Goazen 2024 Jarri bidean

lunes, 1 de mayo de 2023

Maiatza urtearen ardatza: Juan Manuel Etxebarria: Urtaro 06

Fatimako Ama Zeanuriko Ipiñaburun. 1957

 

Maiatza: kurutzeak, San Isidro eta Andra Maria. Hona hemen Juan Manuel Etxebarriari esker bere Euskal urtea ohituraz betea liburuaren beste atal bat. Oso osorik liburuan bertan aurkitu daiteke bere lana maiatzari eskainia. Guk hona gora behera batzuk eta ipuin bat dakarguz. Eskerrik asko Manu! 


Más artículos de la serie Urtaro clic aquí.
 
Kurutzeak


Maiatzaren lehenengo astean, Kurutze Deunaren jaiak edo Santi Kurutz ospatzen dira gure hainbat herritan.
Usadio zaharretara joaz, arantza eta elorri bedeinkatzea aipatuko dogu.
Sasoi honetarako, arantzak eta elorriak lora-loran egoten dira. Gure zaharrek, hartu elorri zuri errama txorta bat, arrankala bat egin ale bakoitzari, sartu kurutzeratara beste egurtxo bat,  sarats-azalez irentsitara inguratu oboan-oboan elorri txortok  eta eleizara eroaten ebezen bedeinkatzeko.
Eleizkizun polita izaten zan, lorez betea. Baserritar bakoitzak sorta bat eroaten eban, solotan beste elorri-adar.
Behin bedeinkatuz gero, etxera eroan, eta banan-banan solo bakoitzari berea sartu muna baztertxo baten. Horrela, arantza edo elorri bedeinkatu horrek zaindu egiten ei eben urte horretako ereitza eta gainetikoak, uzta onak lortzeko.




SAN ISIDROAK  MAIATZEAN

Maiatzaren erdi erdian, Eleizak zaindari bat jarri eban: Isidro nekazaria. Jai handia eta zabala. Egun horretako eleizkizunari garrantzia emon nahian edo hauxe ipuin hau kontatzen da:
“ Maiatzaren erdiko egun batean, nekazari bat ei zebilen soloa lantzen bere itaurreko, idi-buztarri eta goldearekin. Eguerdiko hamabi hamabietan, eleizako kanpaiak entzutean, angelus errezatu, itzi bertan behera ganaduok eta Isidro Deunaren meza ozpakizunera joan zan itaurreko andreagaz batera.
Meza ostean, solora itzuli zanean, ene! Zer? eta miraria!; goldatzeko falta zan solo arloa, dana labratuta. Nork? eta Isidro Deunak, nork ba ordea?”




ANDRA MARI ETA LORAK


Ikusi denez, kristauaroan, maiatza Amabirjinarekin oso lotuta egon da eta horrexegatik, Eleizeak, maiatz-lore ospakizunak sortu zituen maiatz guztirako. Lorea, ekintza onaren sinbolo bihurtu zen.

Gaur egun, mundu laikorantz goaz baina gure aitite-amamak ondo gogoan izango dituzte kopla bi hauek:


“ Maiatzak hamairu
udabarria
zerutik jaitsi da
Andra Maria “.

" Goazen, goazen guztiok
Birjina amagana
eskeintzera bihotzez
loretxo eder bana”.


Hona hemen Fatimako Amaren irudira Zeanuriko Ipiñara heldu zanean egin jakon prozesinoa:

No hay comentarios: