Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO XVIII. DOMEKEA - B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Senideok,
Eukaristia ospatzera goaz. "Egizue
hau neure oroigarri", esan euskun Jesusek; eta, domekero lez, gaur ere
Jesusen agindua bete nahi dogu.
Mezetara
"etorteak", edo mezea "entzuteak" bakarrik ez gaitue asko
aberastuko. Meza santuan parte hartu behar dogu: Jaunari entzun eta erantzun
egin behar deutsagu; Berak eskeintzen deuskuzan dohaiak esker onez hartu;
Salbamen misterioa ospatu eta gure arteko anaitasuna barriztau.
Asmo
honeekin, hasi dagigun otoitzaldi hau:
"Igandetan elizan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok,
sarritan geure gauzakin bakarrik arduratuta bizi gara. Damutu gaitezan
Jaungoikoagandik eta lagunurkoagandik urrundu garealako, eta parkamena eskatu
dagigun:
-
Jesus Jauna, zure aginduak beteten ez ditugulako. ERRUKI, JAUNA.
-
Jesus Jauna, Zu gure janari izan arren baztartzen zaitugulako. KRISTO,
ERRUKI.
-
Jesus Jauna, Zuk agindu deuskuzun lez, behartsuak maitatzen ez
ditugulako. E. J.
HITZAREN LITURGIA
Ex 16, 2-4. 12-15:
Egiptotik
urten ondoren, Israel herria basamortuan zehar doa, gosez hilteko bildurrez.
Baina, Jaungoikoa ez da ahaztuko Beretzat aukeratutako herriaz, eta
"mana" emongo deutso janari.
Erantzun-Salmoa: 77. Salmoa
Salmisteak,
Jainkoak egindako harrigarriak goresten ditu, eta bere ondorengoei adierazoten
dautse.
"Entzungo al dozue gaur
Jaunaren berbotsa; ez gogortu zuen bihotza.."
Ef 4, 17. 20-24:
San
Paulok Efesoko kristinau barriei hauxe eskatzen deutse: Jaungoikoaren deiari
zuzen erantzun deioela, gizon eta emakume barri lez biziz.
Jn 6, 24-35:
Ebanjelioan,
Bera dala Ogi bizia esango deusku Jesusek; Berak ase leikezala gure
gose-egarriak. Goratu dagigun Jauna, "Aleluia"
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok,
egin deiogun otoitz zeruko Ogia eskeintzen deuskun Jaungoiko Aitari:
- Elizea egiten dogun fededun
guztion alde: Eukaristian Jaunak emoten deuskun Ogi bizia hartzen dogunok, gizon-emakume barri
lez bizi gaitezan. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Gose diranen alde, sinisten
ez dabenen alde, geisorik eta sufrimentuz josita bizi diranen alde: aurkitu dagiela Jaunak
eskeintzen dauan poza eta lortu dagiela gugandik laguntasuna. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Oporretan dagozanen alde:
nor eta zer diran ahaztu barik jokatu dagiela beti; eta oporraldia pertsona lez eta fededun lez
hazteko aukerea izan daitela eurentzat. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Ospakizun honetan alkartuta
gagozan guztion alde: fedez beterik hurreratu gaitezala beti amaibako bizia
emoten deuskun Ogi santua hartzera. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jainko
Aita, Zeuk bialdu deuskuzu Jesukristo, gure Ogi bizia. Ikusi gure beharrizanak
eta emoiguzu zeure laguntza. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Jesusek
esan deusku: "Egizue lan, ez ondatzen
dan janariagaitik, betiko bizitzaraino irauten dauanagaitik baino".
Materialismoan jausi bariak igaro dagigula astea.
"Eskerrik asko, Jauna.."
URTEAN ZEHARREKO XVIII. DOMEKEA - B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Senideok,
Eukaristia ospatzera goaz. "Egizue
hau neure oroigarri", esan euskun Jesusek; eta, domekero lez, gaur ere
Jesusen agindua bete nahi dogu.
Reunidos
por la misma fe en Cristo Jesús, celebramos la Eucaristía que ha de
llevarnos a ser testigo de lo que aquí
celebramos.
La
participación en Cristo, el pan de vida, nos llevará a renovarnos en la mente y
en el espíritu.
Asmo
honeekin, hasi dagigun Eucaristía:
"Igandetan elizan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok,
sarritan geure gauzakin bakarrik arduratuta bizi gara. Damutu gaitezan
Jaungoikoagandik eta lagunurkoagandik urrundu garealako, eta parkamena eskatu
dagigun:
-
Jesus Jauna, zure aginduak beteten ez ditugulako. ERRUKI, JAUNA.
-
Jesus Jauna, Zu gure janari izan arren baztartzen zaitugulako. KRISTO,
ERRUKI.
-
Jesus Jauna, Zuk agindu deuskuzun lez, behartsuak maitatzen ez
ditugulako. ERRUKI JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ex 16, 2-4. 12-15:
Egiptotik
urten ondoren, Israel herria basamortuan zehar doa, gosez hilteko bildurrez.
Baina, Jaungoikoa ez da ahaztuko Beretzat aukeratutako herriaz, eta
"mana" emongo deutso janari.
Esta
lectura del libro del Éxodo, nos enseña que Dios está siempre cerca de su
pueblo.
Erantzun-Salmoa: 77. Salmoa
Salmisteak,
Jainkoak egindako harrigarriak goresten ditu, eta bere ondorengoei adierazoten
dautse.
Cantamos
las maravillas que realizó el Señor.
"Entzungo al dozue gaur
Jaunaren berbotsa; ez gogortu zuen bihotza.."
Ef 4, 17. 20-24:
San
Paulok Efesoko kristinau barriei hauxe eskatzen deutse: Jaungoikoaren deiari
zuzen erantzun deioela, gizon eta emakume barri lez biziz.
San
Pablo nos exhorta a despojarnos del hombre viejo, y a revestirnos de una nueva
forma de vivir.
Jn 6, 24-35:
En
el evangelio escucharemos, cómo el verdadero pan bajado del cielo que da la
vida al mundo es Jesucristo.
Ebanjelioan,
Bera dala Ogi bizia esango deusku Jesusek; Berak ase leikezala gure
gose-egarriak. Goratu dagigun Jauna, "Aleluia"
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok,
egin deiogun otoitz zeruko Ogia eskeintzen deuskun Jaungoiko Aitari:
- Elizea egiten dogun fededun
guztion alde: Eukaristian Jaunak emoten deuskun Ogi bizia hartzen dogunok, gizon-emakume barri
lez bizi gaitezan. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Por los que aún sufren algún
tipo de esclavitud, para que se sientan liberados, y vivan conforme a su
dignidad humana. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Oporretan dagozanen alde:
nor eta zer diran ahaztu barik jokatu dagiela beti; eta oporraldia pertsona lez
eta fededun lez hazteko aukerea izan daitela eurentzat. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por los que nos hemos
reunido para recibir a Cristo, el pan de vida; que Él sacie nuestra hambre de
vida y nuestra sed de verdad.. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
Jainko
Aita, Zeuk bialdu deuskuzu Jesukristo, gure Ogi bizia. Ikusi gure beharrizanak
eta emoiguzu zeure laguntza. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Jesusek
esan deusku: "Egizue lan, ez
ondatzen dan janariagaitik, betiko bizitzaraino irauten dauanagaitik
baino". Materialismoan jausi bariak igaro dagigula astea.
El
pan de vida que hemos recibido aquí alimente nuestra vida de toda la semana.
Recibamos
la bendición de Dios.
"Eskerrik asko, Jauna.."
URTEAN ZEHARREKO XVIII.
DOMEKEA
Ogi euria eginarazoko dot Nik
zuentzat zerutik.
Urteera
liburutik
(Ur
16, 2-4. 12-15)
Basamortuan, israeldarren alkarte osoa marmarrean hasi zan Moisesen eta Aaronen
aurka, esanez: «Hobe geunkean
Jaunak Egipton hilarazo baginduzan, haragi-lapiko
aurrean jesarri eta ogia asetzeraino jaten genduanean! Zuek, ostera, alkarte
osoa goseak hilteko ekarri gaituzue basamortu honetara!»
Orduan, Jaunak esan eutsan Moisesi: «Janaria euria lez jausiazoko
deutsuet zerutik. Herriak
egunean egunekoa batzera urtengo dau. Probatu
egingo dot, ea nire
legearen arabera dabilen ala
ez.
Entzun ditut israeldarren marmarrak. Esaiezu: "Arratsaldean haragia jango dozue, eta bihar goizean ogiz aseko zaree, eta jakingo dozue Neu nazala Jauna, zuen Jainkoa"».
Arratsaldean, galeperrak etorri ziran eta kanpaleku osoa estaldu eben, eta biharamun-goizean iruntz-azala
azaldu zan kanpaleku inguruan.
Iruntza desagertu zanean,
izotzaren itxurako zeredozer, xehea eta garautsua, azaldu zan lur
gainean. Ha ikustean,
alkarri itaunka hasi ziran israeldarrak: «Zer da hau?» Ez ekien-eta zer zan.
Moisesek esan eutsen: «Jaunak janaritzat emoten deutsuen ogia da hau».
Erantzun-salmoa
(Sal
77, 3-4. 23-24. 25 eta 54)
Zeruko
ogia emon eutsen Jaunak.
Guk entzunak eta ikasiak,
gurasoak guri irakatsiak.
Hareen semeei ez deutseguz
gordeko,
datorren gizaldiari deutsaguz
azalduko.
Jaunaren gorespenak eta Haren
ahalmena,
eta egin dituan mirariak.
Goiko odeei eragin eutsen,
eta ortziko ateak zabaldu
zituan.
Jateko mana emon eutsen eurei,
eta zeruko ogia hareei.
Jan eban gizonak indartsuen
ogia,
asetzeko adina izan eben
janaria.
Lur santura zituan eroan,
bere eskumaz irabazitako
mendira.
Jantzi zaiteze
Jainkoaren arabera egin dan
gizaki barriaz.
San
Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik
(Ef
4, 17. 20-24)
Senideok: Hona zer
esaten eta zinez eskatzen
deutsuedan Jaunaren izenean: ez zaitezela dagoaneko bizi sinesbageak bizi diran lez, burua hutsalkerietan dabe-eta.
Ez da hori Kristo
ezagutzean zuek ikasi dozuena,
baldin eta egia bada Haretaz berba
egiten entzun dozuela. Jesusi
jagokon benetako irakaspenaren
arabera, honako hau ikasi dozue: batetik,
zuen lehengo bizierari uko egin eta giza izaera zaharra, grina engainagarrien eraginez hondatua,
erantzi egin behar dozuela; bestetik,
barriz, zeuen gogo-bihotzak
barritu eta giza izaera barria, Jainkoaren irudira sortua, jantzi behar dozuela, Jesusen egiaren arabera, biziera zuzena eta santua eroateko.
Nigana datorrena ez da
gosetuko,
eta Nigan sinesten dauana ez
da behin ere egarrituko.
Jesu
Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn
6, 24-35)
Jesus eta ikasleak han ez egozala ikustean,
jentea, txalupetara igon, eta Kafarnaumera joan zan, Jesusen bila. Itsasoz
bestaldean aurkitu ebenean, esan eutsoen: «Maisu, noiz etorri zara hona?»
Jesusek erantzun eutsen: «Bene benetan dinotsuet: Nire bila zabilze, ez
ezaugarriak ikusi dozuezalako, ogia asetzeraino jan dozuelako baino. Ahalegindu
zaiteze, ez galtzen dan janariagaitik, irauten dauanagaitik baino, betiko bizia
emoten dauanagaitik; hori Gizonaren Semeak emongo deutsue, Berau egin dau-eta
Jainko Aitak bere aginpidearen ordezkari».
Orduan, itaundu eutsoen: «Zer egin behar
dogu, Jainkoak gura dauana egiteko?» Jesusek erantzun eutsen: «Hau da Jainkoak
gura dauana: Berak bialdu dauanagan zuek sinestea».
Aldi haretan, jenteak esan eutsan Jesusi:
«Zer ezaugarri egiten dozu, guk ikusi eta Zugan sinesteko? Zer egiten dozu?
Gure asabek mana jan eben basamortuan, Liburu Santuak dinoan lez: "Zeruko
ogia emon eutsen jaten"».
Jesusek erantzun eutsen: «Bene benetan
dinotsuet: Ez eutsuen Moisesek emon zeruko ogia. Nire Aitak emoten deutsue
zeruko benetako ogia; izan ere Jainkoaren ogia
zerutik jatsi eta munduari bizia emoten deutsana da-eta».
Orduan, hareek Jesusi: «Jauna, emoiguzu beti
ogi horretatik».
Jesusek erantzun eutsen: «Neu naz bizia
emoten dauan ogia; Nigana datorrena ez da gose izango, eta Nigan sinesten
dauana ez da behin ere egarri izango».