Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO XVII. DOMEKEA - B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Senideok:
Eukaristia ospatzeko alkartuta gagoz.
Gaur entzungo ditugun irakurgaiak Eukaristiagaz zerikusi haundia dabe. Alde
batetik ikusiko dogu jentea Jesusen ahotik urteten eban berbea entzuteko gogoaz
ebilela; eta bestetik, ogi ugaritze bi aitatuko jakuz -bata, Eliseo profeteak
egina, eta bestea Jesusek egina-, biak Eukaristi Ogiaren irudi bizi.
Gaurko
gure Eukaristia izan daitela benetan Jaunari eskerrak emotea eta hemen hartzen doguna
maitasunez beste batzukin alkarbanatzeko gogoaz urten dagigula ospakizun
honetatik.
"Alkartu danok eta kanta..."
DAMU-OTOITZA
Senideok,
Jaunaren Berbea entzun eta Haren Ogia hartu baino lehen, jo dagigun Jaungoiko
errukitsuagana, eta eskatu deiogun garbitu dagizala gure gogo-bihotzak pekatu
guztitik:
-
Jesus Jauna, zure Hitza onartzen ez dogulako. ERRUKI, JAUNA.
-
Jesus Jauna, zure egite harrigarriak ikusteko itsuak garalako. KRISTO,
ERRUKI.
-
Jesus Jauna, Zuk emoten deuskuzun Ogi bizia onartzen ez dogulako.
ERRUKI, J.
HITZAREN LITURGIA
2 Erg 4, 42-44:
Eliseoren
aldian, israeldar asko gosez bizi zan. Eliseo profeteak ezaugarri bat egiten
dau: beretzat eroan deutsezan ogiak jente artean banandu egiten ditu; eta,
danentzat heldu, eta sobrau egingo da.
Erantzun-Salmoa: 144. Salmoa
Ekintza
harrigarriak egiten ditu Jainkoak. Beraren esku zabaletik hartzen dogu janaria.
"Zu zaitut, Jauna,
ondasuna"
Ef 4, 1-6:
San
Paulo espetxean dago eta badaki laster hilgo dana. Eta Efesoko kristau talde
barriei egiten deutsen eskutitzean gauza bat eskatzen deutse: batasunean
bizitzen ahalegindu daitezala.
Jn 6, 1-15:
Gaur
entzungo dogun San Joanen ebanjelioko txatalean, Jesukristo Jaungoikoak
bialtzen deuskun Ogi lez agertuko jaku. Prestau gaitezan Jesusen berbak
entzuteko, zutunik "Aleluia"
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok,
fede berean alkartuta, Espiritu berak bultzatuta, eta gizaki guztien
beharrizanak kontuan ditugula, hurreratu gaitezan Jaungoiko Aitagana eta
zuzendu deioguzan gure eskariak:
- Elizearen alde: maitasun
haundiz arduratu daitela behartsuekin, gose diranekin eta geisoekin. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Sarritan larregikerian bizi
gareanok, ikasi dagigula geure ondasunak alkarbanatzen. Behartsuen egoereak eta
Jaungoikoaren Berbeak eroan gagiezala maitasunez bizitzera. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Oporretan dagozan guztien
alde: bideetan ezbehar barik ibili daitezala, eta, leku guztietan, bakea eta poza aurkitu eta zabaldu
dagiezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Eukaristia honetan alkartu
gareanon alde: bizkortu daitela gure fedea eta urten daigula hemendik mundu hobeagoa, zuzenagoa
eta anaikorragoa egiteko gogoaz. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko
Jauna, emoiguzu guztioi eguneroko janaria eta betiko biziaren Ogia. Jesukristo
gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok:
altara ingurua itzi eta bagoaz kalera. Jaunak, gure
bitartez, ogia ugaritzen jarraitu nahi dau. Gabiltzan tokira eroan dagigula
Jaunak guztientzat nahi dauan bizipoza.
"Jesus,
munduko Argia..."
URTEAN ZEHARREKO XVII. DOMEKEA -
B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Senideok:
Meza santua ospatzeko alkartuta gagoz. Gaur entzungo ditugun irakurgaiak
Eukaristiagaz zerikusi haundia dabe. Alde batetik ikusiko dogu jentea Jesusen ahotik
urteten eban berbea entzuteko gogoaz ebilela; eta bestetik, ogi ugaritze bi
aitatuko jakuz -bata, Eliseo profeteak egina, eta bestea Jesusek egina-, biak
Eukaristi Ogiaren irudi bizi.
Estamos
reunidos en el nombre del Señor y Él nos alimenta con su Palabra y con su
Eucaristía. Que esta asamblea dominical aumente nuestra fe, nuestra confianza y
nuestra unión con Él.
Gaurko
gure Eukaristia izan daitela benetan Jaunari eskerrak emotea eta hemen hartzen
doguna maitasunez beste batzukin alkarbanatzeko gogoaz urten dagigula ospakizun
honetatik.
"Alkartu danok eta kanta..."
DAMU-OTOITZA
Senideok,
Jaunaren Berbea entzun eta Haren Ogia hartu baino lehen, jo dagigun Jaungoiko
errukitsuagana, eta eskatu deiogun garbitu dagizala gure gogo-bihotzak pekatu
guztitik:
- Jesus Jauna, zure Hitza onartzen ez
dogulako. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, zure egite harrigarriak ikusteko itsuak
garalako. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Zuk emoten deuskuzun Ogi bizia onartzen
ez dogulako. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
2 Erg 4, 42-44:
Eliseoren
aldian, israeldar asko gosez bizi zan. Eliseo profeteak ezaugarri bat egiten
dau: beretzat eroan deutsezan ogiak jente artean banandu egiten ditu; eta,
danentzat heldu, eta sobrau egingo da.
El
profeta Eliseo renuncia a lo poco que tiene, para que la gente pueda comer.
Erantzun-Salmoa: 144. Salmoa
Ekintza
harrigarriak egiten ditu Jainkoak. Beraren esku zabaletik hartzen dogu janaria.
Puestos
nuestros ojos en el Señor le alabamos por las maravillas que ha realizado.
"Zu zaitut, Jauna,
ondasuna"
Ef 4, 1-6:
San
Paulo espetxean dago eta badaki laster hilgo dana. Eta Efesoko kristau talde
barriei egiten deutsen eskutitzean gauza bat eskatzen deutse: batasunean
bizitzen ahalegindu daitezala.
Desde
la cárcel, Pablo pide a los cristianos, que vivan como discípulos de Jesús,
siempre y en todas partes.
Jn 6, 1-15:
No sólo de pan vive el hombre,
necesita también la Palabra de Dios. Cuando esta Palabra actúa en el corazón
del ser humano, brota la solidaridad y la fraternidad.
Gaur
entzungo dogun San Joanen ebanjelioko txatalean, Jesukristo Jaungoikoak
bialtzen deuskun Ogi lez agertuko jaku. Prestau gaitezan Jesusen berbak
entzuteko, zutunik "Aleluia"
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok,
fede berean alkartuta, Espiritu berak bultzatuta, eta gizaki guztien
beharrizanak kontuan ditugula, hurreratu gaitezan Jaungoiko Aitagana eta
zuzendu deioguzan gure eskariak:
- Elizearen alde: maitasun
haundiz arduratu daitela behartsuekin, gose diranekin eta geisoekin. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Para que la riqueza se
reparta con justicia, y todas las
personas puedan tener lo necesario para vivir.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por los voluntarios que
trabajan en grupos de solidaridad, para que su trabajo produzca abundante
fruto. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Eukaristia honetan alkartu
gareanon alde: bizkortu daitela gure fedea eta urten daigula hemendik mundu hobeagoa, zuzenagoa
eta anaikorragoa egiteko gogoaz. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko
Jauna, emoiguzu guztioi eguneroko janaria eta betiko biziaren Ogia. Jesukristo
gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok:
altara ingurua itzi eta bagoaz kalera. Jaunak, gure
bitartez, ogia ugaritzen jarraitu nahi dau. Gabiltzan tokira eroan dagigula Jaunak guztientzat nahi dauan
bizipoza.
Hemos
celebrado nuestra fiesta. Hemos participado todos de un mismo pan. Que sepamos
compartir la vida y nuestros bienes a lo largo de esta semana. Para ello
pidamos la ayuda de Dios con su bendición.
"Jesus, munduko Argia..."
URTEAN ZEHARREKO XVII. DOMEKEA
Jango dabe, eta hondarrak
geldituko dira oraindino.
Erregeen
bigarren liburutik
(2
Erg 4, 42-44)
Egun hareetan, Baal-Xalixako
gizon bat etorri zan, Eliseo
Jainkoaren gizonari lehen-frutuak ekarriz: hogei garagar-opil eta
gari barria bere zakutoan.
Eliseok esan eban: «Emon jenteari, jan dagien». Morroiak erantzun eutsan: «Zer
da hau, ostera, ehun gizonentzat».
Baina Eliseok
barriro: «Emon jenteari, jan dagien, hau
dino-eta Jaunak: "Jango dabe, eta sobera geldituko da"». Banatu eban, beraz, morroiak ogia jentearen
artean, jan eben eta sobera
gelditu zan, Jaunak esan eban lez.
Erantzun-salmoa
(Sal
144, 10-11. 15-16. 17-18)
Zabaltzen
dozu esku hori, Jauna,
eta
asea emoten deuskuzu.
Jauna, zure lan guztiek ospatu
zagiezala,
zure zintzoek bedeinkatu
zagiezala.
Zure erregetza ze bikain dan
autortu begie,
zure ahalizateaz hitzegin
begie.
Guztien begiak dagoz Zeuri
begira,
Zeuk emoten deutsezu euren
sasoian janaria.
Zabaltzen dozu zure esku hori,
pozik emoten asea bizidun
danei.
Zuzena da Jauna bere bide
guztietan,
zintzoa, bere lan guztietan.
Bertan dago Jauna deitzen
deutsoenakandik,
zintzoro deitzen deutsoen
guztiakandik.
Bat bakarra da gorputza, bat
bakarra Jauna,
bat sinesmena, bat Bateoa.
San
Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik
(Ef
4, 1-6)
Senideok: Nik, Jaunagaitik preso
nagoan honek, eskatzen deutsuet, bizi
zaitezela hartu dozuen
bokazinoari jagokonez. Izan beti apal, otzan eta jasankor, alkar maitekiro eroanez. Ahalegindu zaiteze Espirituak sortzen dauan batasunari eusten, bakearen lokarriz.
Bat bakarra da gorputza eta
bat bakarra Espiritua, Jainkoak egin
deutsuen deiari jagokon
itxaropena ere bat bakarra dan lez. Bat bakarra Jauna, bat bakarra sinesmena, bat bakarra bateoa; bat bakarra guztien
Jainkoa eta Aita, guztien
gainetik dagoana, guztien bidez
diharduana eta guztiakan bizi
dana.
Jesarritakoen artean banatu
ebazan ogiak,
bakotxak nahi eban adina.
Jesu
Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn
6, 1-15)
Aldi haretan, Galilea edo Tiberiadeseko
itsasoz bestaldera joan zan Jesus. Jentetza handia joakon ondotik, ikusten
eben-eta zelako ezaugarriak egiten ebazan gaixoengan.
Jesus, orduan, mendira igon eta han jesarri
zan bere ikasleekin. Hurrean zan Pazkoa, juduen jai nagusia. Jesusek, jente asko
etorkiola ikusirik, esan eutsan Feliperi: «Non
erosiko dogu ogia honei jaten emoteko?» (Zirikatzeko esan eutsan hori, ondo
ekian-eta Berak zer egin behar eban). Felipek erantzun eutsan: «Berrehun
denarioren ogia ez litzateke nahikoa, bakotxak apur bat izateko».
Ikasleetako batek, Simon Pedroren anaia
Andresek, esan eutsan: «Bada hemen bost garagar-ogi eta arrain bi dituan mutiko
bat; baina zer da hori horrenbesterentzat?» Jesusek jentea jesarriazoteko
agindu eutsen ikasleei. Bedar ederra zan leku haretan eta danak jesarri ziran.
Bost milaren bat gizonezko ziran.
Jesusek ogiak hartu eta, esker oneko otoitza
esan ondoren, jesarritakoen artean banatu ebazan, eta era berean arrainak ere,
gura adina. Ase ziranean, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Batu egizuez
hondarrak, ezer galdu ez daiten». Batu ebezan, bada, eta hamabi otzara bete
ebezan bost garagar-ogietatik jan ebenek itzitako hondarrez.
Jenteak, orduan, Jesusek egindako ezaugarria
ikusirik, honan inoan: «Hauxe da, benetan, mundura etortekoa zan profetea».
Jesusek, ostera, errege egiteko indarrez eroan nahi ebela oharturik, mendira
alde egin eban barriro Berak bakarrik.