Gora Zu gure Jauna gora!

jueves, 4 de julio de 2019

Pobreziak baditu

 
Frantzisko Aita Santuaren mezua Pobreen III. Mundu Jardunaldirako  bertsotan laburtua.



Pobreziak baditu
hamaika aurpegi,
zuk esango deustazu
ez bada hau egi:
gaixo, zahar, etorkin
ume sarriegi,
pobrea baztertuta
ta gu harroegi?
“Hutsik ez esperantzak
inoiz pobreari”
salmoak dinoskuna
ahaztu dogu sarri
Frantziskok Erromatik
gogoratu barri:
fedea ekintzetan
danon bizigarri.
Politika agorran
ez zaitez geratu,
berba askoren ordez
eskua luzatu,
senide pobreari
maitez begiratu:
barru espiritua
landu ta ospatu!   
 
Kantaria: Martina Elizpuru
Bertsoak: Jose Mari Kortazar
 

No hay comentarios: