iragarri daiala munduaren eta gizakien artean. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Nazinoetako agintarien
alde: hainbeste lekutan hain beharrezkoa dan bakearen alde ahalegindu daitezan,
eta pertsona guztien eskubideak errespetatuak izan daitezala. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI
- Ekonomiaren, kulturearen eta zientziaren boterea
daukatenen alde: Jaunak emon deutsen jakintza eta zuhurtzia ipini daiela
guztien onaren zerbitzuan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Eukaristia ospatzen dihardugun guztion alde:
Jesukristok agindu dagian benetan gure
bizitzetan, eta, Haregaz batera, Jainko Erreinuaren eragile izan gaitezan gure
gizartean. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jainko Jauna, Zeuk sendotzen dozu gure itxaropena eta
indartzen gure makaltasuna: emoiguzu zure seme-alaba izatearen poza. Jesukristo
gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok: "Egiarena
danak, entzuten dau nire berbea", entzun dogu gaurko ebanjelioan.
Entzun doguna ez dakigula ahaztu eta beteteaz gogoratu gaitezala.
"Jainko gizon
eginari..."
URTEAN ZEHARREKO XXXIV. DOMEKEA - B
KRISTO ERREGE JAIA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Liturgia
Urtearen azkeneko domeka ospatzera etorri zarien guztioi, egun on:
Gaur, JESU KRISTO ERREGEAren festaburua
ospatzen dogu. Errege da, baina ez mundu honetako erara. Haren Erregetza ez da
boterean oinarritzen, zerbitzuan baino. Jesusek diñosku: “Gizonaren Semea zerbitzera eta bere bizia
emotera etorri da”.
En esta fiesta de Jesucristo Rey, celebramos la llegada
futura del Reinado de Dios; el día en que el amor y la felicidad sea realidad
para todos.
Jesús es el único camino. Su entrega total a la causa de
la humanidad, empujado por el amor de su Padre, tras la esperanza y la
salvación a todos.
Jesús es nuestro Rey, pero su Reinado está al servicio de
los pobres, de los pequeños, de los que sufren .
Altara honen inguruan alkartuta, abestu dagigun Haren
Erregetza: "Kristo gure Errege..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, autortu dagigun geure pekatua, Jaunaren
errukiak eta parkamenak barriztau gagizan:
- Jesus Jauna, zeure odola isuriz askatu
gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Aitaren eta gure artean bakeak egin
dituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, gure bihotzetan agindu nahi dozuna.
ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Dn 7, 13-14:
Herria hondamendiak jota dago. Eta egoera horretan, Gizonaren Semea datorrela eta beti
iraungo dauan erregetza ezarriko dauala, iragarriko dau Daniel profetak.
Jesús a través de su entrega completa a los hombres, ha
llegado a la plenitud de una vida completa en el Reino de su Padre.
Erantzun-Salmoa: 92. Salmoa
Jainkoaren erregetza abestutera gonbidatzen gaitu
salmisteak.
Cantemos a Cristo,
Rey del universo.
"Zu zara, Jauna, gure Errege."
Apk 1, 5-8:
Apokalipsis liburutik hartutako gorespen kantu bat
irakurriko jaku orain. Entzun dagigun gogo onez.
Los cristianos unidos a su Salvador, formamos un pueblo
real y sacerdotal, capaz de ofrecer a Dios el universo entero en sacrificio de
alabanza.
Jn 18, 33b-37:
Para Jesús, el reinado de Dios
se construye con el servicio, el amor y la justicia.
Kurutzera doan Jesus da gure Errege. Goratu dagigun, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Jesusen inguruan alkartuta, eskatu deiogun
Jaungoiko Aitari bere Erreinua ezarri daitela gure lurrean eta gure bihotzetan:
- Errege eta abade herri dan
Eleizearen alde: entzun daiala Jaun bakarraren Hitza, eta testigantzaz eten
barik iragarri daiala munduaren eta gizakien artean. .
ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Para que en esta sociedad, seamos testigos del Reino de
Dios, amando y sirviendo a los pobres y a los que sufren. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Ekonomiaren, kulturearen
eta zientziaren boterea daukatenen alde: Jaunak emon deutsen jakintza eta
zuhurtzia ipini daiela guztien onaren zerbitzuan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por los que nos hemos reunido junto al altar, para que seamos servidores como nuestro Maestro y Señor, Jesucristo.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jainko Jauna, Zeuk sendotzen dozu gure itxaropena eta
indartzen gure makaltasuna: emoiguzu zure seme-alaba izatearen poza. Jesukristo
gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok: "Egiarena
danak, entzuten dau nire berbea", entzun dogu gaurko ebanjelioan.
Entzun doguna ez dakigula ahaztu eta beteteaz gogoratu gaitezala.
El reinado de Jesucristo, es el fruto de su
obediencia amorosa al Padre y está
orientado al servicio de la humanidad;
de modo semejante, la realeza de los cristianos consiste en servir a
Dios y a los hermanos, en un espíritu de libertad.
"Jainko gizon
eginari..."
Azkenengo domekea Urtean
Zehar
JESU KRISTO GURE JAUNA,
DIRAN GUZTIEN ERREGEA
Haren agintea
betiko agintea da.
Daniel
Profetearen liburutik
(Dn
7, 13-14)
Neure gau-ikuskarian, gizaseme antzeko bat ikusi neban
zeruetako hodeietan etorten.
Gizon zaharragana hurreratu zanean, beroni
aurkeztu eutsoen. Agintea, aintza
eta erregetza emon eutsoezan: herri, nazino
eta hizkuntza guztietako jenteak
zerbitzen eban.
Haren agintea
betikoa,
ez da inoiz ere
amaituko;
haren erregetza
ez da inoiz hondatuko.
Erantzun salmoa (Sal
92, 1ab. 1cd-2. 5)
Errege
da Jauna, jantzi da handikiro.
Jauna errege da, jantzi da
handikiro, jantzi da Jauna, indarra dau gerriko.
Lurbira Berak jarri dau
sendo,
eta ez da lokatuko.
Sendo dago betidanik zure
aurkia,
Zu betidanik zara.
Zure autorrak oso sinesgarri
dira:
zure etxeari santutasuna
jagoko, Jauna,
gizaldien gizaldietan.
Munduko erregeen
nagusiak
errege-leinu eta
Jainkoaren abade egin gaitu.
Apokalipsi
liburutik
(Ap
1, 5-8)
Grazia eta bakea zuei Jesu Kristoren izenean, testigu leial, hildakoen artetik lehenengo biztu eta munduko erregeen buruzagiaren izenean. Maite
gaituanari eta bere odolaz geure pekatuetatik askatu ginduzanari, Jainko bere Aitarentzat errege-herri
eta abade egin gaituanari, aintza eta agintea gizaldien gizaldietan. Amen.
Hara, hodei artean dator!
Guztiek ikusiko
dabe,
baita Bera zulatu
ebenek ere,
eta lurreko arraza guztiek
hileta-negarra egingo dabe haregaitik.
Bai. Amen.
Hau dino Jainko Jaunak: Neu naz Alfa eta Omega, badana, bazana
eta etortekoa dana,
ahalguztiduna.
Zeuk dinozu;
errege naz.
Jesu
Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn
18, 33b-37)
Aldi haretan, Pilatok esan eutsan
Jesusi: «Zu al zara juduen erregea?»
Jesusek erantzun: «Zeure buruz itauntzen
al deustazu hori ala besteek esan deutsue hori Nitaz?» Pilatok esan eutsan:
«Judua ete naz, bada, ni? Zure herritarrek eta abadeburuek ekarri zaitue
nigana. Zer egin dozu?» Jesusek erantzun: «Nire erregetza ez da mundu
honetakoa. Nire erregetza mundu honetakoa balitz, nire jenteak burrukan egingo leukee, Ni juduen eskuetan ez jausteko. Nire
erregetza, ostera, ez da hemengoa». Orduan, Pilatok esan eutsan: «Beraz, errege
zara Zu?» Jesusek erantzun eutsan: «Bai, errege naz, zeuk dinozun lez.
Horretarakoxe jaio eta etorri naz mundura: egiaren testigantza egiteko.
Egiarena danak entzuten dau nire ahotsa».
No hay comentarios:
Publicar un comentario