Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
GIZAKIA HELBURU
SARRERA OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Eukaristia bakotxean Jaungoikoaren guganako maitasuna
ospatzen dogu. Baina ezin da maitasun hori benetan ospatu, gure artean benetako
maitasunik ez badago. Hauxe izango da
gaur entzungo dogun Jaungoikoaren Berbearen mezua.
Maitasun ari beretik jarraituz, Eukaristia honetan era
apartekoz gogoratuko ditugu, drogaren
menpean bizi diranak, euren ahalegin eta konpromisoaz indarturik eta
guztion laguntzaz gizarteratzeko aukera izan dagiela. Otoitzean jarri gaitezan
Jainkoaren aurrean aurkeztu daiguzan maitasun osoz.
Hasi gaitezan gure arteko senidetasuna abestuz.
"Zein gozo ta
eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, apaltasun guztiaz autortu dagigun gure
maitasunik-eza eta eskatu dagigun Jaungoikoaren parkamena:
- Jesus Jauna, zure bizia gugaitik emoteraino maite izan
gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, zeure arerioei parkamena eskeini
zeuntsena. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, gure lagunurkoa maitatzeko agintzen
deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Dt 6, 2-6:
Israeldarrak, euren otoitzean, egunero esaten zituen
irakurgai honetan entzungo ditugun berbak. Jaungoikoari zor deutsagun maitasuna
gogoratzen deuskue.
Erantzun-Salmoa: 17. Salmoa
Jauna da gure indar, arkaitz eta
salbatzaile. Beragan uste osoa jarririk, bedeinkatu dagigun gure Jainkoa.
"Zu zaitut Jauna nire indar."
Eb 7, 23-28:
Joan zan domekako bigarren irakurgaiaren haritik, Jesusen
abadetza ulertzen eta hausnartzen jarraitu dagigun.
Mk 12, 28b-34
Gertatu gaitezan Jesusen Barri Ona entzuteko, eta bihotz
bihotzez goratu dagigun Jauna, "Aleluia"
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, danok bat eginda, zeruko Aitari otoitz egitera
goaz. Gogoan izan dagiguzan geure beharrizanak eta mundu guztiarenak:
- Elizea osotzen dogun kristau guztion alde: Jaungoikoa
eta lagun hurkoa maitatzeko gogoa gugan
geroago ta haundiagoa izan daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
-
Gizakia Helburua sortu zanetik lanean
dihardutenen alde, drogan sartuta dagozenentzat beste errealitate bat posible
izan dadin, pertsonen aldeko apostua eginaz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
- Gure gizartean azkenengo mailan dagozan gaixoek,
behartsuek, baztertuek eta drogaren menpean bizi direnak, duintasunez bizitzeko
behar dabena lortu dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Munduko gizon-emakume guztiei maitasunez begiratzen
deutsezun zeruko Aita: ase gagizuz zure maitasunez, danak maitatzen bizi
gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Gure elizkizuna hementxe amaitzen da. Orain, hemendik
kanpora, ahalegindu gaitezan gogoratu jakun maitasun agindua beteten.
"Eskerrik asko,
Jauna..."
GIZAKIA HELBURU- PROYECTO
HOMBRE
SARRERA OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Eukaristia bakotxean Jaungoikoaren guganako maitasuna
ospatzen dogu. Baina ezin da maitasun hori benetan ospatu, gure artean benetako
maitasunik ez badago. Hauxe izango da
gaur entzungo dogun Jaungoikoaren Berbearen mezua.
La liturgia de este
domingo, el mismo Jesús nos
recuerda, con enorme fuerza, que el núcleo de la vida está en el amor a Dios y al prójimo y hoy es un
día muy apropiado para recordar a tantas personas que viven bajo los efectos de la droga y quieren salir de
esa situación. Les hacemos presentes en esta Eucaristía.
Hasi gaitezan gure arteko senidetasuna abestuz.
"Zein gozo ta
eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, apaltasun guztiaz autortu dagigun gure
maitasunik-eza eta eskatu dagigun Jaungoikoaren parkamena:
- Jesus Jauna, zure bizia gugaitik emoteraino maite izan
gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, zeure arerioei parkamena eskeini
zeuntsena. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, gure lagunurkoa maitatzeko agintzen
deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Dt 6, 2-6:
Israeldarrak, euren otoitzean, egunero esaten zituen
irakurgai honetan entzungo ditugun berbak. Jaungoikoari zor deutsagun maitasuna
gogoratzen deuskue.
La lectura que vamos a escuchar es la llamada a creer y a
amr al Dios que ha liberado a su pueblo.
Erantzun-Salmoa: 17. Salmoa
Jauna da gure indar, arkaitz eta
salbatzaile. Beragan uste osoa jarririk, bedeinkatu dagigun gure Jainkoa.
El salmista canta la salvación de
Dios.
Dios es para nosotros una ámpara que alumbra la tiniebla
y un escudo para los que se acogen a El.
"Zu zaitut Jauna nire indar."
Eb 7, 23-28:
Joan zan domekako bigarren irakurgaiaren haritik, Jesusen
abadetza ulertzen eta hausnartzen jarraitu dagigun.
En esta carta a los hebreos, se nos presenta a Jesús como
el sacerdote que se ofrece a si mismo, para la salvación de toda la humanidad.
Mk 12, 28b-34
Lo primero el amor: el amor a Dios sobre todas
las cosas y el amor al prójimo como a nosotros mismos.
Gertatu gaitezan Jesusen Barri Ona entzuteko. Eta bihotz
bihotzez goratu dagigun Jauna, "Aleluia"
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, danok bat eginda, zeruko Aitari otoitz egitera
goaz. Gogoan izan dagiguzan geure beharrizanak eta mundu guztiarenak:
- Elizea osotzen dogun kristau guztion alde: Jaungoikoa
eta lagun hurkoa maitatzeko gogoa gugan
geroago ta haundiagoa izan daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gure gizartean azkenengo mailan dagozan gaixoek,
behartsuek, baztertuek eta drogaren menpean bizi direnak, duintasunez bizitzeko
behar dabena lortu dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
- Por todos los hombres y mujeres: para que el esfuerzo
por la justicia y la igualdad, prepare el camino de la fraternidad. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Por todos los bautizados, para que como miembros del
Pueblo de Dios, seamos sujetos activos de evangelización y que esta oportunidad
sinodal reavive en cada uno de nosotros el seguimiento a Jesucristo Camino,
Verdad y Vida. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Munduko gizon-emakume guztiei maitasunez begiratzen
deutsezun zeruko Aita: ase gagizuz zure maitasunez, danak maitatzen bizi
gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Gure elizkizuna hementxe amaitzen da. Orain, hemendik
kanpora, ahalegindu gaitezan gogoratu jakun maitasun agindua beteten.
A lo lardo de la historia, muchos hombres y mujeres han
seguido con ilusión el camino señalado por Jesús en el evangelio. Procuremos
hacer lo mismo en nuestras vidas.
"Eskerrik asko,
Jauna..."
No hay comentarios:
Publicar un comentario