Goazen 2024 Jarri bidean

martes, 2 de julio de 2024

Urtean zeharreko 14. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.

                                                                   URTEAN ZEHARREKO XIV. DOMEKEA – B

                                    Errepidean arduraz jokatzearen aldeko eguna

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, Jaunaren Eguna, alkarrekin otoitzean ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Nazareteko Jesusegan sinisten dogunok familia bat osotzen dogu, eta familia bat lez alkartzen gara, domekero, Jesusen Berbea entzuteko eta bere Gorputzaren ogiaz janaritzeko. Gaur, Jaungoikoaren hitzak Jesusen jarraitzaile izatearen inguruan berba egiten deusku.

 

“Neu naz bidea, egia eta bizia”. (Jn 14,6) goiburua dogu, errepidean arduraz jokatzearen aldeko egunean. Eskatu daigun egun honetan gidari eta garraiolari guztien alde.

Zein gozo ta eder dan..."

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: benetako damutasunez eta apaltasun guztiaz hurreratu gaitezan Jaungoiko Aitagana, gure hutsegite danak Berak parkatuko deuskuzala jakinik:

 

            - Jesus Jauna, heriotzearen erreinutik atara gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, askatasunaren eta maitasunaren bidea urratu deuskuzuna. KRISTO, E

            - Jesus Jauna, gure pausoak bakearen bidetik zuzentzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ez 2, 2-5:

 

            Lehenengo irakurgai honetan, Ezekiel profetearen berbak entzungo ditugu. Ze gatx egiten jakun sarritan Jaungoikoaren berbea entzutea eta onartzea. Halan da guztiz ere, Jaungoikoak beti berba egiten deutso Beragaz alkartasun ituna egin dauan herriari.

 

Erantzun-Salmoa:  122. Salmoa

 

            Esker txarra ikusten dauan gizon fededun batek, Jainkoagana begiak jaso eta errukia eskatzen dau.

 

“Erruki hutsa dogu Jauna, errukia ta maitasuna."

 

2 Kor 12, 7-10:

 

            Ez da erreza, eragozpenen erdian, bizitzeari zentzuna aurkitzea. San Paulok bere eragoz-penak eta mugak ezagutzen ditu. Eta Kristogan aurkitzen dau aurrera jarraitzeko indarra.

 

Mk 6, 1-6:

 

            Sarritan gehien ezagutzen gaituenak izan ohi dira sakonean gitxien ezagutzen gaituenak. Horixe jazo jakon Jesusi bere herritarrekin. Gertatu gaitezan Ebanjelioa entzuteko, eta goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.

 

 HOMILIA OSTEAN GURA BADOGU

 


Ikusi, entzun, gozatu eta
izanik nire abaro,
esker emonaz sarritan eta
eskean ere luzaro,
Beragan nauka Jainko maiteak
gogoan daukot maitaro.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, makalak eta mugatuak gara; jo dagigun guztiz ahaltsua dan Jaungoikoagana eta aurkeztu deioguzan gure beharrizanak:

 

-. Eleizaren alde. Frantzisko aita santuak eta Joseba gure gotzainak Barri Onaren bidetik gidatu gaiezala eta agertzera emon deiola munduari bertan jardunean diharduan Jaungoikoaren eskua. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-. Gidarien alde. Autoa hartzean, bizia estimatu eta arduraz gidatu daien, euren bizia eta besteena baloratuz. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-. Beharrizanean aurkitzen diranen alde. Gaixotasunaren,  adorerik ezaren, pobretasunaren, bidegabekeriaren edo langabeziaren zama jasaten dabenek antzeman daiela Jaunaren presentzia euren bizitzan eta gugan, alkartasuna. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-. Gu guztion alde; ospakizun honetan hitz egin deuskun Jesus izan daiten gure bizitzetako muina. Eskatu deiogun Jaunari.

 

            Aita ona, entzun beste behin zure seme-alabon deihadarra. Eta egin bedi zure nahia gure artean. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

AZKEN AGURRA

 

            Jaunak, orain, eguneroko bizitzara, munduaren erdira bialtzen gaitu. Datorren aste guztian zehar, gure inguruko guztientzat itxaropen sortzaile izan gaitezala.

 

            "Eskerrik asko Jauna."











                         URTEAN ZEHARREKO XIV. DOMEKEA – B

Jornada de Responsabilidad en el Tráfico

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, Jaunaren Eguna, alkarrekin otoitzean ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Nazareteko Jesusegan sinisten dogunok familia bat osotzen dogu, eta familia bat lez alkartzen gara, domekero, Jesusen Berbea entzuteko eta bere Gorputzaren ogiaz janaritzeko. Gaur, Jaungoikoaren hitzak Jesusen jarraitzaile izatearen inguruan berba egiten deusku.

“Yo soy el camino, la verdad, y la vida.”  (Jn 14,6) es el lema de este año de la Jornada de Responsabilidad en el Tráfico. Se nos invita a conducir con responsabilidad.

En esta eucaristía queremos tener muy presentes a los transportistas, y a quienes se ponen al volante.

Hasi gaitezan abestuz  

 

            "Zein gozo ta eder dan..."

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: benetako damutasunez eta apaltasun guztiaz hurreratu gaitezan Jaungoiko Aitagana, gure hutsegite danak Berak parkatuko deuskuzala jakinik:

 

            - Jesus Jauna, heriotzearen erreinutik atara gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

            -Jesus Jauna, askatasunaren eta maitasunaren bidea urratu deuskuzuna KRISTO, E. 

            - Jesus Jauna, gure pausoak bakearen bidetik zuzentzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ez 2, 2-5:

 

            Lehenengo irakurgai honetan, Ezekiel profetearen berbak entzungo ditugu. Ze gatx egiten jakun sarritan Jaungoikoaren berbea entzutea eta onartzea. Halan da guztiz ere, Jaungoikoak beti berba egiten deutso Beragaz alkartasun ituna egin dauan herriari.

            El profeta anuncia aquello que Dios quiere que anuncie, aunque no se le haga caso.

 

Erantzun-Salmoa:  122. Salmoa

 

            Esker txarra ikusten dauan gizon fededun batek, Jainkoagana begiak jaso eta errukia eskatzen dau.

            Este hombre lleno de fe, se siente perseguido, y pide protección a Dios.

 

“Erruki hutsa dogu Jauna, errukia ta maitasuna."

 

 

 

 

 

2 Kor 12, 7-10:

 

            Ez da erreza, eragozpenen erdian, bizitzeari zentzuna aurkitzea. San Paulok bere eragoz-penak eta mugak ezagutzen ditu. Eta Kristogan aurkitzen dau aurrera jarraitzeko indarra.

            Pablo apóstol siente muchas dificultades en su vida de apóstol; pero confía en la fuerza y la gracia de Dios.

 

 

Mk 6, 1-6:

            Jesús despertó la admiración de los que le oyeron y vieron sus obras; pero la mayoría no le siguió, y los de su pueblo le abandonaron.

            Sarritan gehien ezagutzen gaituenak izan ohi dira sakonean gitxien ezagutzen gaituenak. Horixe jazo jakon Jesusi bere herritarrekin. Gertatu gaitezan Ebanjelioa entzuteko, eta goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.


  HOMILIA OSTEAN GURA BADOGU

 


Ikusi, entzun, gozatu eta
izanik nire abaro,
esker emonaz sarritan eta
eskean ere luzaro,
Beragan nauka Jainko maiteak
gogoan daukot maitaro.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, makalak eta mugatuak gara; jo dagigun guztiz ahaltsua dan Jaungoikoagana eta aurkeztu deioguzan gure beharrizanak:

 

-. Eleizaren alde. Frantzisko aita santuak eta Joseba gure gotzainak Barri Onaren bidetik gidatu gaiezala eta agertzera emon deiola munduari bertan jardunean diharduan Jaungoikoaren eskua. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-. Gidarien alde. Autoa hartzean, bizia estimatu eta arduraz gidatu daien, euren bizia eta besteena baloratuz. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-. Por quienes sufren el peso de la enfermedad, los años, el desaliento, la pobreza, la injusticia o la imposibilidad de trabajar, descubran la presencia del Señor en su vida y, en nosotros, la solidaridad.  Eskatu deiogun Jaunari. 

 

-. Para que Jesús, a quien le hemos escuchado, sea el centro de las vidas de quienes nos hemos reunido en esta celebración.  Eskatu deiogun Jaunari.

 

            Aita ona, entzun beste behin zure seme-alabon deihadarra. Eta egin bedi zure nahia gure artean. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

AZKEN AGURRA

 

            Jaunak, orain, eguneroko bizitzara, munduaren erdira bialtzen gaitu. Datorren aste guztian zehar, gure inguruko guztientzat itxaropen sortzaile izan gaitezala.

            Que a lo largo de esta semana sepamos escuchar la voz de Dios y ponerla en práctica. Para ello recibamos la bendición de Dios.

 

            "Eskerrik asko Jauna .."

 







URTEAN ZEHARREKO XIV. DOMEKEA

Herri bihurria dira,
baina jakingo dabe badala profeta bat hareen artean.

Ezekiel Profetearen liburutik
(Ez 2, 2-5)

    Egun hareetan, Jaunaren espiritua sartu zan nigan eta zutunik jarri ninduan, eta berba egiten eustanari entzun neutsan esaten: «Gizaseme, israeldarrakana bialtzen zaitut, jente bihurri horreekana; horreek eta horreen asabak nire aurka jagi dira gaur arte. Seme-alaba burugogor eta setatsu horreekana bialtzen zaitut nire mezua adierazotera. Holan, entzun ala ez, jakingo dau herri bihurri horrek badauala profeta bat euren artean».

Erantzun-salmoa
(Sal 122, 1. 2. 3-4)

Gure begiak Jaunagan dagoz,
gugaz errukitu dadin arte.

Zeugana jasoten ditut begiok,
Zeugana, zeruetan zagozan Horregana.

Morroien begiak begira dagoz ugazaben eskuei,
neskamearen begiak etxeko andrearen eskuei:
Holantxe gure begiak Jaunagana, gure Jainkoagana,
gugaz errukitu dadin arte.

Errukitu zaitez, Jauna, gugaz errukitu zaitez,
esker txarrez ase eta beteak gagoz-eta.
Ondo aserik dago, bai, gure barrua,
ustetsuen irriz, harroen esker txarrez.

Pozik harrotuko naz nire argaltasunez,
Kristoren indarra bizi daiten nigan.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako bigarren epistolatik
(2 Ko 12, 7-10)

    Senideok: Nire burua dan baino handiagotzat jo ez dagidan, haragian sartuta daukadan eztena emon jat, jo eta jo darabildan Satanasen ordezkaria, harrotu ez naiten. Hiru bider eskatu deutsat Jaunari, kendu dagiala hori nigandik, baina Berak esan deust: «Nahikoa dozu nire laguntza, nire indarra makaltasunean gauzatzen da-eta bete-betean».
    Pozik harrotuko naz, beraz, neure makaltasunaz, Kristoren indarra bizi daiten nigan. Horregaitik, pozik nabil Kristogaitik jasaten dodazan makaltasun, irain, beharrizan, erasoaldi eta estualdietan. Makala nazanean, orduan naz-eta indartsu.

Bere herrian bakarrik gitxiesten dabe profetea.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 6, 1-6)

    Aldi haretan, Jesus bere herrira joan zan, ikasleak ondoren ebazala. Hurrengo zapatuan, sinagogan irakasten hasi zan. Entzule askok, harriturik, honan inoen: «Nondik dau Honek guzti hori? Zer da emon jakon jakituria hori? Eta honen eskuz jazoten diran mirari horreek? Hau ez al da, ba, arotza, Mariaren semea eta Santiago, Jose, Judas eta Simonen anaia? Eta honen arrebak ere ez al dira hemen gure artean bizi?» Eta ezin eben sinestu Haregan.
    Jesusek esan eutsen: «Profeteari edonon emoten deutsoe ohorea, bere herrian, senitartean eta etxean izan ezik».
    Eta ezin izan eban han miraririk egin; holan ere, gaixo bakar batzuk osatu ebazan, eskuak gainean ezarriz. Eta harriturik egoan hareen sinesgogorkeriaz. Gero, inguruko auzoetan ibili zan, irakasten.

No hay comentarios: